martes, 28 de diciembre de 2010

jueves, 23 de diciembre de 2010

viernes, 17 de diciembre de 2010

jueves, 16 de diciembre de 2010

Para estudiar los verbos. Aditzak ikasteko


Verbos
Para el examen entra del modo indicativo: presente, el pretérito imperfecto, el pretérito perfecto simple, el pretérito perfecto compuesto, el pretérito pluscuamperfecto, futuro y futuro perfecto.

Hitz politena


Pinpilinpauxa, euskararen hitz politena

Erredakzioa - 2010/12/02 |
Iruzkina egin

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Eusko Ikaskuntzak antolatutako "Euskararen Hitz Politena" kanpainaren irabazlea 'pinpilinpauxa' izan da, 'bihotz' bigarren postuan geratuz


Euskararen Nazioarteko Egunaren bultzatzaile den Eusko Ikaskuntzak "Euskararen hitz politena" lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua euskararen erabilera bultzatzea izan da, parte-hartzea sustatu eta euskal komunitatea teknologia berrien bidez batzeaz gain.

Ekimenean gehien errepikatu den hitza 'Pinpilinpauxa' izan da eta bigarren tokian 'Bihotz' geratu da. Ondoren, hitz aipatuenak honako hauek izan dira: 'Goxoa', 'Maitasuna' eta 'Xuxurlatu'.

Eusko Ikaskuntza pozik dago kanpainak izan duen parte hartzearekin eta bere hitza proposatu duten bi mila internauten ekarpena eskertu nahi izan du.

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Liburuak



Irakurriko ditugun hurrengo bi liburuak
A zer gaupasa! . Mintegi Larraza. IbaizabalA zer gaupasa!
EKIN Bilduma
ISBN - 84-8325-358-5
Kodigoa: 75513
Udako gau bat da. Ikasturtea bukatu berri dute sei protagonistek. Kostaldeko herri batean rock kontzertu paregabea eskaintzen dute. Ezin gehiago eskatu gau zoragarri bat igarotzeko. Edo agian bai: etxetik kanpo egotea gaztez betetako kanpin batean. Hala daude eleberri honetako sei lagunak. Eta lehenbiziko aldiz, gainera. Ilunabarrean herrira joango dira, rock kontzertura, gaupasa ahaztezin bat egiteko asmoz. Eta halaxe gertatuko zaie, bai horixe! Gau horretako abenturak ez dituzte berehalakoan ahaztuko. Izan ere, gau osoan zehar, egunsentira bitartean, makina bat gorabehera eta arrisku pasa beharko dituzte. Festak, nolabait esateko, daukan alderdi iluna erakutsi die. Baina gau bihurrian, adiskidetasuna eta maitasuna nagusituko dira zoritxar guztien gainetik.

Euskara: Batua
Adina: 12 urtetik aurrera
Idazlea: Migel Angel Mintegi Larraza
Marrazkiak: Inma Mendiola

Quién dice no a las drogas. De Ricardo Alcántara.Edelvives
Título: ¿Quién dice no a las drogas?
Autor: Ricardo Alcántara
Editorial: Edelvives
Género: Narrativa
Edad recomendada: a partir de 10 años
Año de publicación: 1993
100 págs.

Sinopsis:

A Pablo le sigue gustando mucho comer, y por eso está gordo. Sus compañeros de clase se ríen de él y le rechazan. Por eso, Pablo busca nuevos amigos, y se integra en un grupo de gente que hace excursiones, "viaje" a países extraños, etc...

Ricardo Alcántara, psicólogo y escritor, aborda en este libro el difícil problema de la droga

Zer izan behar dugu kontuan boz goraz ondo irakurtzeko?

  • irakurriKontuan izan entzuleak ez duela irakurriko, zuk esandakoa entzun baizik.
  • Irakurri beharrekoa ulertu.
  • Testua aurretik irakurria eta ozen irakurtzeko prestatua izan.
  • Ahoskera eta ozentasuna zaindu, egokitu.
  • Irakurri behar duzuna zure egin, sinetsi.
  • Doinu aldaketak erabili esalditik esaldira, ulergarritasuna eta atentzioa lortzeko.
  • Ahotsa ez dadila beherantz atera, hartzaileari begiratu.
  • Bereziki motel irakurri.
  • Puntuazio ikurrak etenaren eta doinuaren bidez adierazi.
  • Naturaltasuna bilatu, zure doinua gorde.

Zein urrats jarraituko dugu?

