miércoles, 10 de marzo de 2010


ENDIBIA ENTSALADA

12 endibia erdi neurriko
4 koilarakada ozpin-olio
Gatza eta piperra

Endibia freskoak hautatu behar ditugu: alde bat utziko ditugu hosto muturrak zimel dituztenak eta trinko beteak ageri ez direnak. Zuztarra moztu eta hostoak banandu ahal izango ditugu, mamiaren bihotzeraino. Ur ugarian sartuko ditugu lehenik (ehea edo ozpina isuriko dugu ur horretan, tanta batzuk, barazkia ongi garbitzeko), eta ur garbian erabiliko ditugu ondoren. Kontu handiz xukatuko ditugu gero, zatar batez edo urazak zentrifugatzeko gailuan.
Entsalada-ontzian ipiniko ditugu endibia hosto garbiak; gatz-pipertu eta ozpin-olioaz garaztatuko ditugu ondoren. Iraulka eragin eta nahasi ondoan, hainbat minutuan utziko ditugu ongailu horretan bustitzen. Mahairako prest edukiko dugu orduan entsalada.

Ongailua aberastu nahi izanez gero, koilarakada batzuk ale-ziape edo jogurt natural erantsi ahal izango dizkiogu ozpin-olioari.


ARROZ BELTZA TXIPIROIEKIN

Kg erdi txipiroi, dadotan moztuak
Txipiroien tintak
8 koilarakada handi oliba olio birjina
2 tipulin handi, pikatuak
2 baratxuri ale, xehatuak
500 g arroz, ale biribilekoa
2 baso ardo zuri
1,3 l arrain-salda edo ur
Koilarakada handi bat gazta fresko, Filadelfia motakoa
Koilarakada handi bat gurin,
Koilarakada handi bat gazta birrindu, Idiazabal motakoa
Koilarakada handi bat esnegain, erdi harrotua

Uretan garbituko ditugu txipiroiak, barruko tripak atera eta tintak erretiratuz. Baso batean disolbatuko ditugu tintak, ur pixka batekin. Garroak eta hegalak garbitu eta, alea freskoa bada eta larrua badu, bere horretan utziko dugu. Dado txikitan moztuko dugu txipiroia, pazientzia handiz.
Kazola batean hiru koilarakada oliba olio erantsiko ditugu. Tipulina, baratxuria eta gatz pixka bat erantsi eta su ertainean edukiko dugu guztia 15 minutuan, kolorea hartzen utzi gabe. Bitartean, su bizian ipiniko ditugu padera batean beste hiru koilarakada oliba olio eta gorritu arte salteatuko dugu bertan txipiroia. Gatza eman diogu ondoren. Prest eduki orduko, sutan eztituriko barazkiekin batean ipiniko ditugu txipiroi dadoak eta arroza. Eragin eta eragin ariko gara etengabe kazola. Gatz pixka bat emango dugu tartean. Ardo zuria eta uretan deseginiko tintak erantsi eta ahitzen utziko ditugu, guztiz lehortu arte. Orduantxe hasiko gara salda edo ur beroa eransten, pixkana-pixkana, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe. Ura eransten badiogu, itsaski-saldaz edo arrain-salda pastilla batez indartuko dugu zaporea. Pixkana-pixkana erantsiko dugu salda 17 minutuan zehar: hondoa beti heze egongo da eta arroza beti egosten, almidoia askatu eta itxura krematsua har dezan. Sei edo zazpi aldiz erantsi beharko dugu salda, su berean eta kazolari eraginez beti.
Bukatzeko gutxi falta dela edo salda bukatu zaigunean, sua itzali eta, zaliari eragiteari utzi gabe, gazta freskoa, gurina, gazta birrindua, gainerako oliba olioa eta esnegaina erantsiko ditugu. Kazolari azken ukituak eman eta krematsu-krematsu zerbitzatuko dugu arroza.

Garrantzitsua da ale biribileko arroza erabiltzea, eta lurrunduak edota ale luzekoak guztiz baztertzea, busti eta neke handia baitute egosten diren salda eta jakien mamia zurrupatzeko.


PATATAK ERRIOXAKO ERAN


6 patata eder zuritu eta kraskatuak
Porru txiki bat, xehatua
Piper berde bat, xehatua
Piper gorri erdi bat, xehatua
Tipula erdi bat, xehatua
Baratxuri-buru bat, garbitua
Kaiena punta bat
Bi piper txorizero
Txorizo fresko bat
Ura eta gatza

Kazola handi bat su eztira hurbildu, bota bertara porrua, piperrak, tipula, gatz zimiko bat, kaiena eta txorizoa puska loditan zatitua. Guztia minutu batez suberatzen utzi, hestebeteetatik urtuko den koipean bertan. Gero, bota gainera patata kaskatuak, piper txorizero uretan beratua eta bi zati egina, baratxuri-burua, eta gehitu nahiko ur, pataten gainetik hiru hazbeteraino iritsi arte. 40ren bat minutuz egosten eduki, patata samurtu eta puska batzuk hautsi izanaren ondorioz salda loditu arte. Une horretan baratxuri-burua eta txorizeroak atera, eta kendu mamia. Lau baratxuri aleen mamia berreskuratu. Sardexka batez eltzekoaren salda pixka bat, baratxuria eta piperra zanpatu eta gehitu patata egosiei. Gatza zuzendu, behar izanez gero, eta mahaira.

lunes, 8 de marzo de 2010

Gailetak



Gosaritarako bederatzi galleta aztertu ditugu: Betiko 'maria' galletak dira osasungarrienak. Konsumer eroski

Egunero gosaritan jateko, 'maria' era-koak dira egokienak, galleta 'gorrituak' eta beste batzuk baino gehiago: gantza osasungarriagoa dute, zuntz gehiago daukate eta kaloria gutxiago. Eta dastatze proban emaitza ona lortu dute.

Gosaria izaten da eguneko lehen otordua, eta garrantzi handikoa gertatzen da haur eta gazteentzat. Gosaririk egokienak esnea eduki behar luke, edo esnekiak, kaltzioa emateko; fruta eta zukuak, zuntza eta bitaminak emateko; eta laboreak, beren karbohidrato eta proteinekin.

