jueves, 27 de noviembre de 2008

Paristik bidaiatzen

Paristik bidaia, ea gustokoa duzuen, aperitiboa da, gureak ikusiko dituzue.
Un viaje por París , a ver si os gusta, es el aperitivo de lo que nosotros estamos haciendo.
Asier Otamendi Alkorta (BASURDEA)
Asier Otamendi Alkorta (BASURDEA)
1971. urtean Urretxun jaioa. Gasteizera Elikadura ikasketak egitera etorri zen. Bertan geratu da bizitzen. AEK-ko irakasle izan da urte askotan. Gaur egun Nekazaritza eskolan dihardu. Prudentzio Deuna Sariketako Txapela azken 5 urteetan berak eraman du, eta baita 2002, 2004 eta 2005ko Arabako Bertsolari Txapelketetakoak ereBertsolariak: Otamendi Asier / Sanchez Ruben
Herria: Gasteiz Eguna: 2001-05-05
Gaia: Zuek bi anaia marokoar zarete. Asier Europara etorri zen orain dela bi hilabete. Ruben Marokon dago. Gaur lortu duzue telefonoz elkarrekin hitz egitea. Doinua: Ia jarri gaituzte
Neurria: Hamarreko txikia
El día internacional del Euskara trabajamos bertsos de Asier Otamendi, este es uno de los que más nos gustó
TRANSKRIPZIOA


As. Otamendi:
Behinola utzi nuen
Afrikako ertza,
Europaraino egin
bidaia traketsa.
Hemen etorkizuna
dugu oso beltza,
paradisua denik
ez zazula pentsa.
Iruzur hutsa dugu
Europako ametsa.

Sanchez:
Egia, juan zinen
Espainiako ertzera,
nola ausartu zinen
familia galtzera?
Orain ez omen zabiltz
hain pozik antzera,
baina guretzat ere
izan zen galera,
aspaldi ez duzu igorri
dirurik etxera.

As. Otamendi:
Kostata lortu nuen
lanaren papela,
nire duintasuna
galdu nuen bela.
Oroitzen naiz Afrikan
pertsona nintzela.
Dirurikan ez daukat
diotsut horrela,
ni Europan bizi naiz
pizti bat bezela.

Sanchez:
Egia da hori bai,
badago hainbat zorri,
oso lodi dabiltza
eta musu gorri.
Eta zuk ezin duzu
dirua igorri,
ez zaite ba lotsatu,
ez zaite jar gorri,
horrela bazabiltza
etxera etorri.

As. Otamendi:
Ahalegin egingo dut
ahalik ta azkarren,
hemen bizimodua
baidabilkit herren.
Haraxe juango naiz
lan egin ondoren.
Diru pixka bat batu
nahi nuke nik hemen,
eta azalduko naiz
zuk uste baino lehen.

Sanchez:
Hantxe bizimodua
zuk ezin lortua
eta jadanik zaude
nahiko aspertua,
eta ni hemen berriz
horren gogortua,
Gure mundu petral hau
ezin ulertua...
hemen basamortua
han jende mortua.

martes, 18 de noviembre de 2008

Urrutiko intxaurrak hamalau gerturatu eta lau





Euskara bultzatzeko kanpaina egin da ikastolan. Sarreran esaera zahar bat jarriz eta Mikelek egindako ipuina erabiliz umeak euskara gehiago egiteko motibazioa lortu da. Lehen Hezkuntzako 6. maialakoak gelaz gela joan dira eta umeentzako prestatutako ipuina antzeztu dute. Umeak gustora, aktoreak ere bai.
En esta nueva campaña de motivación para la utilización del euskara se ha utilizado un refrán como idea principal para la realización de un cuento que ha hecho Mikel, nuestro artista. Los alumnos de 6º han representado este cuento en las diferentes clases de los más pequeños.

miércoles, 5 de noviembre de 2008

martes, 4 de noviembre de 2008

Erakusketa: Munduko emakumeak


Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak antolatutako erakusketa. Asteburuan egindako tailerretan parte hartu zuten gure ikasleek.
Fuimos a ver una exposición sobre las mujeres del mundo organizada por la Diputación. Interesante

lunes, 3 de noviembre de 2008

Nahi al duzue gure ipuinak irakurri?

Unibertson girotuak daude, pertsonaiak gehienetan fantastikoak, abentura mila bizi dute gure protagonistek eta bukaerak...beti ondo bukatzen dute, ez kezkatu. Nahi izanez gero ipuinak irakurzeko aukera izango duzue. Geure gelara etorri eta prestamoa egingo dizuegu.
Los cuentos que hemos escrito son una pasada, ambientados en el espacio y con protagonistas increíbles hemos disfrutado poniendo en práctica nuestra imaginación. Animate a leerlos con nosotros!