  • Testua irakurri isilean.
  • Berriro irakurri hitz ezezagunak eta zalantzazkoak azpimarratuz.
  • Zalantzak argitu eta hitz ezezagunak begiratu testuaren mezuaz ondo jabetzeko.
  • Testua euskara batuan bada, euskara batuaren ahoskera zainduari buruzko arauak errespetatu.
  • Ahots ozenez irakurri zailtasunez ohartzeko.
  • Ahoskerari dagokion lotura, bustidura eta abar markatu.
  • Puntuazio-marken funtzioari erreparatu eta haien tonu aldaketa markatu.
  • Perpaus nagusi eta menpekoen arteko harremanaz ohartu eta etenaldiak seinalatu, sintagmaren osotasuna errespetatuz.
  • Galdetegia seinalatu aditzekin batera esateko.
  • Bigarren irakurraldi ozena egin seinalatutako ohar guztiak kontuan hartuz.
  • Bortxazko irakurketa ozena egin (mihia eta ahoskera zailduko duen zerbait jarriz ahoan; boligrafoa, adibidez).
  • Ahots gorako azken irakurketa, egoerarako egokiena den tonua erabiliz.

Dena den, ez da batere erraza ozenki irakurtzea: trabatu egiten gara, azkarregi edo motelegi eta intonazio ezaz irakurtzen dugu… Irakurtzea erraza da baina behar bezala irakurtzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula! Beraz, arlo hori behar bezala lantzeko, euskaljakintzako kideok, arian-arian, autore ezagunen ipuin, poesia eta eleberri argitaratuak zein lan argitaragabeak (gureak, esaterako) grabatzen joango gara eta gure gune berrian ipiniko ditugu edozein arrazoirengatik irakurri ezin dituenak entzuten irakurtzeko aukera izan dezan. Jakin badakigu, dena den, norberak irakurtzeak dakarren plazer hori -irudimenezko munduan murgiltze hori- ezin ordezka daitekeela entzumen hauen bidez. Ez da hori gure asmoa. Gure desira euskal literaturara eramango gaituen atea zabaltzea besterik ez da.


Azterketak


Datorren ostiralean, hilak 17, euskara eta gaztelaniazko azterketa izango dugu. Gaztelaniazko azterketarako apuntetan daukaguna ikasi dehar dugu esaldiak ondo egin ahal izateko, dena den hemen daukazi laburpentxo bat.
Euskarzako azterketarako lan koadernoan agertzen diren ariketak; subjetua eta predikatua, konektoreak,( hala ere, esate baterako, horiez gainera...) eta ordenagailuan, gure blogean landutako joskerak sartuko dira.
El próximo viernes, día 17, tenemos el examen de lengua y de euskara. En el de Lengua tendremos que Analizar oraciones. En primer lugar buscaremos el verbo. Le hacemos la pregunta QUIEN y la respuesta es el sujeto, el resto es el predicado. Posteriormente detectatremos los nombres y miraremos a ver si al lado del nombre hay un determinante. Más tarde los adjetivos que suelen estar detrás del nombre y nos dicen cómo son los nombres. A veces pueden estar delante del nombre. Las preposiciones os las sabéis y no tenéis dificultades en detectarlas. Por último los adverbios que no cambian de forma, no se pueden poner en plural, ni se les puede cambiar de sexo. El pronombre es el que se come al nombre. Si estas pautas las tenésis en cuenta a la hora de hacer el análisis morfosintáctico, no vais a tener problemas.
En el examen de euskara repasaremos los ejercicios de sujeto y predicado del Lan Koadernoa. Como unir las oraciones por medio de determinados conectores. Los ejercicios que hicimos en el blog...

Ipuinak


ipuinak

viernes, 10 de diciembre de 2010

IDAZLEA: JON EUGI

ILUSTRATZAILEA: EREIN

ARGITALETXEA: PERZEBAL

ORRI KOPURUA: 99

Zerbait gehiago jakiteko hemen duzue liburuaren laburpena.

PIRATEN UHARTEA: nobelak pirata euskaldun batzuek Karibe aldean izango dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Beraiekin hamaika abentura biziko dituzu, irakurle: abordajeak, espetxe ihesak, urrezko altxor baten lapurreta...

Izan ere, Martin Lasarte arrantzale euskaldun gazteak ezusteko handi bat izango du bere lehenengo bidaian; bere itsasontzia hondoratu eta piratekin joaten da, Juan Agirreandia pirata ospetsua ezagutuko duelarik. Harekin batera ere pirata bihurtuko da. Huekin altxorrak eskuratu, beste itsasontzietako marinelak edo piratak menperatu… Egun batean Afrika inguratzen ari zirela itsasontzi frantziar batek beraiena hondoratzen du. Gartzelatik ateratzen dira eta Martin pirata talde baten kapitaina egiten da. Pasaia izeneko bere itsasontzian piraten babeslekua den Tortuga uhartera iritsiko da. Han bizipen aberasgarri gehiago izango ditu. Besteak beste, Imelda izeneko neskaz maiteminduko da…Azkenean lortzen dute Tortuga uhartea beraiena izatea.