Baina gauza bat da zer den gosaririk egokiena, eta beste bat, berriz, zer gosaltzen den gure etxeetan. Eta zer jaten dugu, bada, gosaritan? Galletak, nagusiki. Hori dela eta, gosaritarako 9 galleta aztertu ditu CONSUMER EROSKI-k laborategian: oinarrizkoak izan dira horietako bi (Petit, Río etxekoa, eta La Buena María, Fontanedarena), gorrituak lau (Marbú Dorada, Artiach etxekoa; La Buena María Ilustrada, Fontanedarena; María Oro, Cuétararena; eta Creme Tropical, Gullón etxekoa) eta beste hirurak bereziak (Marie Lu, Lu etxekoa; Chiquilín, Artiachena; eta Yayitas, hori ere Lu etxekoa).

Legeak dioenez, galleta horiek guztiak "maria erakoak dira, xigortuak eta trokelatuak", eta osagaien artean, irinak, azukreak eta gantz jangarriak izaten dituzte (bestelako gehigarriak ere bai batzuetan, produktua aberasteko), eta ore elastiko bat osatzen dute, glutenaren eraginez. Prentsa-sistemarekin mozten dituzte edo arrabola trokelatuarekin. Galleta gorrituei landare olioa ematen diete gainean labean eduki ondoren, eta berezien sailekoak, berriz, oinarrizkoetatik desberdinak izaten dira formaz, edo osagai bereziren bat edukitzen dute

(Marie Lu galletek, esaterako, arrautza daukate, eta Chiquilín-ek, arrautza, eztia eta kokoa). Yayita izenekoak ere gorrituak dira, landare olioz igurtzi baitituzte horiek ere. Guztietan merkeenak Rio etxeko Petit galletak izan dira (2,04 euro balio izan du kiloak) eta garestienak, berriz, Lu etxeko Marie Lu galletak (3,52 euro balio izan du kiloak). Oinarrizkoen saileko biak beste guztiak baino merkeagoak izan dira (2,04 eta 2,18 euro kiloak), eta berezien sailekoak atera dira garestien, 2,99 eta 3,52 euro artean kiloa. Gorrituen kiloak, berriz, 2,21 eta 3,01 euro artean balio izan du.


Galletak ala bestelakoak: 'sobaoak', magdalenak, kruasanak eta laboreak
Guk aztertu ditugun galletek ia ez dute urik izaten (% 1,5 eta 3 arteko hezetasuna eduki ohi dute), baina gantza bai dezente, nahiz eta kopurua aldatu egiten den mota batetik bestera (Rio etxeko Petit galletek % 10 dute gantza, eta Cuétara etxeko María Oro izenekoek, % 25); galletek zerbait badaukate, ordea, karbohidratoak dauzkate: batez beste, % 72, baina badira % 79 dauzkatenak ere. Proteinatan ez dira hain oparoak, baina badute zertxobait: produktuaren % 5,5-7 artean dabiltza. Eta zuntza ere aski gutxi daukate, besterik pentsa badaiteke ere: % 3,2 daukate Petit galletek (horiek eman dute gehien, eta gutxien, berriz, Artiach etxeko Marbú dorada izenekoek, % 1,1 baino ez).

Landare olioarekin egindako galletak osasungarriagoak dira landare gantzarekin egindakoak baino

Laborategiko azterketak erakutsi duenez, galleta horiei azukre ugari eransten diete: guk aztertu ditugun bederatzietatik hiruk % 19-20 artean eduki dute azukrea, eta guztien batez bestekoa % 17koa izan da. Galletak gozotzat jotzen dira, oro har, baina gatzik ere ez dute falta izan guk aztertu ditugunek: Marie Lu-k % 1,2 eduki du gatza, eta Chiquilin-ek % 0,3. Elikagai bat gaziegi jotzen da gatza % 1,5etik gora daukanean.
Elikadura-ezaugarri horiek edukita (hezetasun gutxi, karbohidrato asko eta gantz dezente), pentsatzekoa da kaloria ugari emango dituztela galletek. Eta halaxe da, izan ere: batez beste, 465 kaloria ematen dituzte ehun gramo bakoitzeko; oinarrizkoek zertxobait gutxiago (432 kal/100 g) eta gorrituek gehixeago (482 kal/100 g). Hori horrela dela jakinik, ez da komeni otordutik otordurako tartean galletak jatea. Hobe da gosaritarako uztea.


Gosaritan jateko izaten diren beste jaki batzuekin alderatuta ere, oinarrizko oasungarriak gertatzen dira maria galletak; sobao eta kruasanek, adibidez, gantz gehiago dute galleta horiek baino, eta gantz saturatu gehiago ere bai, eta haiek baino kaloria gehiago ematen dituzte. Magdalenekin, alderatuta, ordea, besterik gertatzen da: magdalenek gantz gehiago izan arren, gantz horien % 16 soilik dira saturatuak, eta maria galletek, aldiz, gantzen % 50 dituzte saturatuak; gatza ere askoz gutxiago daukate magdalenek, maria galletek baino. Beraz, elikadura-ikuspegitik, zertxobait hobeak dira magdalenak (alde nabarmen-nabarmenik ere ez dago, egia esan). Maria galletak eta gosaritako laboreak alderatuz, berriz, aldea handiagoa da (laboreen alde): gantz gutxiago dute laboreek (% 2 eta 6 artean), askoz zuntz gehiago (% 15 eta 25 artean), eta 365 kaloria soilik ematen dituzte ehun gramo bakoitzeko (maria galletak 430en inguruan dabiltza). Maria galleta oinarrizkoekin alderatu beharrean, beste bi motetako galletekin alderatuz gero, galletak ez dira geratzen leku onean: magdalenak osasungarriagoak dira, eta zer esanik ez laboreak. Bi galleta mota horiek kruasanen eta sobaoen pare dabil-tza elikadura-ezaugarrietan, eta ez dira oso komenigarriak eguneroko gosariak egiteko; galletek gantz gutxixeago dute, baina horien lipido-izaera ez da onena (saturatuak dituzte gantzen erdiak edo gehiago); gatza, azukrea, zuntza eta kaloriak, berriz, antzera dituzte.

jueves, 4 de marzo de 2010

3.gaiko aurkezpenak

Hemen dituzue egindako argazkien aurkezpena:


3. gaia landu dugu eta ikusi dugu nola bizi diren Amerika, Afrika, Asiako pertsonak. Ohiturak, zein ezberdinak diren, harritzekoa da.
Gelakideei lortutako informazioa kontatu diegu eta argazkietan ikusten dira azalpenak egindako momentuak.
Convertidos en profesores, en estos momentos se ve cómo explicamos la situación en la que viven en otros continentes.

