jueves, 10 de febrero de 2011

erremedioak

Mina kentzeko barraskiloen pozoia

2002/07/22 Elhuyar

Koralen artean bizi diren itsas barraskilo batzuek pozoia erabiltzen dute arrainak harrapatzeko. Gertu dituzten arrainei hozka egiten dienean sartzen dion pozoiak arraina paralizatzeko gaitasuna du. Horrela, arrainek ezin dute ihes egin, eta barraskiloak erraz-erraz jan ditzake.

Orain, Australiako zientzialari-talde batek pozoia gizakietan erabili daitekeela aurkitu dute: kantitate txikitan erabiliz gero, gaixo dagoen pertsonari mina kentzeko balioko duela dirudi.

Eta, nola funtzionatzen du pozoiak?

Pozoiak neuronen artean hesi bat eratzen du seinalerik bidali ez dezaten.Neuronak nerbio-zelulak dira. Min hartzen dugun bakoitzean, gorputzean ditugun neuronek seinaleak bidaltzen dituzte etengabe garunera. Seinale horiek garunari mina non dugun esaten diote.

Pozoiak neurona artean hesia eratzen badu, neuronek ezin dute seinalerik bidali, eta garunak ez daki gorputzean minik dagoen edo ez. Beraz, pozoiarekin egindako botika hartu duen pertsonak ez du minik sentituko.

Botika berria denbora luzez gaixorik dagoen jendearentzat egokia izango dela diote zientzialariek. Baina oraindik arratoiekin bakarrik egin dituzte probak, beraz, denbora gehiago pasatu beharko da gizakiekin probatu ahal izateko.

No hay comentarios: