viernes, 26 de febrero de 2010

ELIKADURA

Bertsoz blai

ELIKADURA


Hiztegia aberasten. Elikadura

  1. Baratxuria berriz etortzen zait ahora -->
  2. baratxuriaren zaporea berriz nabaritu dut ahoan,
  3. gora egin dit,
  4. berriz etorri zait.
  • Kontrako eztarritik joan -->
  • kontrako eztarria, trakea, biriketako bidea.
  • Kontrako eztarritik joan zaio ardo-tantaren bat eta ito beharrean dago.
  • Esanahi bereko beste lokuzioak: okerreko zulotik...
  1. Betekada,
  2. tripakada;
  3. lepo egon,
  4. bete-beteta egon,
  5. goraino egon; lepo jan,
  6. bapo jan,
  7. ase arte jan...
  • Botagale,
  • goragale,
  • goralarri,
  • botagura;
  • botaka,
  • oka eginez,
  • goraka;
  • oka, oka egin; okada,
  • gorakoa...
  1. Tripa-zorri -->
  2. Gose bizia.
  3. Tripa-zorria egin zait egin dugun ibiliaz.
  4. Goseak amorratzen egon
  5. goseak hiltzen egon...
Esamoldearen esanahia eta noiz erabiltezen diren esango al didazue?
¿Me podéis decir el significado de la anteriores expresiones?

jueves, 25 de febrero de 2010

miércoles, 24 de febrero de 2010

hiztegia aberasten

Digestio aparatuaren animazioa

12 gominola mota aztertu ditugu: Gominolak: ez daukate elikadura-baliorik

Azukre ugari dute eta sarri janez gero, txantxarra, gizentasuna eta elikadura-ohitura txarrak ekarri ohi dituzte. Noizean behin jatekoak dira, eta kopuru txikietan
Litxarrerien artean, segur aski, gominolak nabarmenduko dira beste guztian gainetik. Nagusiki azukrez egindako orea izaten dute dute, lurrindua eta gehigarri ugariz koloreztatua. Era askotako formak eta neurriak eduki ohi dituzte, eta merkaturatu ere, era askotako ontzietan egiten dituzte.
Gominolak ez dira maiz jateko, ez baitaukate ia elikadura-baliorik, eta horixe dute
ezaugarri nagusia, hain zuzen. Karbohidratoz eginak dira nagusiki (produktu osoaren % 82 karbohidratoak izan dira guk aztertu ditugunetan), eta horien barrenean, azukre sinpleak dira gehienak (sakarosa, fruktosa, glukosa, maltosa), elikadura-baliorik gutxien daukatenak, alegia; gainerako karbohidratoek gelifikatzaile funtzioa betetzen dute (pektinak, gelatinak, almidoiak eta goma arabigoa).
Gainerako elikagaiak (gantzak eta proteinak) oso-oso gutxi izaten dituzte, eta mikroelikagairik ere ez dute izaten ia (bitaminak eta mineralak).
Batez beste produktuaren % 54 izan da azukrea baina % 70etik gora eduki duenik ere bada
Gominolak egiteko prozesua oso sinplea izaten da, ez batere landua. Azukre kopuru handiak nahasten dituzte (azukrea bera, glukosa ziropa, glukosa, dextrosa, karamelu ziropa eta beste); gominolen pisuaren % 50 hartzen dute, hain justu, azukreek. Horiei gehigarriak erantsi (lurrinak, azidotzaileak, gelifikatzaileak eta koloratzaileak), eta kito. "Hodei" erako gominolek esne-proteinak ere izaten dituzte, eta horrexegatik izaten dira harroxeagoak. Batzuk azukrez estalita egoten dira, eta beste batzuek gainazal distiratsua izaten dute, erregalizek edo marrubiek, adibidez (olioak eta ezkoak erabiliz ematen diete distira hori). Ore hori guztia uretan disolbatzen da, eta horrek ematen dio behar duen dentsitatea. Lurrinek usaina eta zaporea ematen dute, azidotzaileek bizitu egiten dute zaporea eta kontserbagarri moduan jarduten dute, gelifikatzaileei esker askotariko formak ematen dizkiete gominolei, koloratzaileek kolorea ematen diete, eta gelatinek, olioek eta ezkoek, trinkotasuna emateaz gain, erakargarriago bihurtzen dituzte. Nahastura guztia moldeetan sartu, eta hantxe uzten dute gelatina hoztu eta nahi duten emaitza lortu arte: produktu gozoa, forma jakinekoa, goma testura duena eta likatsua.
Elikadura-baliorik ez dutela esan arren, ez du esanahi kaltegabeak direla. Gominolak maiz janda, txantxarra eta gizentasuna ager daitezke, eta elikadura-ohitura desegokiak sortu. Azukre asko izaten dituztelako, batetik (batez beste, produktuaren % 54 izan da azukrea guk aztertu ditugunetan, baina % 70etik gora eduki duenik ere bada), eta kaloria asko ematen dituztelako, bestetik: ehun gramo bakoitzeko, 335 eta 380 kaloria artean ibili dira. Gehigarriak ere ezin konta ahala eduki ohi dituzte (lurrinak, koloratzaileak, azidotzaileak, gelifikatzaileak, hezetzaileak, konserbagarriak...), gehienak artifizialak, eta koloratzaileak, gainera, azoikoak izaten dira maizenik, haurrentzat komeni ez diren horietakoak (haien jarduerari eta arretari eragin diezaiokete). Hori guztia ikusita, ondorioa garbi dago: gominolek ez dakarte ezer onik gure dietarentzat, eta ez dira maiz jan behar.
Berria ondo irakurri eta laburtu eskema bat eginez txanela koadernoan. Harbelean proposatuko dugu eskemaren gidoia.
Lee con detenimiento la noticia y resúmela en un esquema en tu cuaderno de Txanela.