viernes, 26 de febrero de 2010

ELIKADURA

Bertsoz blai

ELIKADURA


Hiztegia aberasten. Elikadura

  1. Baratxuria berriz etortzen zait ahora -->
  2. baratxuriaren zaporea berriz nabaritu dut ahoan,
  3. gora egin dit,
  4. berriz etorri zait.
  • Kontrako eztarritik joan -->
  • kontrako eztarria, trakea, biriketako bidea.
  • Kontrako eztarritik joan zaio ardo-tantaren bat eta ito beharrean dago.
  • Esanahi bereko beste lokuzioak: okerreko zulotik...
  1. Betekada,
  2. tripakada;
  3. lepo egon,
  4. bete-beteta egon,
  5. goraino egon; lepo jan,
  6. bapo jan,
  7. ase arte jan...
  • Botagale,
  • goragale,
  • goralarri,
  • botagura;
  • botaka,
  • oka eginez,
  • goraka;
  • oka, oka egin; okada,
  • gorakoa...
  1. Tripa-zorri -->
  2. Gose bizia.
  3. Tripa-zorria egin zait egin dugun ibiliaz.
  4. Goseak amorratzen egon
  5. goseak hiltzen egon...
Esamoldearen esanahia eta noiz erabiltezen diren esango al didazue?
¿Me podéis decir el significado de la anteriores expresiones?

jueves, 25 de febrero de 2010

miércoles, 24 de febrero de 2010

hiztegia aberasten

Digestio aparatuaren animazioa

12 gominola mota aztertu ditugu: Gominolak: ez daukate elikadura-baliorik

Azukre ugari dute eta sarri janez gero, txantxarra, gizentasuna eta elikadura-ohitura txarrak ekarri ohi dituzte. Noizean behin jatekoak dira, eta kopuru txikietan
Litxarrerien artean, segur aski, gominolak nabarmenduko dira beste guztian gainetik. Nagusiki azukrez egindako orea izaten dute dute, lurrindua eta gehigarri ugariz koloreztatua. Era askotako formak eta neurriak eduki ohi dituzte, eta merkaturatu ere, era askotako ontzietan egiten dituzte.
Gominolak ez dira maiz jateko, ez baitaukate ia elikadura-baliorik, eta horixe dute
ezaugarri nagusia, hain zuzen. Karbohidratoz eginak dira nagusiki (produktu osoaren % 82 karbohidratoak izan dira guk aztertu ditugunetan), eta horien barrenean, azukre sinpleak dira gehienak (sakarosa, fruktosa, glukosa, maltosa), elikadura-baliorik gutxien daukatenak, alegia; gainerako karbohidratoek gelifikatzaile funtzioa betetzen dute (pektinak, gelatinak, almidoiak eta goma arabigoa).
Gainerako elikagaiak (gantzak eta proteinak) oso-oso gutxi izaten dituzte, eta mikroelikagairik ere ez dute izaten ia (bitaminak eta mineralak).
Batez beste produktuaren % 54 izan da azukrea baina % 70etik gora eduki duenik ere bada
Gominolak egiteko prozesua oso sinplea izaten da, ez batere landua. Azukre kopuru handiak nahasten dituzte (azukrea bera, glukosa ziropa, glukosa, dextrosa, karamelu ziropa eta beste); gominolen pisuaren % 50 hartzen dute, hain justu, azukreek. Horiei gehigarriak erantsi (lurrinak, azidotzaileak, gelifikatzaileak eta koloratzaileak), eta kito. "Hodei" erako gominolek esne-proteinak ere izaten dituzte, eta horrexegatik izaten dira harroxeagoak. Batzuk azukrez estalita egoten dira, eta beste batzuek gainazal distiratsua izaten dute, erregalizek edo marrubiek, adibidez (olioak eta ezkoak erabiliz ematen diete distira hori). Ore hori guztia uretan disolbatzen da, eta horrek ematen dio behar duen dentsitatea. Lurrinek usaina eta zaporea ematen dute, azidotzaileek bizitu egiten dute zaporea eta kontserbagarri moduan jarduten dute, gelifikatzaileei esker askotariko formak ematen dizkiete gominolei, koloratzaileek kolorea ematen diete, eta gelatinek, olioek eta ezkoek, trinkotasuna emateaz gain, erakargarriago bihurtzen dituzte. Nahastura guztia moldeetan sartu, eta hantxe uzten dute gelatina hoztu eta nahi duten emaitza lortu arte: produktu gozoa, forma jakinekoa, goma testura duena eta likatsua.
Elikadura-baliorik ez dutela esan arren, ez du esanahi kaltegabeak direla. Gominolak maiz janda, txantxarra eta gizentasuna ager daitezke, eta elikadura-ohitura desegokiak sortu. Azukre asko izaten dituztelako, batetik (batez beste, produktuaren % 54 izan da azukrea guk aztertu ditugunetan, baina % 70etik gora eduki duenik ere bada), eta kaloria asko ematen dituztelako, bestetik: ehun gramo bakoitzeko, 335 eta 380 kaloria artean ibili dira. Gehigarriak ere ezin konta ahala eduki ohi dituzte (lurrinak, koloratzaileak, azidotzaileak, gelifikatzaileak, hezetzaileak, konserbagarriak...), gehienak artifizialak, eta koloratzaileak, gainera, azoikoak izaten dira maizenik, haurrentzat komeni ez diren horietakoak (haien jarduerari eta arretari eragin diezaiokete). Hori guztia ikusita, ondorioa garbi dago: gominolek ez dakarte ezer onik gure dietarentzat, eta ez dira maiz jan behar.
Berria ondo irakurri eta laburtu eskema bat eginez txanela koadernoan. Harbelean proposatuko dugu eskemaren gidoia.
Lee con detenimiento la noticia y resúmela en un esquema en tu cuaderno de Txanela.











Elikadura dela eta asko ikasten ari gara. Oraingo honetan blogen bitartez jarri behar da zein elikagaia den eta zeintzuk nutrienteak izan ditzaketen.

Con el estudio de la alimentación y los videos propuestos seguimos informándonos sobre este tema. A ver si, a través del blog, ponemos qué alimentos son y cuáles son sus nutrientes fundamentales

martes, 23 de febrero de 2010

Elikadura. La alimentación

Erantzun galdera hauek

Zer da hamaiketakoa?

