jueves, 28 de octubre de 2010

Mapak interaktiboak. Europa


Europako mapak

Inauguratuta dago gura Arte Galeria. L.H.6.

Azkenean!!! Denbora eman dugu honetan baina lortu dugu. Gure arte galeria polita geratu da eta ikastolako askok zoriondu gaitu. Ez da lan makala izan eta egindako lanaz harro gaude. Unitate honetan euskarazko ipuinak egin ditugu, Picassoren puzzle bat, artearekin lotutako gure biografiak, testu instruktiboak, gure arte lanak nola egin dugun ikusteko....Bestetik ahozko adierapena lantzeko idazle eta artista batzuen biografiak aztertu ditugu eta horiei buruz azalpenak egin ditugu klasean. Argazkien aurkezpena ikastolako blogean ikus dezakezue.
Por fin! . Nos ha costado pero hemos logrado montar la galería de arte. Qué colorido!. Muchas personas nos han felicitado y nos sentimos orgullosos del trabajo realizado. Hemos hecho un puzzle de Piccaso, hemos escrito cuentos relacionados con el tema de la unidad, la Tierra, hemos escrito nuestras biografías relacionadas con el arte, hemos redactado textos instructivos explicando el proceso de elaboración de nuestra obra de arte y además hemos entendido y escrito unas estupendas metáforas..La prezentación para ver las fotografías la tenéis en el blog de la ikastola. Disfrutad con el arte.

lunes, 25 de octubre de 2010

Europa ezagutzen




SUITZA:

Non dago
Europa erdialdeko Alpeetako estatu itsasgabea da. Mugakideak dira Alemania iparraldean, Frantzia mendebaldean, Italia hegoaldean eta Austria eta Liechtenstein ekialdean.
Hiruburua eta bestelako hiriak
Bere hiriburua Berna da eta hiri garrantzitsuenak Zurich, Ginebra, Basilea eta lausana dira.
Biztanleria
7.336.000 biztanle dauzka eta dentsitatea 177,7 biztanlekoa da km.2 ko.
Hizkuntza
Suitzako hizkuntza ofizialak alemaniera, frantzesa, italiera eta erromantxera dira.
Geografia:
Dufour Gaina, Monte Rosako mendilerroan kokatua eta 4.634 metrokorekin Suitzako mendirik garaiena da. Lakuei dagokienez, Geneva lakua, Konstantza, Neuchatel eta Luzernakoak handienak dira. Azkenik ibaiei dagokionez, Rhin, Aar eta Rodano dira garrantzitsuenak.

ANDORRA:
Non
Ekialdeko pirineoetan kokatutako herrialdea da, Frantzia eta Espainia ditu mugakide.
Informazio orokorra
Ia 468 km² ditu, eta 81.000 biztanle. Hiriburua Andorra la Vella da, 20.000 biztanlerekin.
Erliebea
Herrialde oso menditsua da, 2.500 metro baino gehiago dituzten 65 tontor ditu eta. Comapedrosa da mendirik garaiena; 2.942 metro neurtzen ditu.
Lau ibai nagusi ditu: Iparraldeko Valira, Ekialdeko Valira, Valira Handia eta Madriu. Mendiko klima dauka: negu oso gogorrak, elurte askorekin, eta uda epelak baina laburrak. Prezipitazio kopurua altua eta erregularra da urte osoan zehar.

DANIMARKA:
Non
Ipar Europan dagoen Europar Batasuneko (EB) estatua da, Jutlandiako penintsulak eta zenbait uhartek osatua. Bere hiriburua Kopenhage da, eta uharte baten barruan dago.
Informazio orokorra
Danimarkak 43.069 km² ditu eta 5.167.000 biztanle.
Bere hizkuntza daniera da. Danimarka Europar Batasuneko parte da, baina ez da euroa erabiltzen, daniar Koroa baizik. han ez dago erliebe askorik, mendirik altuena 3.700 m. ditu.
X. mendean Harold erregeak lurraldea kristautu eta batu egin zuen.

HERBEHEREAK:
Non
Europa ipar-mendebaldean dagoen estatua da. Iparraldean eta mendebaldean Ipar Itsasoa du, hegoaldean Belgika eta ekialdean Alemania. 1839an sortu ziren gaur egungo mugak.
Informazio orokorra
Herbehereen banaketa administratiboa hamabi eskualdetan egiten da, probintzia izenarekin.
Biztanleria 16.360.000koa da, 41.000 km2 ditu eta dentsitatea, 416 biztanlekoa da km2 bakoitzeko.

ITALIA:
Non
Europa hegoaldeko estatua da, Mediterraneo itsasoarengatik inguratuta dago eta Sizilia eta Sardinia irlak ditu. Frantzia, Suitza, Austria eta Esloveniarekin ditu mugak iparraldean. Ekialdean itsaso Adriatikoa dago eta hego ekialdean Jonikoa.
Informazio orokorra
Bere hiriburua Erroma da eta bere hizkuntza italiera.
Bere eremua 301.230 km2koa da eta 59.762.887 biztanle ditu eta bere dentsitatea 191 biztanlekoa da km2 bakoitzeko.
Hiri garrantzitsuenak Florentzia, Milan, Napoli, Venezia, Turin eta Genova dira.
Italiar penintsula oso menditsua da eta bi mendikate nagusi ditu: Alpeak eta Apeninoak. Mendirik altuena Mont Blanc da. Ibairik garrantzitsuena Po da eta laku handiena Como. honez gain Etna deitzen den sumendi bat ere badauka.

