jueves, 20 de enero de 2011

miércoles, 19 de enero de 2011

lunes, 17 de enero de 2011

Doministecum


Zenbaitetan aire-jaurtiketa zaratatsuak egiten ditugu: usinak. Zergatik esaten ote diogu usinari doministiku? Irakurgaietan aurki dezakegu galdera horren erantzuna.

espirometroa


Esperientzia: espirometroa


Materiala: Liburua,18 . or.

Talde handian egin badaiteke ere, hobe izango da talde txiki bakoitzak bere “espirometroa” eraikitzea. Kontuan izan botila handia beharko duzuela, 5 litrokoa izan daiteke neurri egokia.

Edukiera konparatzerakoan gogoan izan guztiek ez dutela berdina edukiko, beraz zaindu elkarrekiko errespetua. Bestalde, putz egiteko moduaren arabera edukiera datuak ere alda daitezkeela jakin dezatela eta tarte bat utziaz bitan edo hirutan errepika dezatela putz egitea.

Adierazi baita ere, arnasa egoki hartzen eta botatzen landuaz hobetu daitekeen praktika dela eta berehala izango dutela horretan saiatzeko aukera.

Experimentuak

arnaskeratekin esperimentatzen

Arnasketarekin esperimentatzen

Hiru esperimentu egingo ditugu jarduera honetan:

  • arnasa hartzean egiten ditugun mugimenduei buruzkoa,
  • arnasketak toraxean duen eraginari buruzkoa
  • botatzen dugun arnasa neurtzeari buruzkoa

Arnas-aparatua eta arnasketa

12.-

Arnas aparatuaren osagaiak zein diren eta arnasketa-prozesua bera nola gertatzen den erakusten duen ikus-entzunezko animazioa ikusiko dugu. Ikusi eta gero, hainbat galderari erantzungo diegu. Ahalik eta ongien erantzuten saiatuko gara, gero, arnasketa-prozesua nola gertatzen den idatzi beharko dugu-eta, koadernoan.

Arnasketa (Leiho berrian zabaldu)
Arnas-aparatua eta arnasketa prozesua erakusten duen animazioa
Galderak (Webgunea ireki)
Ikusi berri dugun arnas-aparatuaren animazioari buruzko galderak

Autotrofoa- Heterotrofoa

Autotrofo eta heterotrofo hitzen esanahia berriz ekarriko dugu gogora hiztegi bilaketa eginez.

Leonardo da >Vinci

- Zer adierazi nahi du “Eta honela bizitzen gara… izenburuak? Zer erlazio du aurretik landutako unitateekin? Ekar ezazue gogora “Izarren hautsa “ abestia.
- Bosgarren mailan ere izenburu berdinarekin egin zenuten topo. Zer ikasi edo landu zenuten izenburu horren pean?
- Irudia ezaguna al duzu? Zein artistarena da?
- Zein erlazio dago irudiaren eta izenburuaren artean?
- Zeri buruzkoa uste duzu izango dela unitate hau? Zer harreman eduki dezake irudiak zure ustez jorratuko dugun gaiarekin? Justifikatu zure erantzuna.

Oraingoan, oso ezaguna den Leonardo da Vinci-ren Vitruvioko gizona marrazkia erabili dugu azalean jartzeko. Leonardok, beste gauza askoren artean, giza anatomiaren behaketa eta ikerketa lan ikaragarriak egin zituen.

Leonardo di Ser Piero da Vinci (Anchiano, Italia, 1452ko apirilaren 15a – castillo de Clos-Lucé, Frantzia, 1519ko maiatzaren 2a). Errenazimenduko gizon handia, arkitekto, eskultore, margolari, asmatzaile eta ingeniaria izan zen. Garai guztietako margolaririk handientzat onartua eta baita ziurrenik historiako talentu aniztasun eta handienetakoa izan duen pertsona bezala.

Balia ezazue aukera hau, Leonardo da Vinci-ren bizitza eta lana arakatzeko, gelara liburuak eta ilustrazioak ekarriaz, behatuz, bere garairako zuen ikuspegia eta talentua baloratuz… Errenazimentua ere izan daiteke mintzagai. Gogorarazi ikasleei 2. mailako BOGA-BOGA unitatean Erdi Aroko garai ilunen ostean, Errenazimendu garaian nola hainbat eta hainbat deskubrimendu izan ziren, itsaso-bidaia handiak (Elkano…). Era horretan gure ikasleak historiaren pertsonaia handi honen izpiritua eta obra zertxobait ezagutuz, gizakion imaginario kolektiboaren altxorraren zati bat baloratuko dute.

Giza gorputza


Giza gorputza