miércoles, 2 de diciembre de 2009

1. gerra karlista


Lehen Gerra Karlista
Zumalakarregi jenerala. Karlisten buruzagia Euskal Herrian lehendabiziko Gerra Karlistan
Data: 1833 – 1840
Lekua: Espainia eta Euskal Herria
Emaitza: Isabeldarren garaipena
Buruzagiak
Tomas Zumalakarregi
Ramón Cabrera
Burno Villarreal
Rafael Maroto Vicente Genaro de Quesada
José Ramón Rodil y Campillo
Francisco Espoz y Mina
Luis Fernández de Córdova
Marcelino Oráa
Baldomero Espartero

Eroriak
15.000-60.000 hildako 30.000 inguru

Lehen Gerra Karlista edo lehen karlistada 1833-1840 bitartean Espainian izandako gerra zibilari deritzo.
XVIII. mendearen hasieran, Felipe V.ak Lege Salikoa ezarri zuen, emakumeei espainiar koroa heredatzea galerazten ziena. Mende bat geroago, ordea, Fernando VII.a erregeak arazo bat zuen: ez zuen gizonezko semerik izan, bi alaba soilik, Isabel (gerora Isabel II.a izenez ezaguna izango zena) eta Luisa Fernanda. Fernandok Lege Salikoa atzera bota zuen bere alaba nagusia erregina izan zedin.

Honek erregearen anaia zen Karlos Maria Isidrori kalte egin zion, Lege Salikoaren arabera oinordeko izan behar baitzuen berak. 1833an Fernando hiltzean, Isabel erregina izendatu zuten; bere adin urria zela-eta, ordea, bere ama Maria Kristina izendatu zuten erregina erregente.

Espainiako egoera politikoa XIX. mendearen erdialdean nahasia zen. Fernando errege absolutu bat izan zen arren, bere bizitzaren azkenaldera liberalei zenbait konzesio egin zizkien. Bere alaba Isabelek erreformetan aurrera jarraituko zuelakoan, absolutismoaren jarraitzaileak Karlos Maria Isidroren aldera jo zuten.

Eliza ofizialki alderdi baten alde agertu ez zen arren, elizgizon askok karlisten alde egin zuen. Euskal probintzietako biztanlegoak, Karlosen alde egin zuen. Alde batetik liberalek Euskal Foruak ezabatuko zutenaren beldur zirelako, eta baita Elizak euskal gizartean zuen pisuagatik.

Era berean, Katalunia eta Aragoin jada galduta zituzten foruak berreskuratzeko aukera antzeman zen Karlosen alde eginez gero.

Bestalde, liberalek estatuko instituzioak, armada eta hiririk garrantzitsuenak kontrolatzen zituzten. Gainera Erresuma Batua, Frantzia eta Portugalen laguntza jaso zuen.

Hasiera batean liberalen indarra handiagoa zen arren, Tomas Zumalakarregik antolatutako gerrilla gerra arrakastatsuagatik, karlistak euskal lurraldeetan indartsu egin ziren eta liberalei sona handiko porrotak eragin zizkieten. 1835ean, garaipen hauek animatuta, Karlosek Zumalakarregi Bilbo setiatzera behartu zuen (berak nahiago zuen Gasteiz hartu, bertatik Madril erasotzeko), portu garrantzitsu batez jabetu nahi baitzuen. Zumalakarregi setioan bala galdu batez hil zenean, karlistek ezin izan zuten bere trebetasuna berdinduko zuen buruzagi militarrik aurkitu.

Heriotza honen ostean, liberalak pixkanaka-pixkanaka gerran iniziatiba hartzen hasi ziren, baina ezin izan zuten gerrilla karlista menperatu. Gauzak horrela, gerra amaitzeko formulak bilatzen hasi ziren batez ere herrialdeetako handikiak, Baionan bilduta. Hauek Muñagorriren bandera eta leloa (Bakea eta foruak)bultzatu zuten. Militarki eraginik izan ez bazuen ere, eragin handia izango zuen gero, 1839an Rafael Maroto eta Baldomero Esparteroren arteko Bergarako besarkadaren testuan. Bertan, militar karlisten graduak mantentzen zirenbaina foruak ez ziren erabat berresten, hauek Espainiako legedi, konstituzio eta hiritarren bonbardaketan ezartzen baitziren.

Ondorioen artean, nabarmenetarikoa Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foruen murrizketa izan zen. Haien deuseztapen osoa Hirugarren Gerra Karlistarekin egikaritu zen. 1841ko lege batek, halaber, Nafarroako foruak desegin zituen, autonomia handia izaten jarraitu bazuen ere.

Gure bazterrak

mikel Laboa. Izarren hautza.

Irratiko esperientzia.



Nazio arteko eguna dela eta Arabar Errioxako irratian egon gara. Hasieran urduri, geroxeago gogotsu. Han, irratian zeudenak, zoriondu gaituzte guk eskkerrak eman dizkiegu aukera hau izateagatik. Berriro bueltatzea espero dugu.
Hemos estado en la Radio de Rioja Alavesa para recordar el día Internacional del euskera. Nos han felicitado y nosotros les hemos dado las gracias por haber tenido esta oportunidad. Esperamos volver.

martes, 1 de diciembre de 2009

viernes, 27 de noviembre de 2009

Hurrengo azterketak/ Próximos exámemes


Ortografía azterketa, 44 orrialdera arte ikasi behar da eta diktaketa izango da proba.
Datorren ostiralean, Abenduaren 4an.
Ipuina aurkeztu behar da astelehenean, Azaroaren 30an.
Aro Modernoaren azterketa, abenduaren 4an.
Examen de ortografía . Hay que estudiar hasta la página 44.
El próximo viernes 4, examen de La Era Moderna.
Entrega del cuento histórico el día 30 de Noviembre.