IRLANDA:
Non
Irlandako Errepublika Europako ipar-mendebaldeko Irlandako uhartean dago eta Europar Batasuneko kide da.
Informazio orokorra
Hiriburu eta hiri handiena Dublin du, 1.661.185 biztanlerekin. Beste hiri nagusiak Cork (380.000), Limerik (93.321), Galway (71.983), Waterford (45.775), Ennis (24.253) eta Kilkenny (23.967) dira.
Uhartearen iparraldeko seienari Ulster deritzo; horren zati handiena (Ipar Irlanda) izenez ezagutzen da eta gaur egun Erresuma Batuaren menpe dago.

PORTUGAL:
Non?
Bere mendiek bi zatitan zatitzen dute, ipar eta hego Portugal.
Ipar Portugal: oso aldapatsua da eta Atlantiar klima du.
Hego Portugal: ez da aldapatsua eta Mediterraniar klima du.
Portugalen laku asko daude, Serra de Estrellan bi daude, Konprida eta Eskura lakuak, glaziarren ondorioz sortuak.
Portugaletik Guadiana, Guadalquivir eta Duero ibaiak pasatzen dira eta Espainian jaiotzen dira.
Bere muga Espainia da eta Espainiarekin batera iberiar penintsula osatzen du.

TXEKIAR ERREPUBLIKA:
Non
Txekia edo Txekiar Errepublika Europa erdialdeko estatu itsasgabea da. Bi eskualdetan banatuta egon da historikoki: Bohemia eta Moravia. Gainera Txekiar Silesia ere barnean hartzen du. Mugakide hauexek ditu: Ipar-mendebaldean Alemania, ipar-ekialdean Polonia, hego-ekialdean Eslovakia eta hego-mendebaldean Austria.
Geografia:
Txekiar Errepublikako geografia askotarikoa da. Bohemia, mendebaldean, Labe eta Vltava ibaien arroak osatzen du, mendi ez oso garaiek inguratua. Bertan kokatua dago herrialdeko tontor handiena, Sněžka mendia (1.602 m). Moravia, ekialdean, nahiko menditsua da. Morava ibaia da bertako garrantzitsuena, eskualdeari izena ematen diona, eta Odra ibaiaren sorlekua. Estatu itsasgabe honetako ibaiak hiru itsaso desberdinetan isurtzen dira: Ipar Itsasoa, Itsaso Baltikoa eta Itsaso Beltza.
Banaketa administratiboa:
2000tik, Txekia 13 eskualdetan eta hiriburuan banatua dago. Eskualde bakoitzak Eskualde Batzar bat du eta hejtman edo lehendakari bat. Pragan, botere hauek udalbatzak eta alkateak dituzte.
Lehenagoko banaketa administratiboa, 76 barrutikoa, 1999an aldatu zen.

ALEMANIA:
Non
Alemaniako Errepublika Federala Europar Batasuneko estatuetako bat da. Iparraldean Ipar Itsasoa, Danimarka eta Itsaso Baltikoa, ekialdean Polonia eta Txekia, hegoaldean Austria eta Suitza eta mendebaldean Frantzia, Luxenburgo, Belgika eta Herbehereekin egiten du muga.
Historia:
Bigarren mundu gerra eta gero bitan zatitu zuten: Alemaniako Errepublika Federala eta Alemaniako errepublika Demokratikoa.
Informazioa orokorra
357.027 km2 ditu, bere hiriburua Berlin da eta biztanleria 78.500.000 pertsonakoa da.

ZIPRE:
Non
Zipre: Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113km-ra kokatua hegoaldean. Bertan kokatzen da Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ezarriz. Azken lurralde hau Turkiagatik besterik ez da onartua.
Informazio orokorra
Uhartean, Akrotiri eta Dhekelia Erresuma Batuaren barrutiak ere aurki daitezke.
Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.
Populazioa 806.000 biztanlekoa da, azalera 9.251 km2 dauzka eta dentsitatea, 87,11 biztanlekoa da km2ko.

MONAKO:
Non
Europa mendebaldeko hiri-estatua da, Frantziak guztiz inguratua, Italiatik kilometro gutxira kokatua. Auzo pupulatuena Monte Carlo da.
Informazio orokorra
Bere hizkuntza ofiziala frantzesa da, baina monakeraz ere hitz egiten da. Monakok 1,95 km2 ditu eta 35.656 biztanle, beraz, km2 bakoitzeko 18.285 biztanle bizi dira.
Bere printzea Alberto II. da eta euroa erabiltzen dute.