Nire iritzia

euskara hobetzen


Aditzak landuko ditugu honetan
ADITZAK 2.

jueves, 9 de diciembre de 2010

Baloreak.Hobeto bizi ahal izateko


Iritzia.
Zer iruditzen zaizu?
Ados al zaude?
Zergatik?
Zuk zer egiten duzu pozik bizitzeko, zoriontsua egoteko?
Horrelakorik betetzen aal duzu?

baloreak lantzen


Ondo begiratu bideoa eta esan zer iruditzen zaizu bideoa?
Nolakoa da aita?
Nolakoa den semea.
Nola ikasten da jokasbide bat?

Ipuina

KONTALARIA: Jainkoak mundua sortu eta izaki guztiei bizitzeko epea zehaztu nahi izan zienean, astoa agertu zen eta galdetu zion:

ASTOA: Jauna, zenbat denbora biziko naiz?

JAINKOA: Hogeita hamar urte, ondo iruditzen zaizu?

ASTOA: Zera, jauna, denbora gehiegi da. Kontu egiozu nire bizimodu petralari: zama gogorrak garraiatu beharra goizean hasi eta iluntzera arte, errotara arto-zakuak eraman beharra beste guztiek ogia jan dezaten, eta niretzat ukaldiak eta ostikadak besterik ez, erne eta bizi nadin! Barka iezadazu bizialdi luze horren zati bat.

KONTALARIA: Errukitu zen Jainkoa eta eman zizkion hamazortzi urte. Alde egin zuen handik astoa kontsolaturik, eta zakurra azaldu zen.

JAINKOA: Zenbat denbora bizi nahi duzu? Astoaren iritzian hogeita hamar urte gehiegi dira, baina zu ados egongo zara horiekin.

ZAKURRA: Jauna, ba ote da hori zure nahia? Kontua egin ezazu zenbat ibili beharko dudan arineketan; nire hankek ezingo dute hori jasan; eta behin galduz gero zaunka egiteko ahotsa eta kosk egiteko haginak, beste eginbeharrik ez dut izango, ez bada zoko batetik bestera marmarka ibiltzea.

KONTALARIA: Ohartu zen jainkoa zakurrak arrazoia bazuela, eta eman zizkion hamabi urte. Gero, tximinoa azaldu zen.

JAINKOA: Zu ederki asko biziko zinateke hogeita hamar urtean. Ez duzu astoak eta zakurrak adina lan egin beharrik, eta umore onean egoten zara beti.

TXIMINOA: Zera, Jauna, hala dirudien arren, bestela da. Zopa dagoenean, koilara dut falta. Beti egin behar izaten ditut txantxak. Aurpegiarekin imintzioka ibili beharra jendeak barre egin dezan, eta sagarren bat lortu eta haginka egiten diodanean, mikatz egoten da. Maizegi gorde ohi da tristura txantxaren atzean! Hogeita hamar urte ezin izango nituzke jasan.

KONTALARIA: Errukitu zen Jainkoa eta eman zizkion hamar urte. Agertu zen, azkenik, gizakia alai, sasoiko eta sendo, eta eskatu zion Jainkoari bizitzeko muga esan ziezaion.

JAINKOA: Hogeita hamar urtez biziko zara, aski duzu?

GIZAKIA: Bai bizialdi laburra! Etxea eraiki, nire beheko sua sugarretan hasi eta nik landatutako arbolak loratu eta fruituak ematen hasi orduko, pozez biziko naizela uste dudan unean, horra hil beharra! O, Jauna, luza ezazu nire bizitza!

JAINKOA: Erantsiko dizkizut astoaren hamazortzi urteak

GIZAKIA: Hori ez da nahikoa!

JAINKOA: Baita zakurraren hamabi urteak ere.

GIZAKIA: Oraindik ere gutxi da!

JAINKOA: Tira ba!, emango dizkizut tximinoaren hamar urteak, baina ez duzu besterik izango.

KONTALARIA: Abiatu zen gizakia, pozik ez ordea. Beraz, gizakia hirurogeita hamar urtez bizi ohi da. Lehenengo hogeita hamarrak haren giza urteak dira eta azkar igarotzen zaizkio; urte horietan sasoiko egoten da, alai, gogoz egiten du lan eta poza hartzen du bere bizimoduarekin. Gero astoaren hamazortzi urteak datoz; zamak bata bestearen ondotik pilatzen zaizkio: garia garraiatu, besteei jatekoa eman beharra; eta kolpeak eta ostikadak ditu lan leial horrentzako saria. Handik gerora etortzen dira zakurraren hamabi urteak; bazter batean egoten da etzanda purrustaka, eta ez du haginik kosk egiteko. Eta garai hori igarota, tximinoaren urteek osatzen diote amaiera. Orduan gizakia txotxolotu egiten da, tontakeriak egiten ditu, eta umeek hari iseka.

Mozart. Txirula magikoa

lunes, 6 de diciembre de 2010

Jolasten



Jolas ezazue. Asko ikasiko duzue.
Abestia klasean lantzeko

los verbos-Aditzak


Aditzak . Lan egin ezazu enlaze honetan oso interesgarria baita.
Los verbos. Trabaja en este enlace todo lo que puedas, es muy interesante.