Irratira goaz

Datorren astean, Abenduaren 2an, Guardiako irratira joango gara. Euskararen nazioarteko eguna dela eta,programa berezi bat egingo dugu. Txisteak irakurriko ditugu, asmakizunak, bertso batzuk abestu, gure ikastolako programa irakurri...
Programa horretan,L.H.1 eta L.H.2.mailakoek, hormairudiak jarriko dituzte. Gero D.B.H.ra joango dira taloak nola egiten diren ikasteko. L.h.3.4A.4b.5. eta 6.mailakoak HHko.mailako geletara joango dira margotzen laguntzera.D.B-Hn,berriz,1,2,3 eta 4.mailako neska-mutilek Miguel Angel Mintegirekin hitzaldia izango dute, talo tailerra eta Julen Zulaika bertsolariarekin bilduko dira.
El próximo 2 de diciembre, nos vamos a Laguardia a grabar. Es el día internacional del euskera y vamos a hacer un programa especial. Vamos a leer chistes, adivinanzas, cantar unos versos, leer el programa de nuestra ikastola...
El día 3 de diciembre hay algunas actividades previstas, entre ellas, las clases de 1º y 2º de Primaria van a poner unos carteles en la ikastola y van a aprender cómo se hacen los talos de la mano de los de DBH.Los de secundaria hablarán con Migel Angel Mintegi y compartirán bertsos con algunos bertsolaris.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

Iñigo bertsolaria ikastolan



Hamabostero Iñigo bertsolaria etorriko da bertsoen munduan guk trebatzeko. Asko ikasten ari gara izan ditugun saioetan. Kurtsoa bukatutakoan ikasitakoa erakutsiko dizuegu. Ordura arte.
Cada 15 día vamos a estar con Iñigo que nos enseñara el mundo de los bertsos. Cuando terminemos tendréis la oportunidad de comprobar lo que hemos aprendido. Hasta entonces

martes, 10 de noviembre de 2009

Azterketak- Exámenes

Bihar, hilak 11, Txanela azterketa izango dugu. Erromatarren garaia daukagu honetan, galdera hauek izango ditugularik:1. Nola geunden Euskal Herrian erromatarrak heldu baino lehen eta
2. galdera, nola zegoen E.H.erromatarrak heldu ondoren, hau da, zer erakutsi ziguten.
Mañana día 11 de noviembre tendremos examen de Txanela, En éste entran dos preguntas. La primera cómo estábamos en E.H antes de llegar los romanos y cuál fue su influencia cuando vinieron.
Datorren 17, asteartean, Espainako mapa mutuak izango ditugu azterketarako. Blogean mapa interaktiboak daude, honetan praktikatu dezakezue
El próximo día 17 mapas mudos de España, comunidades autónomas, provincias y ríos. En el blog tenéis colgados mapas interactivos para practicar.
Azaroaren 24 matematikako azterketa.
El 24 de noviembre , examen de matemáticas.
Asko ikasi eta sorte on!

mapak interaktiboak


http://www.xtec.net/~ealonso/flash/mapasflasheus.htm

lunes, 9 de noviembre de 2009

miércoles, 4 de noviembre de 2009

martes, 3 de noviembre de 2009

miércoles, 28 de octubre de 2009

Hispania Romana

Azterketak- Exámenes. Historiaurrea Euskal Herrian

Datorren astean, osteguna 5, historiaurreari buruzko azterketa izango dugu. Alde batetik idatzizko azterketa eta bestetik, egindako marrazkiak erabiliz ahozko azterketa egingo duzue.
El día 5 de noviembre tendremos el examen de la prehistoria relacionada con Euskal Herria. Por una parte el examen será escrito y por otra oral para que podáis interpretar los dibujos.

martes, 27 de octubre de 2009

Txirulari magikoa



Teatro Paraiso eskaini digun azken obra hau " Hamelingo txirularia" ikusgarria, benetan. Ezkutuko hitzarmen bat dago Saguen Jaunaren eta Hamelingo alkatearen artean. Saguak janari eta Alkateak urrezko txanpon gosea daukate. Hori dela eta, inbasio bat gertatu da....Ez da ipun bat bakarrik izan ikusle gazteak gobernatzaileen zintzotasunaren garrantziaen gaineko hausnarketa egitera bultzatzen dituen errima, musika eta antzeki joko bat izan da. Munduaren hisoria, neskamutikoen ekintzen eta desioen arabera aldatu daitekeen errealitate bat bezala aurkertu da.
Una obra ppara disfrutar y aprender. Gracias Teatro Paraiso.

ortografia - azterketa

Datorren ostirala, hilaren 30, ortografia azterketa izango dugu. Honetarako ortografía liburua ikasi, ikusitako hitzen diktaketa egongo baita. Ebaluazio atala izango da azterketa, bertan 31 hitzen diktaketa eta zuzentzekoa egongo da,
El próximo día 30 de Octubre, haremos el examen de ortografía. Para estudiarlo repasar la palabras estudiadas porque habrá un dictado de 31 palabras y habrá que corregir otras tantas.

viernes, 16 de octubre de 2009

Ilargi eklipse

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ilargi eklipse moten eskema

Ilargi eklipse bat Ilargia Lurraren itzaletik igarotzean gertatzen den astronomia gertakaria da.

Lurra Ilargia eta Eguzkiaren artean lerrokatzen denean, bere itzalak, Ilargia bera baino hiru aldiz handiagoa denak, partzialki (eklipse partzial) edo guztiz (eklipse oso) estaltzen du Ilargia. Eklipse osoak hiru bat ordu irauten du iluntzen hasten denetik berriz ere guztiz argitu arte. Tarte horretan Ilargia ez da guztiz iluntzen, Lurraren atmosferaren islak argitzen baitu tonu gorrizta ilun batez.