Zein ordutan egiten da? ...?

Zer esan nahi du tripak orroaka izatea?

Noiz erabiltzen da esamolde hau?

Antzekoren bat ezagutzen al duzue?

Tripa zorriak..

domingo, 21 de febrero de 2010

miércoles, 17 de febrero de 2010

gomendioak

Gomendioak

  • Denetarik jan behar da, neurrian betiere.
  • Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da; beraz, ondo gosaldu behar da.
  • Bazkariak beroa eta orekatua izan behar du.
  • Afariak ez du astuna izan behar eta, gutxienez, lotara sartu baino ordu bat lehenago afaldu behar da.
  • Egunero bi edo hiru fruta razio jan behar da, horietako bat zitrikoak.
  • Opil edota bollo industrial gehiegi ez jan, oso koipetsuak eta azukretsuak baitira. 7
  • Bazkaritan edo afaritan, egunero jan behar dira barazkiak, gordinik edo egosita.
  • Ahal dela, sasoiko elikagaiak jan behar dira.
  • Egunero gutxienez 1,5 litro ur edan behar da. Ura, eta ez freskagarri azukrez beteak...
  • Kirola egin aurretik kontuan izan:
  • Goizez bada, 2 ordu lehenago gosaldu. Beti bezala, ondo gosaldu.
  • Arratsaldez bada, ohiko orduan gosaldu eta kirola egin baino lehenago digestio erraza duen zerbait jan. Esate baterako, pasta.
  1. Oharra : Gomendio hauek Debagoiena eta Debabarreneko kirol eta euskara zerbitzuek argitaratu dituzten «Eskola Kirola» fitxa interesgarri eta erabilgarrietatik hartu ditugu.

errezeta erreza


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Chips tortila | Erabiltzailea: Perretxikuak

hiztegia aberasten


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Gaurko hitza: nagiak atera | Erabiltzailea: euskaljakintza

ikasteko. Hiztegia aberasten


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Kerman_Fruta dendan | Erabiltzailea: dingilizka

historia ikasten


Historia ikasteko metodorik onena aurkitu genuen.

Erreportaia. Kafe

martes, 16 de febrero de 2010

ihauteriak


Bikain pasatu genuen ihauterietan eta egindako koreografia fina.

ihauteriak


Zorionak egindako lanagatik!

lunes, 8 de febrero de 2010

4. gaia hastear gaude


Oso interesgarriak dira bideo hauek birgogotatzeko elikadurari buruzko dakiguna eta gauza berriak ikasteko. Arrertaz entzun, geroago galderak egingo dizkizuet.
Estos videos son interesantes para recordar lo que sabemos y aprender cosas nuevas. Vedlos con atención porque más adelante os haré preguntassobre el tema.

Hona hemen lehenengo bideori buruzko galderak:

1.- Urari buruz esaten dena.
2.- Proteinak
3.- Zer da elikagaiak sintetizatzea
4.- Karbohidratoak
5.- Mineralak
6.- Bitaminak
7.-Zer da eskorbuto

BIDEZKO MERKATARITZA

Aurreko ostegunean gure irakaslea den Maite Flores ekarri zizkigun Bidezko Merkataritzako produktuak. Hauek erakutsi baino lehen, Bidezko Merkataritza zer den azaldu zigun eta horretarako logroñon dagoen ONG baten bazkide eta bolondresa dela esan zigun. Honek, Elkartasun Denda bat du eta bertatik ekarri zizkigun hainbat gauza guri erakuzteko eta azaltzeko.

Emandako azalpena ulertzeko dinamika bat egin genuen. Honetan 3 munduen arteko harremana eta problematika ezagutzeko aukera izan genuen. Eta ez hori bakarrik, merkatua nola funtzionatzen duen ere.

Azkenik, produktuen erakusketa egin zigun eta haue eta edozein dendetan aurkitu ditzazkegun produktuen arteko ezberdintasunak azaldu zizkigun. Ondo pasa genuen, eukera pilo bat hitz egin genuen eta bide batez gauza berri batzuk ikasi ere bai.

Ah!! eta produktu batzuk utzi zituen gure artean dastatzeko.
Mila esker!!

miércoles, 3 de febrero de 2010

Azterketak. Matematika

Matematikako azterketa, datorren otsailaren 16an. Asko ikasi, landu eta sorte izan
El próximo examen de mate es el día 16 de febrero.

martes, 2 de febrero de 2010

lunes, 1 de febrero de 2010

  1. Berri hauek ondo ondo irakurri behar dituzue eta blogean agertzen diren komentarioen bitartez idatz itzazu laburpenak 5 W kontutan hartuz.
  2. Leed con detenimiento estas noticias y resumidlas resolviendo las 5 w.
41 lagun hil dira eta beste 106 zauritu, Bagdaden izandako erasoan
Erredakzioa - 2010/02/01


Emakume batek gainean zeraman lehergailua zartarazi du erromes xiita talde baten ondotik igarotzean. Biktimen kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute.

Gutxienez 41 pertsona hil dira gaur eta beste 106 zauritu, Bagdad iparraldean izandako atentatu suizidan, Poliziaren iturriek jakitera eman dutenez.

Ekintzaile suizida batek gainean zeramana lehergailua zartarazi du erromes xiita talde baten ondotik igaro denean, Bob al Sham auzoan ospakizunetan ari zirela.

Haitiko kaltetu gabeko tokietako eskolek ateak irekiko dituzte gaur

Erredakzioa - 2010/02/01 |

Puerto Principeko ikasleak bi hilabete inguru itxaron beharko dute klaseetara itzultzeko. Granadako Unibertsitateak identifikazio genetikoen programa bat garatu du umeen trafikoari aurre egiteko.



Richter eskalan 7,3 graduko indarra zuen lurrikara batek Puerto Principe, hegoamerikako herrialde txiroenaren hiriburua, suntsituta utzi eta 20 egunetara, Haitiko gizartea pixkanaka-pixkanaka normaltasunera itzultzen ari da.

Herrialdeak burua altxatzen ari den seinale, iragan urtarrilaren 12ko lurrikarak kaltetu ez zituzten zonaldeetako eskolek ateak berrirekiko dituzte gaur.