Elikadura dela eta asko ikasten ari gara. Oraingo honetan blogen bitartez jarri behar da zein elikagaia den eta zeintzuk nutrienteak izan ditzaketen.

Con el estudio de la alimentación y los videos propuestos seguimos informándonos sobre este tema. A ver si, a través del blog, ponemos qué alimentos son y cuáles son sus nutrientes fundamentales

martes, 23 de febrero de 2010

Elikadura. La alimentación

Erantzun galdera hauek

Zer da hamaiketakoa?

Zein ordutan egiten da? ...?

Zer esan nahi du tripak orroaka izatea?

Noiz erabiltzen da esamolde hau?

Antzekoren bat ezagutzen al duzue?

Tripa zorriak..

domingo, 21 de febrero de 2010

miércoles, 17 de febrero de 2010

gomendioak

Gomendioak

  • Denetarik jan behar da, neurrian betiere.
  • Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da; beraz, ondo gosaldu behar da.
  • Bazkariak beroa eta orekatua izan behar du.
  • Afariak ez du astuna izan behar eta, gutxienez, lotara sartu baino ordu bat lehenago afaldu behar da.
  • Egunero bi edo hiru fruta razio jan behar da, horietako bat zitrikoak.
  • Opil edota bollo industrial gehiegi ez jan, oso koipetsuak eta azukretsuak baitira. 7
  • Bazkaritan edo afaritan, egunero jan behar dira barazkiak, gordinik edo egosita.
  • Ahal dela, sasoiko elikagaiak jan behar dira.
  • Egunero gutxienez 1,5 litro ur edan behar da. Ura, eta ez freskagarri azukrez beteak...
  • Kirola egin aurretik kontuan izan:
  • Goizez bada, 2 ordu lehenago gosaldu. Beti bezala, ondo gosaldu.
  • Arratsaldez bada, ohiko orduan gosaldu eta kirola egin baino lehenago digestio erraza duen zerbait jan. Esate baterako, pasta.
  1. Oharra : Gomendio hauek Debagoiena eta Debabarreneko kirol eta euskara zerbitzuek argitaratu dituzten «Eskola Kirola» fitxa interesgarri eta erabilgarrietatik hartu ditugu.

errezeta erreza


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Chips tortila | Erabiltzailea: Perretxikuak

hiztegia aberasten


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Gaurko hitza: nagiak atera | Erabiltzailea: euskaljakintza

ikasteko. Hiztegia aberasten


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Kerman_Fruta dendan | Erabiltzailea: dingilizka

historia ikasten


Historia ikasteko metodorik onena aurkitu genuen.

Erreportaia. Kafe

martes, 16 de febrero de 2010

ihauteriak


Bikain pasatu genuen ihauterietan eta egindako koreografia fina.

ihauteriak


Zorionak egindako lanagatik!

lunes, 8 de febrero de 2010

4. gaia hastear gaude


Oso interesgarriak dira bideo hauek birgogotatzeko elikadurari buruzko dakiguna eta gauza berriak ikasteko. Arrertaz entzun, geroago galderak egingo dizkizuet.
Estos videos son interesantes para recordar lo que sabemos y aprender cosas nuevas. Vedlos con atención porque más adelante os haré preguntassobre el tema.