Ilargi eklipseak babesik gabe beha daitezke eta hemisferio oso batetik dira ikusgai.

Ilargi eklipseak ez dira gertatzen ilbete guztietan, izan ere, Ilargiaren orbitak %5eko inklinazioa du ekliptikarekiko, alegia Lurrak Eguzkiarekin duen orbitaren planoarekiko, eta horregatik gehienetan lurraren itzala Ilargiaren gainetik edo azpitik pasatzen da. Sei hilabetetan behin ematen da, ilbetea ekliptikaren planotik gertu izaten denean.


Ilargi eklipsea (2007-03-03)

martes, 13 de octubre de 2009

1.gaia.09-10 Unibertsoa

Espaziontzi batean dagoen bizitza. Grabitatea ulertzeko ondo dago.

viernes, 9 de octubre de 2009

Azterketak- Exámenes

Urriaren 14an Euskara- Hiztegia azterketa daukagu. Zaila ez da ea hitz berriak ikasten ditugun.
El 14 de octubre tenemos examen de Euskara-Vocabularia. A ver si repasamos las nuevas palabras aprendidas.
Urriaren 21 Txanela Azterketa izango dugu, eskemak ondo ikastea komeni zaigu; Eguzki sistema, Lurra, Ilargia, Eklipseak...
El 21 de octubre tendremos el examen de los esquemas de Txanela. Por lo menos deberíamos estudiarlo todos los días para memorizarlo bien. Las preguntas del examen son abiertas y eso quiere decir que pondremos todos los datos estudiados de esa pregunta.
Urriaren 23an Lengua Castellana azterketa tokatzen zaigu, honetan berriak nola idazten diren, agudak, llanak eta esdrujulak ... lan koadernotik ikastea ez legoke gaizki. Benga, animo, zaila ez da.
El día 23 nos toca examen de lengua Castellana. Las noticias, las agudas, llanas, esdrújulas, las tildes... venga, ánimo, que no es tan difícil.
Azkenik gaurkoz, 27an matematikako azterketa dago. Sorte on eta asko ikasi
Para finalizar por hoy el próximo 27, examen de matematikas. Suerte y estudiad mucho

miércoles, 7 de octubre de 2009

Valentina Vladimirovna Terxkova, errusieraz Валентина Владимировна Терешкова, (Maslennikovo, SESB, 1937ko martxoaren 6a - ) sobietar kosmonauta da, historian lehen aldiz espaziora irtendako emakumea Vostok 6 espaziontzian 1963ko ekainaren 16an. Lehen emakumezkoa izateaz gain lehen pertsona ez-militarra ere izan zen espaziora bidaiatzea lortzen zuena.

Bizitza

Maslennikovon jaioa, Errusiako gaur egungo Jaroslav Oblast herrialdean jaioa. Eskola ostean gurpil fabrika batean lan egin zuen ingeniaritza ikasten hasi aurretik. Aurrekoez gain jausgailuz saltoak egiten ere aritu zen. 1962. urtean emakume kosmonauta elkarterako aukeratu zuten. 400 aurkeztu ziren arren bostek bakarrik lortu zuten lekua (Tatiana Kuznetsova, Irina Soloviova, Zhanna Jerkina, Valentina Ponomariova eta Terexkova bera) eta beraz espaziora irteten zen lehen emakumea izateko.

26 urte zituela 1963. urteko ekainaren 16an Vostok 6 espaziontzian lehen emakumezkoa izan zen, baita lehen pertsona ez militarra, espazioratzen. Bere misio artarako ezizena Txaika (Чайка) izan zen, euskarazko kaio izeneko hegaztia. Bere portaerarekin ados ez zegoenez Sergei Koroliov misioko zuzendariak Vostok 6-aren eskuzko kontrolen erabilera debekatu zion, nahiz eta misioko betebeharretan azaldu. 19 urte pasa ziren beste emakume batek, Svetlana Savitskaiak (sobietarra berriz), lurreko orbitara iristeko. Valentinarekin aukeratuak izan ziren beste 4 emakumeek ez zuten Terexkovaren aukera izan.

1963. urteko azaroaren 3an Andrian Nikolaiev-ekin (1929-2004) ezkondu zen eta hurrengo urtean bere alaba Elena erditu zuen (1964). 1982. urtean dibortziatu zen bigarren aldiz 1999. urtean ezkonduz Shaposhnikov doktorearekin (1999 urtean hil zen azken hau)

Valentina Terexkova 2002 urtean.

Historian bere izena idatzi ostean Valentina Zhukovskiko Aire Srmadako Akademian ikasketetan aritu zen 1969. urtean ingeniaritza espazialean titulua lortu zuen artean. Emakume kosmonauten taldea desegin zen ostera. 1977. urtean ingeniaritzako doktoratua lortu zuen. Gainditu zituen erronkak zela eta zenbait kargu politiko burutu zituen: 1966-1974 boladan Sobiet Goreneko kide izan zen, 1974-1989 urte tartean Sobiet Goreneko Presidium-ean parte hartu zuen eta 1969tik 1991 arte Alderdi Komunistako Komite Nagusian iraun zuen. 1997an erretiratu zen azkenik Aire Armadatik eta baita Kosmonauta zerbitzutik.

martes, 29 de septiembre de 2009

Unibertsoen sorrera.

Unibertsoren sorrera
Ea animatzen garen hurrengo galdera sortarekin!
Creación del universo.
!A ver si nos animamos con estas preguntitas!

lunes, 21 de septiembre de 2009

viernes, 18 de septiembre de 2009

Unibertsoa

Ea bideo honekin zerbait ikasten dugun.

martes, 15 de septiembre de 2009

Ongi etorriak kurtso berrira.


Ongi etorri kurtso berri honetara. Txanelarekin batera hasten gara abentura hau. Ea denon artean aurrera ateratzen ditugu proiektuak. Lehenengoa gustuko dugu, "Nuestra revista Galaktica" eta guk asmatutako ipuinak. Hurrengo sarreretan izango duzue horren berri.
Bienvenidos al nuevo curso escolar. Emprendemos una nueva aventura juntos en el mundo de Txanela euskera-castellano.En castellano haremos "Nuestra Revista Galáctica", en euskera cuentos ambientados en el espacio. Iréis teniendo noticias nuestras.

martes, 7 de abril de 2009

Leire Olaberria gure ikastolan egon da.

Hamaikak aldera heldu ikastolara eta gurekin ordu bat konpartitu zuen. Mila galdera egiteko astirik izan genuen eta Araba Euskaraz kamiseta eraman zuen pozaren pozez. Aurreko olinpiadetan brontzezko domina irabazi zuen txirrindularia Oionera heldu eta prest egon zen gure galderak erantzuteko baita autografo pila sinatzeko ere. Eskerrik asko Leire hain jatorra izateagatik.
Leire Olaberria ciclista que ha ganadao una medalla olímpica en Pekín estuvo con nosotros y compartió su tiempo contestando a preguntas y firmando autógrafos. Le regalamos una camiseta del Araba Euskarz y se fue contentísima. Gracias Leire

lunes, 6 de abril de 2009

Logroñoko Zientzien Etxea


Lehen hezkuntzako 4, 5, 6. mailakoak Logroñoko Zientzien Etxean egon gara. Bi taldetan banaturik 3 erakusketa ikusi eta tailer batean ere parte hartu genuen. Fosil Unibertso ikusi eta disfrutatu. Geroago Graells, gizona eta zientifikoaren bizitza errepasatu genuen, ekarpen handiak eginiko gizonak. Azkenik , matematikari buruzko tailera eta honen inguruan matematikoen anekdota pila.
Los alumnos de 4, 5 y 6º de Primaria el pasado día 2 de abril visitamos la Casa de las Ciencias en Logroño. Repartidos en dos grupos y con monitores que nos explicaban muy bien pudimos recorrer la casa y ver las diferentes exposiciones. El universo Fósil fue una de las exposiciones . .Graells 1809-1898 es otra de las exposiciones interesantes a las que acudimos. Por último el rostro Humano de la matemática, en el que desarrollamos un taller.

martes, 31 de marzo de 2009

Makina sinpleak

Gizakiak antzinatik ikasi zuen tresnak erabiltzen, bere indarra edo ahalmenan handitzeko, orduan konturatu zen eskuak, azazkalak eta hortzak baino eragingarriagoa zela materiak gogorreko ziria, eta horretan oinarrituta , sortu ziren aizkora, karraskagailua, zulagailua...
Gu ere horretan ebili gara, antzinako gizakiak egiten zutena probatzen eta begiratu zer nolako tresnak kopiatu ditugu.
Como los hombres en la prehistoria y la antiguedad, nosotros hemos copiado ideas einstrumentos que utilizaban para demostrar que siguen, algunos de ellos muy vigentes.

martes, 24 de marzo de 2009

Pentsatzeko galdera gehiago

NEWTONEN SAGARRA, ILARGIA ETA GRABITATEA

Isaak Newtonek, pentsatuz eta pentsatuz, esan omen zuen bere kolkorako: "Sagarra lurrera erakartzen duen idar bera da Ilargia Lurrari lotzen zaiona".

Newtonek zioen, sagarra zuhaitzetik eror arazten zuen indarra grabitatea zela. Orduan, zergatik ez da Ilargia Lurrera erortzen, grabitatearen indarrak erakarrita?

Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? Norbaitek argituko al dit?

5. gaia hasi berri dugu, ea galdera hauek erantzuteko gai garen

ARISTOTELESEN USTEAK, ERDIA USTEL?

Aristotelesek uste zuen Lurra biribila zela, eta hori frogatzeko hiru arrazoi eman zituen:

  1. Izarrak ez dira munduko leku guztietan altura berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.
    -
  2. Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.
    -
  3. Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenwngo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta azkenean ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurrak biribila izan behar du, zalantzarik gabe.

Arrazoi horietako bat zalantzan jartzeko modukoa dela iruditzen al zaizue? Zergatik?

Aristotelesekek eman zituen hiru arrazoietatik zein iruditzen zaizu erabakigarriena? Zergatik?

martes, 17 de marzo de 2009

Ikaspilota

Ikus ezazue nola ari garen disfrutatzen Bianan. Hor topo egin genuen Lizarrako ikasleekin, Erentzun ikastola ikasleekin eta Endikarekin. Goiz ederra eman genuena, eguraldi ere laguna izanik.
Un día para disfrutar junto con los alumnos de la ikastola Erentzun y la ikastola de Lizarra. Además vimos a Endika y el tiempo nos acompañó.

lunes, 16 de marzo de 2009

ikasleek informatika orduan aurkitutako informazioa

XVII.MENDEAN GERTATUTAKOA

XVII.mendean ekoizpen modu berriak asmatu zituzten,eta aldaketa asko egon ziren.
XVII.mendean harrikatza erabiltzen hazi zen burdina ekoisteko Ingalaterran. Baina ere beste makina asmatu
ziren harilkatzeko makinak adibidez.
Makina berriak martxan jartzeko, energia-iturri beriak erabiltzenhazi iren: lurrunaren energia, gasa eta petrolioa
gehienak erabiltzen zirenak ziren.
Mende horretan ere garraiobideak aldatu ziren: tren-makina, zama-ontziak, errepideak obetzeko era etageroago
autoak eta kamioiak asmatu ziren.
Industriak ere lan egiteko erak aldatu zituen artizzautza garrantzia galdu zuen eta garoago kateko lana sortu zen
lantegietan.
Nekazaritan gertatutako berrikuntzek uzata onak ekarri zituen. Kolonietatik ekarritako leengaiek eta salerosketan
lortu ziren etekinek Europaradirua ekarrizuten eta diru horrekin kapitala sortzea posiblea izan zen eta lantegi berriak
ere.
Industrian lan egite zuen jendeaez zen espezialdua. Langileak lan sinpleak egitenzituzten baina gaizki ordainduta.
Horregatik grebak, manifestaldiak, gatazkak etb. sortzenziren. Horren ondorioz langileak langileen partiduak eta
sindikatuak sortu zituzten.

http://www.youtube.com/watch?v=PTXKbKXPXjM

Olaia





http://www.youtube.com/watch?v=YuFHkFpTies

XVIII eta XIX mendean teknologia eta asmakizunak aurrerakada handia izan zuten industria iraultzari
esker.
Aldaketa haiek izugarrisko garrantzia zuten eta hala dira gaur egun egun ere.
Euskal herrian ere eragin handia izan zuen.
aurrerapenek teknologikoak onura asko ekarri digute, baina arriskuak ere ekarri dute (kutsadura, naturan ezezagunnak diren materiala sortzea...).
Badaude teknofogoak, hau da, teknologiari beldurra diotenak deitzen zaie teknofogoei.
Iker


industria iraultzaren ekoizpena

Mende askotan nekazaritza, abeltzintza eta arrantza izan ziren gizakien oinarrizko langintzak aro hauetan: Aintzin Aroan, Erdi Aroan eta Aro Modernoan.

XVIII. mende bukaeran Europako mendebaldean ekoisteko era eragingarriagoak asmatu zituzten: tresna berriak, energia iturri berriak, asmakizunak, makinak, eskulan merkean...
Etengabeko aldaketak egon ziren. Kate luzeak ahalbideratu zuen Industria Iraultza.
IIndustria Iraultzari esker gauza hauek aldaketa handiak izan zituzten: makinak martxan jartzeko gasa eta petrolioa, garraioan, lan-tresank, migrazioa,nekazaritzako berrikuntzetan...
Garraioaren bidez merkantziak garraiatzen hasi zen trena eta ondoren berriz bidaiariak. Orain garraio bide mota asko daude.
Migrazioa fenomeno oso garrantzatsua izan zen. Jendea beste herrialdeetara joan behar zen Industria Iraultzak eskulan merkea behar zuelako eta inguruko jendea nahikoa ez zuelako.

Arantza




Informatikan ikasleek bilatutako informazioa

Europan industrializazioa gertatu zen moduan Euskal Herrian ere gertatu egin zen, aldaketa handiak gertatu ziren XX.mendean. aldaketa oriek, Bizkaian oso nabarmenak izan ziren, ala ere Araban eta Gipuzkoan ere gertatu zen. Nekazaritza nagusi zen iparraldean eta Nafarroan.
Bizkaiako meategiek garrantzia asko izan zuten, esaterako, 300.000 tonako ekoizpena lortu zutelako 1870ean.
Asieran ingelesek ustiatu zituzten meategiak, mea oso kalitate onekoa eta errez eskuratzen zutelako.

videoa
Guillermo


LANTEGIAK ETA MAKINAK

Industria Iraultza
"Industria iraultza"(18. mendearen bukaeran eta 19. mendean hazieran gertatu zen. Mende
horretan makina pilo bat sortu ziren, eta hori oso inportantea izan da horain.
Lurrun trena

Makina berrientzako energia iturri berriak behar zituzten, eta lurrunaren energia izan zen lehenengo energia berria. Hondoren lurrun energia lehenengo trenarekin probatu zen, eta hondoren, itzasontziekin.
Lehenengo asmakizunak edo tresnak

Mendeetan zear asmakizun edo tresna ugari asmatu dira,adibidez:arpoia jostorratza...Batzuk berdin jarraitzen badute ere beste batzuk aldatu egin dira,adibidez:jostorratza arpoia. Naiz eta arpoia kañoi batez jaurti.


http://www.youtube.com/watch?v=ikTKgJmEzYs
Julen




AURRERAPENA
Maite dakizunez gai honetan industria iraultzari buruz ikasten hari gara eta hemen duzu hain bat iformazio
Maite industria iraultzari buruzko informazioa. Industria iraultza XVIII.mendean eta XIX. mendean gizakiaren bizitzan
aldaketa ugairi sortu ziren aurrerapenen ondorioz eta aurrerapen horri industria iraulatza deitu genion.Garai honetan
hain bat material beeri sortzen hasi ziren adibidez energia iturri berriak , tresna berriak , asmakizunak berriak...
mende honetan baita era lanbideen sindikatuak sortu ziren langileen eskubideak eskuratzeko.Mende honetan ere
kolonietatik ekarritako lehengaiek eta salerosketak dirua lortzeko haukera eman ziguten eta diru horrekin kapitala
eta bankuetxeak sortzeko aukera izan genuen.Industria iraultzari esker migrazioa izeneko fenomenoa sortu genuen.
Industria iraultza onura asko ekarri ditu gure bizitzera.



Marisel


Industrializazioa Euskal Herrian hemezortzi garren mendean sortu zen bizkaian eta gipuzkoan. Nafarroan eta araban beranduago iritxi zen.Bizkaiara eta gipuzkoara lehenago iritxi zen kostaldean daudelako.
xvii.mendean hasi zen industria iraultza eta ekoizpen-era berriak sotu ziren.Burdina ekoizten hasi ziren eta horren hondorioz energia iturri berriak sortu zituzten.Beranduago,garraio era asmatu zituzten hau da:trenak,itsazontziak,...
Beranduago, kateko lana sortu zen gauzak azkarrago egiteko.Gero konturatu ziren diruaren inportantziaz eta bankuak sortu ziren,iriak sortu ziren,aberatsak oso aberatsak sortu ziren,...
Langileak konturatu ziren, oso gutxi ordaintzen zietela eta horexegaitik sindikatuak sortu ziren.
Geroago migrazioak gertatu ziren.Hori zergaitik, gendea pobrea geratzen hari zelakoeta lur gutxi zeuzkalako.Amerikara eta beste herrialdetara imigratu zuten.