Puerto Principeko ikastetxeei dagokionez, Joel Desrosiers Jean Pierre Hezkuntza Nazionaleko eta Lanbide Heziketako ministroak, hiriburuko eskolak bi hilabete inguruko epean irekiko zituztela aurreratu zuen aurreko asteartean,. Klaseen hasiera baina, atzeratu liteke aurretik Ministerioko funtzionarioek eta laguntza humanitarioko zenbait agentziek eraikinen egoera ebaluatu behar dutelako.

Eskolak erraustu zituen eta umeen eta irakasleen heriotza eragin zuen lurrikarra baino lehen, Haitiko ikasketa sistema ez zen eraginkorra. Bere bederatzi milioi biztanleen % 47 ez daki irakurtzen edo idazten.

Umeen trafikoari aurre eginez

Atzo hamar estatubatuar atxilotu zituzten 33 adingabe Haititik legez kanpo ateratzen saiatzeagatik. Granadako Unibertsitateak identifikazio genetikoen programa bat garatu du eta 12 herrialdetako 230 adingabe zeintzuk ziren jakitea baimendu du. Sistema berri honek umeen legez kanpo ateratzea oztopatzea du xede.

miércoles, 27 de enero de 2010

lunes, 25 de enero de 2010

Hurrengo azterketa/próximo examen

Afrikako azterketa, latitudea eta longitudea.
Datorren ostirala, hilak 29.
El próximo examen de Txanela el día 29 de Enero. Africa, longitudea eta latitudea

martes, 19 de enero de 2010

NBR-ren txostena

INFORME DE LA ONU
500 ricos ganan lo mismo que 416.000.000 de pobres
En todas las regiones del mundo, salvo en Africa subsahariana, se han reducido los niveles de pobreza desde 1990. No obstante, los objetivos de reducción de la pobreza marcados para el 2015 no se cumplirán.
Cerca de 416.000.000 de las personas más pobres de todo el mundo tienen unos ingresos totales parecidos a los que reciben las 500 más ricas, ha informado el Programa de Naciones Unidas para el Desarrollo (PNUD).
Este dato figura en el Informe anual sobre el Desarrollo Humano que presentó ayer el PNUD en la localidad sudafricana de Ciudad del Cabo, que incluye los índices que determinan el desarrollo de cada nación, tanto en sus ingresos como en sus niveles de educación y salud, entre otras variables.
"La acumulación de riqueza en el nivel más alto de la distribución mundial de ingresos ha sido más impactante que la reducción de la pobreza en el nivel más bajo", indica el estudio.
Los datos recogidos en el documento señalan que en todas las regiones del mundo, salvo en Africa subsahariana, se han reducido los niveles de pobreza desde 1990. Las personas que viven con menos de un 1 dólar diario han pasado del 28 al 21 por ciento y hay mil millones de personas en esa situación.
De ellas, la tercera parte vive en Africa subsahariana y representa casi la mitad de la población de la región. "Africa subsahariana es la única región en la que se ha advertido un incremento tanto de la incidencia de la pobreza como del número absoluto de personas pobres", añade el PNUD.
No se cumplirán los objetivos
Los Objetivos de Desarrollo del Milenio fijan una reducción a la mitad, hasta 2015, de las personas pobres, "pero los datos nacionales indican que se fracasará en los objetivos", alerta el informe.
Afirma que nueve de cada diez habitantes de los países de la Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económicos (OCDE) están dentro del 20% más alto de la distribución mundial de ingresos.
En contraste, uno de cada dos habitantes de Africa subsahariana está entre el 20% más pobre de la población mundial.
Si se tuviera en cuenta el promedio de lo que ganan 5.000 millones de personas en todo el mundo, de 5.533 dólares anuales, sólo tendría asegurado ese ingreso el 20 por ciento de la población mundial.
"La globalización ha dado lugar a un programado debate sobre el rumbo preciso de las tendencias en la distribución de los ingresos mundiales", sostiene el PNUD.

NBE-REN TXOSTENA

500 aberatsek 416.000.000 pobrek beste irabazten dute
Munduko herrialde guztietan txirotasun mailak behera egin du, Saharaz Hegoaldeko Afrikan izan ezik, 1990a ezkero. Halere, 2015erako pobrezia murrizteko ezarritako helburua ez da beteko.
Nazio Batuen Erakundearen Garapen Programak jakinarazi duenez, munduko pertsona aberatsenek 416.000.000 bat txirok beste diru jasotzen dute.
NBEren Giza Garapenari buruzko urtekaria atzo aurkeztu zuten Lurmutur Hirian. Ikerketan herrialde guztietako garapen indizeak azaltzen dira, bai diru-sarrerak bai hezkuntza eta osasun mailak, besteak beste.
Dokumentuan aipatzen diren datuak aintzat hartuta, Saharaz Hegoaldeko Afrikan izan ezik, gainerako herrialdeetan pobrezia-mailak behera egin du 1990a ezkero. Egunean dolar bat baino gutxiagorekin bizi den pertsona kopurua %28tik %21era jaitsi da. 1000.000.000 lagun bizi dira egoera horretan. Horietatik, heren bat Saharaz Hegoaldeko Afrikan bizi da. Lurralde horretan bizi dira munduko pertsona txiro gehienak.
Helburuak ez dira beteko
Gauzak horrela, NBEk 2015erako munduko pobrezia-tasa erdira jaistea aurreikusten zuen, baina txostenean jasotako datuetatik ondorioztatu dutenez, "porrot" egingo dute eta ez da helburua beteko.
Garapen eta Elkarlan Ekonomikorako Erakundearen (OCDE) baitan dauden herrialdeetako hamar biztanletik bederatzi munduan diru-sarrera handienak dituzten %20an sartzen dira. Bestalde, Saharaz Hegoaldeko Afrikako bi biztanletik bat munduko herritar txiroenen %20aren baita sartzen da.
Munduan 5.000.000 lagunek urtean batez beste 5.533 dolar irabazten dituztela aintzat hartzen bada, munduko %20k baino ez luke diru-sarrera hori ziurtatuta izango.

www.eitb.com

lunes, 18 de enero de 2010

Haitiko lurrikara

Haiti herrialdea eta bereziki Port-au-Prince hiriburua suntsitu duen lurrikararen ondoren, nazioartea indarrak biltzen ari da Ameriketako lurralde horri larrialdiko laguntza helarazteko.
Gobernuz Kanpoko Erakundeak dirua biltzen hasiak dira eta herritar guztiei dei egin die ireki dituzten kontu korronteen bidez norberak ahal duen laguntza eman dezan.