ESTONIA:
Non
Estonia Europar Batasuneko herrialdea da. Ekialdeko Europan aurkitzen da. Hiriburua Tallinn du.
Informazio orokorra
Mugakideak hauexek dira: Itsaso Baltikoa iparraldean eta mendebalean. Letonia hegoaldean eta Errusia ekialdean. Finlandiatik itsasoak banatzen du iparraldean, Finlandiako golkoak hain zuzen ere.
Dirua: Estoniar Koroa da eta dentsitatea 29,8 biztanle/km2-ko da.

VATIKANO HIRIA:

Munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia. Erromako (Italia, Europa) hiriaren barnean dagoenez, herrialde itsasgabea da. Estatu-burua Aita Santua da. Mila biztanle izanik, munduan jende gutxien duen estatua da. Egoitza Santuaren menpekoa da (latinez, Sancta Sedes) eta bertan daude Jauregi Apostolikoa (Aita Santuaren egoitza) eta Erromatar Kuria.

GREZIA

Grezia Europa hegoaldeko estatua da, Europar Batasuneko kidea. 3.000 uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.
Antzinako Grezia Mendebaldeko Zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da. Greziar kulturak Erromatar Inperioan itzelezko eragina izan zuen, baita Pizkundean eta beste ondorengo aroetan ere. Eragin hau hizkuntzan, politikan, hezkuntzan, filosofian, zientzian eta arteetan izan zen. Antzinako Grezia Iberiar penintsulatik Itsaso Beltzeraino grezieraz berba egiten zuten lurraldeez osatua zen.
Otomandar Inperiotik Greziak independentzia gerraren bidez lortu zuen 1821 eta 1829 bitartean.

IRAKURRI INFORMAZIO GUZTI HAU DETAILEZ!
komentarioren bitartez hemen datorren informaziaorekin 15 esaldi osatu.
Arauak: ordenean jarri.
Esaldi bakoitzak koherentzia izan behar du.
Ezagutzen ez zenituen datuak erabil itzazu.
Adibidez: Andorra ekialde Piriniotan kokatuta dago, España eta frantziaren artean.
NOIZKO; Datorren astelehenerako, Azaroaren 8an.



viernes, 22 de octubre de 2010

Hurrengo asteko Azterketak


Datorren astean Txanela azterketa. Klasean errepasatutakoa etxean ikasi behar dute ondo, behin eta berriz.
Matematikako azterketa 28an izango da. Badakizue lan pila daukazuela datorren astean , aprobetxatu ondo denbora eta ondo planifikatu.

El próximo día 26 tenemos el examen de Txanela. En este tenemos que estudiar los fenómenos geológicos externos: el aire, el mar, las aguas subterráneas,los ríos, glaciares...
Estos esquemas losjhemos ido trabajando en clase pero en caso los tienen repasar una y otra vez para aprenderlos bien.
Además el día 28 tienen en examen de Matemáticas

lunes, 18 de octubre de 2010

Failak-fallas

Ondo ulertzeko failak zer diren.

Gure lanak

Bi aste hauetan lan pila bat burutzen ari gara. Alde batetik euskaraz egin behar dugun ipuina bukatu eta antzerkira joateko lantxo bat ere egin behar dugu. Gainera eskemak ikasten hasi behar dudu. Biharko lehenengo biak ikasita egon behar dira. Datorren asteartean, 26an, 7 eskemen azterketa egingo baitugu.
Gaztelaniaz ARTE GALERIA prestatuko dugu, horretarako gure arte lanak , bilografia, eta testua 22rako idatzika egon behar da. Atarian galeria antolatuko dugu eta gure obrak eta Picassoak ikusteko aukera izango duzue. Lehenengo gaia, urriaren 27 rako bukatuta egondo da.
Tenemos que ir terminando los trabajos que tenemos pendientes. En euskara el cuento del proyecto y los esquemas que tenemos para el dia 26 de Octubre. En este segundo examen de Txanela tenemos que estudiar y empezar a repasar los esquemas trabajados que son 7. Para el martes 18 los dos primeros bien aprendidos.
En castellano tenemos pendiente organizar la galería de arte y para ello vamos a ir terminando nuestras obras, biografía y textos instructivos.
Tendréis la oportunidad de ver nuestros Picassos. El primer tema estará terminado el día 27 de octubre

jueves, 14 de octubre de 2010

viernes, 1 de octubre de 2010

Azterketak eta etxerako lanak

Ba dago lana badago. Datorren astean, astearte 5ean, bi azterketak egongo dira. Ingelesekoa eta Txanelakoa. Astebururako fotokopia batzuk egin behar dira eta ortografiako orri bat.
Batzuei kuadernoko portada falta zaie eta bukatu behar dute.
El próximo martes , dia 5, hay dos exámenes: el de inglés y el de Txanela. El de txanela lo venimos repasando todo la semana y ya debería estar estudiado por ese motivo no voy a cambiar la fecha. Este fin de semana también tienen que hacer 2 fotocopias de euskara y una hoja de ortografía. La presentación de los cuadernos de euskara y de lengua castellana el lunes tiene que estar hecha, la que corresponde al primer tema.