Industri Iraultzari buruzko informazioa

Ikasleek informatikako klasean bilatutako informazioa .




INDUSTRIA IRAULTZAKO LANGILEAK



Aldaketa handiak izan ziren Industria Iraultzan eta hori lan egiteko moduak aldatu zuen eta makina berriak sortu ziren.
XVIII.mendean artisauek tresnak ekoizten zituzten eta behar zituzten materialak.Baina gero Ingalaterran lehenengo
eta Europa guztian ondoren artisauek ekoizpena hazteko, ekoizpen era berriak sortu ziren.
Denbora asko pasa eta gero, egoera gogorra edo lan gutxi zegoenean, gatazkak, grebak, manifestaldiak etab. sortzen ziren. Langileak antolatzen joan ziren eta horrela sortu ziren langileen partiduak eta sindikatuak.
Migrazioa fenomeno garrantzitsua gertatu zen industriaren jaiotza garaian. Hau da, eskulan merkea behar zen eta ez zegoenez jende asko beste herrialdetara migratu behar izan zuten.


industria iraultzaren ekoizpena
Mende askotan nekazaritza, abeltzintza eta arrantza izan ziren gizakien oinarrizko langintzak aro hauetan: Aintzin Aroan, Erdi Aroan eta Aro Modernoan.
XVIII. mende bukaeran Europako mendebaldean ekoisteko era eragingarriagoak asmatu zituzten: tresna berriak, energia iturri berriak, asmakizunak, makinak, eskulan merkean...
Etengabeko aldaketak egon ziren. Kate luzeak ahalbideratu zuen Industria Iraultza.
IIndustria Iraultzari esker gauza hauek aldaketa handiak izan zituzten: makinak martxan jartzeko gasa eta petrolioa, garraioan, lan-tresank, migrazioa,nekazaritzako berrikuntzetan...
Garraioaren bidez merkantziak garraiatzen hasi zen trena eta ondoren berriz bidaiariak. Orain garraio bide mota asko daude.
Migrazioa fenomeno oso garrantzatsua izan zen. Jendea beste herrialdeetara joan behar zen Industria Iraultzak eskulan merkea behar zuelako eta inguruko jendea nahikoa ez zuelako.




AlDaKeTa UgArIaK

Mende askotan nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza izan ziren gizakien oinarrizko langintzak aro hauetan: Aintzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa.
XVIII. mendearen bukaeran Europako mendebaldean ekoizteko era eragingarriagoak asmatu zituzten: tresna berriak, energia-iturriak, asmakizunak, makinak, eskulan merkeak...
Etengabeko aldaketak eta lan egiteko erak, kate-lana adibidez, Industria Iraultza ahalbideratu zuten.
XVIII. mendera arte artisauek tresnak ekoizten zituzten bainamende horietan aldaketa itzelak egon zirenez artisauen ekoizpena hazteko, ekoizpen-era berriak asmatu ziren.
Energia-iturri berriak makina berriak martxan jartzeko erabiltzen ziren eta horren ondorioz gasak eta petrolioa ere energia-iturri bezala erabiltzen hasi ziren.
Gatzkak, grebak, manifestaldiak eta horrelakoak sortzen ziren eta horregatik poliki-poliki langileen-era aldatzen joan zen eta sindikatuak sortu ziren.
Garraio-erak ere asmatu egin zuten merkantziak leku batetik bestera garraiatzeko.
Virginia

Industria iraultza XVIII eta XIX . mendeetan izan zen. Bertan aurrerapen teknologikoak egin ziren. Horrren ondrioz gizrtearen aldakutza eginez

Horren ondorioz kateko lana azmatu zen,mendebaldeko Europara eta Ipar Amerikara hedatu zen XIX,eta ere iturri berriak sortu ziren.

Manifestaldiak,gataskak poliziekin... Hemen bidio bat industriako langileei buruz (nolakoak dira,...) . Industria iraultzari esker teknologia aurreratu zen.


German















miércoles, 11 de marzo de 2009

Lana eta lan baldintzak, sindikatuak, 4.gaia

Langileak eta lan baldintzak

Hemen duzue sindikalgintzarekin zerikusia izan zuen hainbat pertsonaiaren inguruko informazio laburra:

Perezagua, Facundo

Politikari bizkaitarra (Toledo, 1860 - Bilbo, 1935). Madrilgo "El Porvenir" elkarte sozialistako lehendakaria izan zen (1880). Bilboko lehen elkarte eta sindikatu sozialista eratu zituen (1886). Sozialisten barruko joera erradikalaren buru izan zen 1890az gero. Hizlari gogorra, larderiatsua eta zakarra zen eta alderdian bertan tirabirak izan zituen PSOEko buruzagiekin; ondorioz, alderditik egotzi egin zuten (1915). 1919an PSOEn sartu zen berriro eta 1921ean Bizkaiko Alderdi Komunista sortu zuen zatiketaren eragile izan zen.