Las organizaciones no gubernamentales han abierto cuentas corrientes en los sigientes bancos y cajas de ahorros para que cada uno aporte la ayuda que desee

Gurutze Gorria

- BBVA: 0182 2370 45 0201520255

-Senideak edo desagertutako lagunak bilatzeko webgunea ere badu

Unicef España

- 902 255 505 telefonora deituta

- BBVA: 0182-5906-81-0010033337
- Banco Santander: 0049-0001-59-2810100005
- Banesto: 0030-1550-30-0001181271
- Caja Madrid: 2038-1043-19-6000877505
- Banco Popular: 0075-0001-87-0606914075
- La Caixa: 2100-5731-70-0200005001

Intermón Oxfam

- La Caixa: 2100-0765-81-0200111128
- Banco Santander: 0049-1806-91-2111869471
- BBVA : 0182-6035-49-0201502475
- Caixa Catalunya: 2013-0500-16-0213198878
- Caja Madrid: 2038-8978-17-6000016604
- CAN: 2054-0300-56-9157938948
- Banco Sabadell-Atlántico: 0081-7011-11-0001698879
- Triodos Bank: 1491-0001-21-0010010201
- Telefonoa: 902 330 331 (933 780 165)

Save the Children

- Banco Santander: 0049 0001 52 2410019194
- La Caixa: 2100 1727 12 0200032834
- BBVA: 0182-5502-58-0010020207

Cáritas

- Banco Santander: 0049-1892-64-2110527931
- BBVA: 0182-2000-21-0201509050
- Banco Popular: 0075-0001-81-0606839307
- Banesto: 0030-1001-38-0007698271
- Caja Madrid: 2038-1028-15-6000969697
- La Caixa: 2100-2208-39-0200227099
- Ceca: 2000-0002-20-9100382307
- Bancaja: 2077-1277-10-3100146740
- CAM: 2090-5513-04-0040370409
- Informazioa eta diru laguntzak: 902 33 99 99 (914 441 000)

Munduko Medikuak

- Banco Santander: 0049-0001-59-2810010006
- La Caixa: 2100-4466-99-0200020000
- Caja Madrid: 2038-0603-22-6800047052
- Banesto: 0030-1026-08-0015859271
- BBVA: 0182-0969-60-0200015552

Entreculturas

- Banco Santander: 0049-0496-83-2010200200
- BBVA: 0182-4000-62-0208002127

Manos Unidas

- Banco Santander: 0049-1892-63-2210525246

Solidaridad Internacional

- Banco Santander: 0049-0001-54-2210042242
- Caja Madrid: 2038-1001-37-6000888882
- Asamblea de Cooperacion por la Paz:
- La Caixa: 2100-5731-79-0200012540

Plan Espainia

- Banco Santander: 0049-0001-56-2010025526
- BBVA: 0182-4018-14-0208515929
- La Caixa: 2100-2927-90-0200054649
- sms-ak PLAN hitzarekin 25152 zenbakira(1,39€ BEZa barne.)

CESAL Cooperación al desarrollo

- Banco Santander: 0049-0001-56-2010058858

Bestalde, bankuen ere prestatu dute Haitiko kaltetuei laguntzeko modua:

- Caja Navarra: Kontu zenbakia: 2054-0000-48-156975035.
- Caja Mediterráneo: 2090-0001-78-0042422570.
- La Caixa: Gurutze Gorria, Mugarik Gabeko Medikuak, Intermón Oxfam, Caritas eta Munduko Medikuak. Gainera, kutxazainen bidez diru laguntzak egiteko aukera ere eskaintzen du banku honek.
- BBVA: "Haitiko lurrikararen kaltetuak" izeneko kontua martxan jarri dute eta bertan bankuak jarritako milioi bat euro sartu dute.
- Caja Laboral (Haurralde Fundazioa): 3035-0060-40-0600100791
- Cajastur: 2048 0000 24 3400104349 (Gurutze Gorria) eta 2048 0000 28 3400007658 (Cáritas). Gainera Internet bidez betetzeko formularioa ere eskaintzen du.
- Cajas Rurales: 0198 0500 85 1155046327 (Gurutze Gorria) y 0198 0500 88 2004202723 (Unicef).
- Caixa Galicia: 2091-0000-37-3040162319 (Gurutze Gorria), 2091-0000-36-3040192126 (Intermón Oxfam), 2091-1769-35-3040000478 (Mugarik Gabeko Medikuak), 2091-0000-33-3040163060 (Munduko Medikuak) y 2091-0300-42-3040144174 (Unicef).

ALBOAN

- BBVA: 0182 1290 35 0010853001
- Caja Laboral: 3035 0083 27 0830064469
- BBK: 2095 0100 00 9101227989
- Caja de Ahorros de Navarra: 2054 0000 41 9120345006

jueves, 14 de enero de 2010

Los Niños de Nicaragua
Sonrisas y Sufrimiento

por Christoph Grandt, Managua

(publicado en el periódico Central América Weekly)

Un viaje por Nicaragua es un viaje seguido por miles de sonrisas de niños y niñas. Sin embargo, una gran parte de ellos vive en condiciones de vida inaceptables. Muchos niños tienen que trabajar duro para sobrevivir. Además, son maltratados en sus propias familias, ya que este país centroamericano es muy machista, es costumbre pegar a sus hijos como es costumbre pegar a mujeres. En las capas más pobres esto se da con mucha frecuencia y con más violencia. Para la UNICEF, el mayor avance en Nicaragua fue la entrada en vigencia del Código de la Niñez y de la Adolescencia en Noviembre 1998, determinando la dignidad, la protección y los derechos de los niños y adolescentes. Siendo esto un paso importante en adelante, queda mucho por hacer, como lo demuestran estas imágenes.

