lunes, 21 de febrero de 2011

Nuklear Zentral


Zentral nuklear

ingurugiroa

Amolasmates

Aurten Arabako 1. Olinpiada Matematikoan parte hartuko dugu eta horretan trebatzeko asko praktikatu behar dugu.


amolasmates enlazea oso interesgarria da, bisitatu eta jolastu, ez zara aspertuko.
usa el coco

lunes, 14 de febrero de 2011

jueves, 10 de febrero de 2011

Zotinka


Hip, hip hip zotina

2009/04/08 Ana Galarraga



Askotan izaten duzu zotina? Eta gustuko duzu, edo, alderantziz, nazkatu egiten zaitu? Baduzu trikimailuren bat zotina gelditzeko? Eta, azkenik, badakizu zergatik sortzen den zotina?gorputza barrutik

Nik ere ez nekien, baina aurrekoan azaldu zidan lagun batek, medikua bera. Esan zidanez, zotina urdaila lanean ari denean bakarrik sortzen da.

Urdaila eta diafragma oso gertu daude. Hain zuzen, urdaila diafragmaren azpian dago, eta diafragma birikak airez betetzeko eta husteko erabiltzen dugun muskulua da. Hala, birikak airez betetzean diafragma uzkurtu egiten da, eta birikak hustean, berriz, zabaldu.

Ezusteko handi bat hartzea ona omen da zotina kentzeko.Orduan, egoera normalean, arnas erritmoa erregularra da. Baina digestio-garaian urdaila gehiegi mugitzen bada, diafragmak kolpeak jasotzen ditu eta, kolpeen ondorioz, kontrolik gabe uzkurtu edo zabaltzen da, eta airea kolpeka ateratzen da biriketatik.

Horixe da zotina: biriketatik nahi gabe kanporatzen dugun airea. Zotinaren maiztasuna pertsona bakoitzaren eta urdailaren jardueraren araberakoa da, baina minutuko 2tik 60ra zotin egin ditzakegu, eta, normalean, ez du luze irauten. Hala ere, zenbait kasutan zotina kroniko bihur daiteke eta, orduan, lo egiteko arazo handiak sor daitezke. Hori bai marka!

erremedioak

Mina kentzeko barraskiloen pozoia

2002/07/22 Elhuyar

Koralen artean bizi diren itsas barraskilo batzuek pozoia erabiltzen dute arrainak harrapatzeko. Gertu dituzten arrainei hozka egiten dienean sartzen dion pozoiak arraina paralizatzeko gaitasuna du. Horrela, arrainek ezin dute ihes egin, eta barraskiloak erraz-erraz jan ditzake.

Orain, Australiako zientzialari-talde batek pozoia gizakietan erabili daitekeela aurkitu dute: kantitate txikitan erabiliz gero, gaixo dagoen pertsonari mina kentzeko balioko duela dirudi.

Eta, nola funtzionatzen du pozoiak?

Pozoiak neuronen artean hesi bat eratzen du seinalerik bidali ez dezaten.Neuronak nerbio-zelulak dira. Min hartzen dugun bakoitzean, gorputzean ditugun neuronek seinaleak bidaltzen dituzte etengabe garunera. Seinale horiek garunari mina non dugun esaten diote.

Pozoiak neurona artean hesia eratzen badu, neuronek ezin dute seinalerik bidali, eta garunak ez daki gorputzean minik dagoen edo ez. Beraz, pozoiarekin egindako botika hartu duen pertsonak ez du minik sentituko.

Botika berria denbora luzez gaixorik dagoen jendearentzat egokia izango dela diote zientzialariek. Baina oraindik arratoiekin bakarrik egin dituzte probak, beraz, denbora gehiago pasatu beharko da gizakiekin probatu ahal izateko.

Giza gorputza

IRAITZ APARATUA


ANIMAZIOA ETA GALDETEGIA

NERBIO SISTEMA


ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

lunes, 7 de febrero de 2011

Nerbio sistema



Nerbio-sistemaren funtzionamendua erakusten duen animazioa jarri dugu. Bertan informazio ugari ematen da, osagaiei buruz, kokapenari buruz, prozesuei buruz. Animazioa eta azalpenak arreta handiz ikusi eta gero galderak erantzun ditzakezue.


NERBIO SISTEMA

El organo del traje gris



GALDERAK

jueves, 3 de febrero de 2011