Ibarruri Gomez, Dolores (izg. Pasionaria)

Politikari bizkaitarra (Gallarta-Abanto, 1895 - Madril, 1989). Meatzari-familia batean sortu zen. Gaztetan marxista bilakatu eta 1917ko greba iraultzailean meatzarien buru izan zen. Espainiako Alderdi Komunistako komite zentraleko kide (1930) eta Gerra Zibilean alderdiko propagandista garrantzitsua izan zen. Kongresurako diputatu hautatu zuten Asturiasen (1936). Gerra Zibila amaitutakoan Moskura atzerriratu zen eta errefuxiatuentzako laguntza antolatzen jardun zuen. PCEko idazkari nagusi (1942-60) eta lehendakaria izan zen (1960). Atzerritik itzuli eta berriro Kongresurako diputatu hautatu zuten Asturiasen (1977). Emakumearen, eta batez ere emakume langilearen, alde lan itzela egin zuen.
Iglesias, Pablo Politikari espainola (Ferrol, 1850 - Madril, 1925). Espainiako sozialismoaren figura nagusia, PSOE (1879) eta UGT (1888) sortu zituen, eta bietako lehendakaria izan zen. El Socialista egunkaria fundatu zuen. Espainiako langileen lehen greba antolatu zuen (1882).

Iglesias Garrigos, Juan

Politikari bizkaitarra (Bilbo, 1915). UGTko kidea (1930) eta Juventudes Socialistas-eko idazkaria izan zen (1935). Gerra Zibilean atxilotu eta, hasieran heriotza-zigorra, baina gero biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten. 1938an ihes egin eta PSOE berrantolatzen aritu zen. 1947an Iparraldera alde egin zuen eta Euzko Jaurlaritzako kontseilaria izan zen (1970). Franco hiltzean Bilbora itzuli zen (1976). Eusko Kontseilu Nagusiko eta Euzko Jaurlaritzako kontseilaria izan zen aldi berean. Bi karguak utzitakoan Euskal Herriko PSOEko lehendakari izendatu zuten (1977). 1982an erretiratu egin zen
politikatik.

Redondo Urbieta, Nicolás

Sindikalista bizkaitarra (Barakaldo, 1927). Sindikalismoaren aldeko borroka klandestinoan ibili zen; 1945ean UGT sindikatuan eta Juventudes Socialistas taldean sartu eta bietako Hego Euskal Herriko arduradun nagusia izan zen. 1961ean atxilotu egin zuten eta harrezkeroztik behin eta berriz egon zen preso. UGTko idazkari nagusia (1976-94) eta Bizkaitik PSE-PSOEko diputatua izan da (1977, 1979, 1982 eta 1986). Politika ekonomikoa ongizate sozialera begira egitearen aldekoa, PSOEren gobernuaren politikaren aurka bideratu zuen sindikatua; hala, diputatu-kargua utzi egin zuen (1987).

sábado, 7 de marzo de 2009

Lantzen ari garen gaiarekin lorura interesgarria. hemen

lunes, 2 de marzo de 2009

Klasean giza proiektuari buruz egindako lanak

- ·. Unitate honetan giza gorputza ikasi dugu. Oso era interaktiboan ikasten badugu gehiago ikasten dugula konturatu gara. Ez dugu erraz ahaztuko odolaren osagaiak, eskuan izan baititugu, edo zintzurrestea nolakoa den, edota bihotzaren bentrikuluak zein aurikulak... Arnasketarekin zerikusia duten jokuak erabili ditugu baita nerbio sistemarekin erlazionatuta daudenak ere. Oso interesgarria esperientzia. Bideo honetan ikusi dezakegu klasean egindako hainbat jarduera.
La tercera unidad ha sido interesante y hemos aprendido mucho. Los aparatos del cuerpo que hemos estudiado nos han ayudadoa comprender mejor todos los experimentos que hemos ido trabajando y explicando en clase. Aprender manipulando ha sido mucho más instructivos En este video podemos ver cómo interiorizamos algunos conceptos y como el aprendizaje nos resulta más significativo.

sábado, 28 de febrero de 2009

Charlie Chaplin, “Garai modernoak” --> Irudiaren bilakaeraren haritik tiraka, zinea aitzakia gaiarekin lotura estua duen “Garai modernoak” maisulana ikustea proposatzen dizuegu. Filmoteketan eta baita interneten ere aurki dezakezue filma.

Komediaren tonuan egindako luzemetraia dugu “Garai Modernoak”, eta gizartearen mekanizazioa du gai. 1936an ikusi zuen argia. Zuzendaria eta pertsonaia nagusia Charlie Chaplin da eta Charlot-en papera egiten du bertan. Zorte txarra duen bihotz oneko langilea da Charlot oraingoan eta ezinezkoa zaio katean lan egitea. Ez da filma mutua baina ez du elkarrizketarik, abestien eta makinen soinuek osatzen dute entzunezkoaren zatirik handiena. Halako batean Charlot kartzelara eramango dute eta Paulette Goddard-ek antzezten duen etxerik gabeko neskatxa ezagutuko du bertan.

Hainbat gai dituzue luzemetraia honetan hizketagai:

- Katean lan egitea, mekanizazioa.
- Kapitalista eta langileak
- Kontsumoa
- Lan gatazkak
- Pobrezia
-
Maitasuna

Baina batez ere, gozatu filmaz.

Bestalde, Chaplinen adierazkortasuna aitzakia, proiektuaren 2. fasean murgilduko gara. Nahi baduzue, girotzeko, lehenik, jolastu Charloten ibilkera imitatzera, ahoa, sudurra eta begien mugimendua berak egiten moduan egitera…

Zarautzen “Photomuseum”-a, hau da, argazki eta zinema museoa dago. Baliabide eta erakusketa iraunkorrak eta aldizkako erakusketak biltzen ditu beste hainbat ekintzekin batera. Bisitarik antolatu nahi izanez gero, hona informazioa:

S. Inazio kalea 11
20800 Zarautz
telefonoa: (34) 943 130 906
helbide elektronikoa: photomuseum@photomuseum.name
Web orria:
www. photomuseum.name


4. Gaia . Abestia

- Zein da abestiaren gaia?
- Zer da kontatzen duena abesti honek?Adierazi zure hitzekin.
- Zer erlazio du lantzen ari garen gaiarekin?

joare: iz. Abereek lepoan daramaten kanpai modukoa.