Nicaragua es un país de jóvenes. 53% de sus habitantes es menor de 18 años y el promedio es de 16.1 años (UNICEF 1996). Más de la mitad de las familias tiene entre 5 y 7 miembros, y casi un tercio cuenta con un número de 8 a 11.
Muchos damnificados del Huracán Mitch siempre viven en el polvo ardiente de "Tierra Prometida", a unos 30 Kilómetros de Managua en condiciones miserables. Pero no es por tanto una excepción: Sólo el 62% de los niños nicaragüenses tienen acceso al agua potable y sólo el 35% a servicios sanitarios digno de ese nombre (UNICEF 1997).
»Primero estudiar, luego trabajar« dice un Slogan del gobierno divulgado por la televisión. Sin embargo, la tasa neta de ingreso a la escuela primaria es de sólo 73% (UNESCO 1998), una consecuencia del trabajo infantil que impide a las niñas y niños completar su educación primaria.
Diez Córdobas de ganancia por cada cassette vendido no es poco, pero convencer a los clientes es un trabajo que le cuesta. Ahora ya no vende cassettes sino juguetes y chimbombas, así como cientos de otros niños y niñas que trabajan en el Malecón, a orillas del Lago de Managua.
»Los niños tienen derecho a la dignidad como personas humanas« nos dice el Código de la Niñez. Sin embargo, él seguirá lavando carros con su trapo sucio y comiendo las sobras de la gente que puede gastar 30 Córdobas por un pollo asado.
¿Una adolescente jugando con su hermanito? No lo es. Es una joven madre con su hijo de cuatro años. Una imagen conmovedora y fenómeno común de la sociedad nicaragüense, pues el 21% de todos los niños nacidos son hijos de madres adolescentes (Proyecto Dos Generaciones 1996), debido en parte a una educación sexual casi inexistente.
Los que tienen la ventaja de ser educados en un colegio privado son los afortunados. Son ellos los que determinarán el futuro de Nicaragua. Por otro lado, en total sólo el 31% de los jóvenes nicaragüenses terminan el quinto grado (UNICEF 1998), y el analfabetismo en adultos es de 24% (UNICEF 199
Niñas como ella ya tienen que asumir una responsabilidad existencial. La mama muerta, la niña decide sacrificar su chancho de ahorro y destinar sus pocos riales para una venta de agua.
El vaso de pega les cuesta 5 Córdobas. Como ellos, aproximadamente 15.000 niños entre 7 y 14 años viven en las calles de Managua. Diez veces mayor aún es el número de niños que, a pesar de tener hogar, viven dependiendo de estrategias de sobrevivencia (UNICEF 1991).
A partir del día de sus 16 años, ella es ciudadana nicaragüense gozando de amplios derechos políticos. Sin embargo, en su casa ni siquiera hay una mesa para poner su queque de cumpleaños. ¿Y dónde hacer las tareas para el colegio en este ambiente? Ya hace muchos años que ella no va, desde entonces su único capital sigue siendo su belleza - una ventaja efímera.

ONG ri buruzko informazioa

ONG batek egiten dituen proiektuak ezagutzeko eta beste hainbat informazio klikatu
HEMEN

martes, 12 de enero de 2010

Umeen eskubideak. Los derechos de los niños

Umeen eskubideak

bideo bat. Kolombia

Lotura interesgarriak.

Lantzen ari garen gaiarekin lotuta dauden links batzukhttp://www.berria.info
http://www.sustatu.com
http://www.argia.com
http://www.zabaldu.com
http://www.gaur8.info/
http://www.eitb24.com/eu

Elikagaien jolasa

Elikagaien gaia izango duzuenez, hemen daukazue ikasteko eta ondo pasatzeko jolasa.
6.mailakoen blogean dago, ondo pasa.
http://oionenbai.blogspot.com/

Informatikan

Aurten, informatikako klaseekin hasi gara eta pilo bat ikasten ari gara. Oso gustukoa dugu irakasgai hau eta gogotsu egoten gara saio-orduan.

Plastikan

Hementxe gaude plastikako bi saioetan.
Aurten, ez dauzkagu plastikako libururik eta eskulanen bitartez eramaten dugu aurrera.
Gustora ibiltzen gara ostiraleko goizetan, ikastolara etorri bezain pronto eskulanak egiten baititugu musika entzuten dugun bitartean.

miércoles, 2 de diciembre de 2009

1. gerra karlista


Lehen Gerra Karlista
Zumalakarregi jenerala. Karlisten buruzagia Euskal Herrian lehendabiziko Gerra Karlistan
Data: 1833 – 1840
Lekua: Espainia eta Euskal Herria
Emaitza: Isabeldarren garaipena
Buruzagiak
Tomas Zumalakarregi
Ramón Cabrera
Burno Villarreal
Rafael Maroto Vicente Genaro de Quesada
José Ramón Rodil y Campillo
Francisco Espoz y Mina
Luis Fernández de Córdova
Marcelino Oráa
Baldomero Espartero

Eroriak
15.000-60.000 hildako 30.000 inguru

Lehen Gerra Karlista edo lehen karlistada 1833-1840 bitartean Espainian izandako gerra zibilari deritzo.
XVIII. mendearen hasieran, Felipe V.ak Lege Salikoa ezarri zuen, emakumeei espainiar koroa heredatzea galerazten ziena. Mende bat geroago, ordea, Fernando VII.a erregeak arazo bat zuen: ez zuen gizonezko semerik izan, bi alaba soilik, Isabel (gerora Isabel II.a izenez ezaguna izango zena) eta Luisa Fernanda. Fernandok Lege Salikoa atzera bota zuen bere alaba nagusia erregina izan zedin.

Honek erregearen anaia zen Karlos Maria Isidrori kalte egin zion, Lege Salikoaren arabera oinordeko izan behar baitzuen berak. 1833an Fernando hiltzean, Isabel erregina izendatu zuten; bere adin urria zela-eta, ordea, bere ama Maria Kristina izendatu zuten erregina erregente.

Espainiako egoera politikoa XIX. mendearen erdialdean nahasia zen. Fernando errege absolutu bat izan zen arren, bere bizitzaren azkenaldera liberalei zenbait konzesio egin zizkien. Bere alaba Isabelek erreformetan aurrera jarraituko zuelakoan, absolutismoaren jarraitzaileak Karlos Maria Isidroren aldera jo zuten.

Eliza ofizialki alderdi baten alde agertu ez zen arren, elizgizon askok karlisten alde egin zuen. Euskal probintzietako biztanlegoak, Karlosen alde egin zuen. Alde batetik liberalek Euskal Foruak ezabatuko zutenaren beldur zirelako, eta baita Elizak euskal gizartean zuen pisuagatik.

Era berean, Katalunia eta Aragoin jada galduta zituzten foruak berreskuratzeko aukera antzeman zen Karlosen alde eginez gero.