Hona hemen lehenengo bideori buruzko galderak:

1.- Urari buruz esaten dena.
2.- Proteinak
3.- Zer da elikagaiak sintetizatzea
4.- Karbohidratoak
5.- Mineralak
6.- Bitaminak
7.-Zer da eskorbuto

BIDEZKO MERKATARITZA

Aurreko ostegunean gure irakaslea den Maite Flores ekarri zizkigun Bidezko Merkataritzako produktuak. Hauek erakutsi baino lehen, Bidezko Merkataritza zer den azaldu zigun eta horretarako logroñon dagoen ONG baten bazkide eta bolondresa dela esan zigun. Honek, Elkartasun Denda bat du eta bertatik ekarri zizkigun hainbat gauza guri erakuzteko eta azaltzeko.

Emandako azalpena ulertzeko dinamika bat egin genuen. Honetan 3 munduen arteko harremana eta problematika ezagutzeko aukera izan genuen. Eta ez hori bakarrik, merkatua nola funtzionatzen duen ere.

Azkenik, produktuen erakusketa egin zigun eta haue eta edozein dendetan aurkitu ditzazkegun produktuen arteko ezberdintasunak azaldu zizkigun. Ondo pasa genuen, eukera pilo bat hitz egin genuen eta bide batez gauza berri batzuk ikasi ere bai.

Ah!! eta produktu batzuk utzi zituen gure artean dastatzeko.
Mila esker!!

miércoles, 3 de febrero de 2010

Azterketak. Matematika

Matematikako azterketa, datorren otsailaren 16an. Asko ikasi, landu eta sorte izan
El próximo examen de mate es el día 16 de febrero.

martes, 2 de febrero de 2010

lunes, 1 de febrero de 2010

  1. Berri hauek ondo ondo irakurri behar dituzue eta blogean agertzen diren komentarioen bitartez idatz itzazu laburpenak 5 W kontutan hartuz.
  2. Leed con detenimiento estas noticias y resumidlas resolviendo las 5 w.
41 lagun hil dira eta beste 106 zauritu, Bagdaden izandako erasoan
Erredakzioa - 2010/02/01


Emakume batek gainean zeraman lehergailua zartarazi du erromes xiita talde baten ondotik igarotzean. Biktimen kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute.

Gutxienez 41 pertsona hil dira gaur eta beste 106 zauritu, Bagdad iparraldean izandako atentatu suizidan, Poliziaren iturriek jakitera eman dutenez.

Ekintzaile suizida batek gainean zeramana lehergailua zartarazi du erromes xiita talde baten ondotik igaro denean, Bob al Sham auzoan ospakizunetan ari zirela.

Haitiko kaltetu gabeko tokietako eskolek ateak irekiko dituzte gaur

Erredakzioa - 2010/02/01 |

Puerto Principeko ikasleak bi hilabete inguru itxaron beharko dute klaseetara itzultzeko. Granadako Unibertsitateak identifikazio genetikoen programa bat garatu du umeen trafikoari aurre egiteko.



Richter eskalan 7,3 graduko indarra zuen lurrikara batek Puerto Principe, hegoamerikako herrialde txiroenaren hiriburua, suntsituta utzi eta 20 egunetara, Haitiko gizartea pixkanaka-pixkanaka normaltasunera itzultzen ari da.

Herrialdeak burua altxatzen ari den seinale, iragan urtarrilaren 12ko lurrikarak kaltetu ez zituzten zonaldeetako eskolek ateak berrirekiko dituzte gaur.

Puerto Principeko ikastetxeei dagokionez, Joel Desrosiers Jean Pierre Hezkuntza Nazionaleko eta Lanbide Heziketako ministroak, hiriburuko eskolak bi hilabete inguruko epean irekiko zituztela aurreratu zuen aurreko asteartean,. Klaseen hasiera baina, atzeratu liteke aurretik Ministerioko funtzionarioek eta laguntza humanitarioko zenbait agentziek eraikinen egoera ebaluatu behar dutelako.

Eskolak erraustu zituen eta umeen eta irakasleen heriotza eragin zuen lurrikarra baino lehen, Haitiko ikasketa sistema ez zen eraginkorra. Bere bederatzi milioi biztanleen % 47 ez daki irakurtzen edo idazten.

Umeen trafikoari aurre eginez

Atzo hamar estatubatuar atxilotu zituzten 33 adingabe Haititik legez kanpo ateratzen saiatzeagatik. Granadako Unibertsitateak identifikazio genetikoen programa bat garatu du eta 12 herrialdetako 230 adingabe zeintzuk ziren jakitea baimendu du. Sistema berri honek umeen legez kanpo ateratzea oztopatzea du xede.