KUTSADURA

Aurrerapen ugari
denbora gutxian
kutsadura hasi da
planeta guztian

Kutsadura hazi da
urtetik urtera
teknikaren iraultza
badoa aurrera
Aurrerapenak ere
badauka galera
guztiok bere morroi
bihurtzen bagara.

Aurrerapen ugari...

Egin beher omen da
asko produzitu
asko erosi eta
asko kontsumitu.
Etxeetan zaborra
zaigu ugaritu
kontsumismoak bere
mende hartu gaitu.

Aurrerapen ugari...

Kutsadura harturik
gaurkoan kantagai
ezin gara geratu
denok lasai-lasai
Lurra, itsasoa eta
airea ere bai
kutsatzen ari gara
nahiz eta guk ez nahi

kutsadura hasi da



Antzerkirako gidoiak

Antzerki gidoiak eskuratzeko internet bidezko bilaketari dagokionez, berriz, hitz hauek izan daitezke klabeak bilaketa lanetan: antzerkia- teatro- gidoi- testu… www.teatro-testuak.com, duzue adibidetzat.
Horrez gain, gaur egungo antzerkiari buruzko informazioa, helbide hauetan aurkituko duzue: www.artezblai.com eta www.teatroa.com.

Bestalde, Antzerti-ren 75. urteurrena ospatuz, Idoia Gereñuk, lehen aroko obrak bildu eta argitaratu berri ditu (2007 abendua) liburu mardul batean: Antzerti. Euskal antzertiaren ilerokoa 75 urte ondoren. Gipuzkoako Foru Aldundia-Tolosako Udala. 1932 eta 1936 urte bitartean kaleraturiko 54 aleko Antzerti aldizkariaren faksimil argitalpena da. hemen

miércoles, 18 de febrero de 2009

Gure lanak

Hauxek dira 6. mailan eginiko lanak. Txanela globalizatuan zein Txanela gaztelanian. Oso diseino bereziak ezta? Luburuxka hauetan buruko mina kentzeko erremediok aukitu ditzakegu baita txisteak, esperimentuak eta abar luze bat ere.
Estos son los libros de recetas y de experiencias que hemos escrito los alumnos de 6º de Primaria. Diseños increíbles ¿no os parece?

martes, 17 de febrero de 2009

4.gaia. Aurrerapenak.

Taldeko lana. Reflexiones en grupo sobre la tecnología y los adelantos.
Hurrengo 27rako blog honetan galdera hauen erantzuna espero dut.

Hiru gaien inguruko iritzia ematea eskatzen zaizue, talde bakoitzari:

1. Zer nolako garrantzia izan zuten, bere garaian eta gerora, hasierako asmakizun sinpleek?

2. Zeintzuk dira, zuen iritziz, hasierako asmakizun garrantzitsuenak eta zergatik?

3. Aurrerapena teknologikoak direla eta, arriskurik edo eragozpenik ikusten al duzue?

Egun hauetan, gaiari buruz irakurri, hitz egin eta lan-koadernoan egin ditugun jarduerak gogoratu eta kontuan izan.

Bukatzeko, gogoratu iruzkinaren amaieran taldea osatzen duzuen kide guztien izenak jarri behar dituzuela.

lunes, 9 de febrero de 2009

Europa proiektua. Lh.6.maila

Gure proiektua, azkenik bukatuta. Bai 5. bai 6.mailakoek asko disfrutatu dugu. Eguna zoragarria erakusketekin, pintxoekin, azalpenekin...Europa ezagutzen joan gara.Por fin hemos conseguido subir a youtube el vido de nuestro proyecto. La próxima vez técnicamente mejor.

viernes, 30 de enero de 2009

Giza gorputza

Organoak

Digestio-aparatuko organoak:
1: Listu guruinak
2: Parotidak
3: Masailezurpekoak
4: Mihipekoak
5: Ahoa
6: Faringea
7: Mihia
8: Hestegorria
9: Pankrea
10: Urdaila
11: Pankrea hodia
12: Gibela
13: Behazun xixkua
14: Duodenoa
15: Behazun hodia
16: Heste lodia
17: Zeharkako kolona
18: Goranzko kolona
19: Beheranzko kolona
20: Ileona (Heste meharra)
21: Heste itsua
22: Apendizea
23: Ondestea
24: Uzkia

Gizakiaren kasuan, organo nagusiak honakoak dira: ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste lodia.

  • Ahoa: Aho barruan hainbat atal daude disgestioa ondo egiteko:
Mihia: muskulu mugikor bat da. Mugituz, janaria alde batetik bestera eramaten du. Bertan dazta-papilak daude; hauen bidez gozoa, mikatza, garratza eta gazia zaporeak dasta daitezke.
Hortzak.
  • Hestegorria: Faringea eta urdaila lotzen dituen eraztun gihartsuez osaturiko hodia da. Eraztunen mugimenduek elikadura urdailera bidaltzen dute.
  • Urdaila: Litro eta erdiko edukiera duen zakutxo baten antza du.Urdailaren sarrerari kardia deitzen zaio eta irteerari piloroa.
  • Heste meharra: Urdailaren bukaeran heste meharra hasten da.7 metro inguru neurtzen du. Bere paretek heste-bildoxkak izeneko konkor batzuk dituzte. Odol basoak bertaraino iristen dira.
  • Heste lodia: Luzeeran metro inguru neurtzen du eta zabalera 7 cm.
  • Uzkia: Kanporatze hodia da.

Alboko guruin edo organo nagusiak:

  • Pankrea.
  • Dagoen irudian izenak jarri eta ikasi