Bestalde, liberalek estatuko instituzioak, armada eta hiririk garrantzitsuenak kontrolatzen zituzten. Gainera Erresuma Batua, Frantzia eta Portugalen laguntza jaso zuen.

Hasiera batean liberalen indarra handiagoa zen arren, Tomas Zumalakarregik antolatutako gerrilla gerra arrakastatsuagatik, karlistak euskal lurraldeetan indartsu egin ziren eta liberalei sona handiko porrotak eragin zizkieten. 1835ean, garaipen hauek animatuta, Karlosek Zumalakarregi Bilbo setiatzera behartu zuen (berak nahiago zuen Gasteiz hartu, bertatik Madril erasotzeko), portu garrantzitsu batez jabetu nahi baitzuen. Zumalakarregi setioan bala galdu batez hil zenean, karlistek ezin izan zuten bere trebetasuna berdinduko zuen buruzagi militarrik aurkitu.

Heriotza honen ostean, liberalak pixkanaka-pixkanaka gerran iniziatiba hartzen hasi ziren, baina ezin izan zuten gerrilla karlista menperatu. Gauzak horrela, gerra amaitzeko formulak bilatzen hasi ziren batez ere herrialdeetako handikiak, Baionan bilduta. Hauek Muñagorriren bandera eta leloa (Bakea eta foruak)bultzatu zuten. Militarki eraginik izan ez bazuen ere, eragin handia izango zuen gero, 1839an Rafael Maroto eta Baldomero Esparteroren arteko Bergarako besarkadaren testuan. Bertan, militar karlisten graduak mantentzen zirenbaina foruak ez ziren erabat berresten, hauek Espainiako legedi, konstituzio eta hiritarren bonbardaketan ezartzen baitziren.

Ondorioen artean, nabarmenetarikoa Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foruen murrizketa izan zen. Haien deuseztapen osoa Hirugarren Gerra Karlistarekin egikaritu zen. 1841ko lege batek, halaber, Nafarroako foruak desegin zituen, autonomia handia izaten jarraitu bazuen ere.

Gure bazterrak

mikel Laboa. Izarren hautza.

Irratiko esperientzia.



Nazio arteko eguna dela eta Arabar Errioxako irratian egon gara. Hasieran urduri, geroxeago gogotsu. Han, irratian zeudenak, zoriondu gaituzte guk eskkerrak eman dizkiegu aukera hau izateagatik. Berriro bueltatzea espero dugu.
Hemos estado en la Radio de Rioja Alavesa para recordar el día Internacional del euskera. Nos han felicitado y nosotros les hemos dado las gracias por haber tenido esta oportunidad. Esperamos volver.

martes, 1 de diciembre de 2009

viernes, 27 de noviembre de 2009

Hurrengo azterketak/ Próximos exámemes


Ortografía azterketa, 44 orrialdera arte ikasi behar da eta diktaketa izango da proba.
Datorren ostiralean, Abenduaren 4an.
Ipuina aurkeztu behar da astelehenean, Azaroaren 30an.
Aro Modernoaren azterketa, abenduaren 4an.
Examen de ortografía . Hay que estudiar hasta la página 44.
El próximo viernes 4, examen de La Era Moderna.
Entrega del cuento histórico el día 30 de Noviembre.

Irratira goaz

Datorren astean, Abenduaren 2an, Guardiako irratira joango gara. Euskararen nazioarteko eguna dela eta,programa berezi bat egingo dugu. Txisteak irakurriko ditugu, asmakizunak, bertso batzuk abestu, gure ikastolako programa irakurri...
Programa horretan,L.H.1 eta L.H.2.mailakoek, hormairudiak jarriko dituzte. Gero D.B.H.ra joango dira taloak nola egiten diren ikasteko. L.h.3.4A.4b.5. eta 6.mailakoak HHko.mailako geletara joango dira margotzen laguntzera.D.B-Hn,berriz,1,2,3 eta 4.mailako neska-mutilek Miguel Angel Mintegirekin hitzaldia izango dute, talo tailerra eta Julen Zulaika bertsolariarekin bilduko dira.
El próximo 2 de diciembre, nos vamos a Laguardia a grabar. Es el día internacional del euskera y vamos a hacer un programa especial. Vamos a leer chistes, adivinanzas, cantar unos versos, leer el programa de nuestra ikastola...
El día 3 de diciembre hay algunas actividades previstas, entre ellas, las clases de 1º y 2º de Primaria van a poner unos carteles en la ikastola y van a aprender cómo se hacen los talos de la mano de los de DBH.Los de secundaria hablarán con Migel Angel Mintegi y compartirán bertsos con algunos bertsolaris.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

Iñigo bertsolaria ikastolan



Hamabostero Iñigo bertsolaria etorriko da bertsoen munduan guk trebatzeko. Asko ikasten ari gara izan ditugun saioetan. Kurtsoa bukatutakoan ikasitakoa erakutsiko dizuegu. Ordura arte.
Cada 15 día vamos a estar con Iñigo que nos enseñara el mundo de los bertsos. Cuando terminemos tendréis la oportunidad de comprobar lo que hemos aprendido. Hasta entonces

martes, 10 de noviembre de 2009

Azterketak- Exámenes

Bihar, hilak 11, Txanela azterketa izango dugu. Erromatarren garaia daukagu honetan, galdera hauek izango ditugularik:1. Nola geunden Euskal Herrian erromatarrak heldu baino lehen eta
2. galdera, nola zegoen E.H.erromatarrak heldu ondoren, hau da, zer erakutsi ziguten.
Mañana día 11 de noviembre tendremos examen de Txanela, En éste entran dos preguntas. La primera cómo estábamos en E.H antes de llegar los romanos y cuál fue su influencia cuando vinieron.
Datorren 17, asteartean, Espainako mapa mutuak izango ditugu azterketarako. Blogean mapa interaktiboak daude, honetan praktikatu dezakezue
El próximo día 17 mapas mudos de España, comunidades autónomas, provincias y ríos. En el blog tenéis colgados mapas interactivos para practicar.
Azaroaren 24 matematikako azterketa.
El 24 de noviembre , examen de matemáticas.
Asko ikasi eta sorte on!

mapak interaktiboak


http://www.xtec.net/~ealonso/flash/mapasflasheus.htm

lunes, 9 de noviembre de 2009

miércoles, 4 de noviembre de 2009

martes, 3 de noviembre de 2009