jueves, 22 de abril de 2010

miércoles, 21 de abril de 2010

Entzumena

Entzumenaren dinamizazioa

Ukimena.

Ukimenaren dinamizazioa

Beroari buruzko hausnarketa.

BEROA KONDUKZIO BIDEZ HEDATZEN DA

Bi gorputzek elkar-ukitzen dutenean, beroa eskuzabala dela esan ohi da, izan ere gehiago dagoen gorputzetik gutxiago dagoenera igarotzen da, bien tenperaturak berdindu arte.

Jarriko al zenukete esandakoa frogatzen duen adibideren bat. Ea nork jartzen duen adibiderik egokiena.

________________________________________

BEROA ERRADIAZIO BIDEZ HEDATZEN DA

Elkar ukitzen egon gabe ere, beroa gorputz batetik bestera igaro daitekeela entzun dut, eta erradiazioa bidez egiten omen da hori. Horrela esanda piperrik ere ulertzen ez denez, jarriko al duzue hori erakusten duen adibideren bat. Eguzkiarena ezagutzen dut jada, beraz, besteren bat jarri beharko duzue.

Jolasa. Ea asmatzen duzuen.

“Gazteluko jaunaren aurrera eraman zuten eta honek aukera bat eman zion atxilotuari:

- Hiru egun emango dizkizut kontrazeinua zein den asmatzeko. Lortzen baduzu, aske utziko zaitut.

Atxilotua gazteluko sarreran adi-adi entzuten egon zen zentinela eta soldaduen arteko elkarrizketa.

Zentinelak: “Berrogei!”. Soldaduak: “Zortzi!”.

Zentinelak: “Hamabost!”. Soldaduak: “Zortzi!”.

Zentinelak: “Hamahiru!”. Soldaduak: “Zortzi!”.

Zentinelak: “Hogei!”. Soldaduak: “Bost!”.

Zentinelak: “Zortzi!”. Soldaduak: “Sei!”.

Eta asko pentsatu ondoren, azkenean lortu zuen kontrazeinuaren kodea.”

lunes, 19 de abril de 2010

Joan den urtean itxaron zerrendan zeuden 271 pertsona hil ziren, eta emaitza egiteko gai diren gorpu apurren %20 ezin dira erabili senideek baimenik ematen ez dutelako

Espainian iaz guztira 3.605 transplante egin ziren, eta munduan ez dago milioi bat biztanleko organo emaile kopuru handiagorik duen herrialderik (33,7). Datu horiek nola edo hala organoak ematearen inguruan dagoen sentiberatasun sozial handiaz mintzo dira, izan ere, emaitza horiek -gaur gaurkoz- ezinbesteko zutabea dira bihotza, gibela, giltzurrunak eta birikak transplantatu ahal izateko.

Transplanteek, eta beraz organoak emateak, urtero mila pertsonaren bizia salbatzen dute, izan ere, daukaten gaixotasun larria dela eta, eskuarki transplantea behar izaten dute, urgente.

Espainian 1979an atera zen Transplanteen Legea aitzindaria izan zen, Horrek eta gerora egin zaizkion erregelamenduek, 1980ko Errege Dekretuan jasota, organoak emateko printzipio sustatzaileak garatzen dituzte, hala nola organo hartzailearentzako doakotasuna, emaitzaren truke kobratzeko debekua, hildakoaren ustezko baimena (senideek ezetz esaten ez badute, emaitza onartutakotzat jotzen da, hildakoak emateko borondaterik erakutsi ez bazuen ere) eta emandako organoen hartzaileentzako berdintasunaren irizpidea -ez da diskriminaziorik onartzen sexuagatik, arrazagatik, adinagatik edo egoera sozioekonomikoagatik.

Garbi dago motiborik aski badugula gure herrialdean organoen emaitzak duen egoeraz harro egoteko. Datu horiek guztiek, gaiari buruz dagoen legediarekin batera, espainiar hiritarrek gertuko pertsona maite baten heriotzaren aurrean duten izaera solidarioa eta eskuzabala erakusten dute, baina hala eta guztiz ere, hori guztia kontuan izanik ere, egoera hobe daiteke, are gehiago, hobetu beharrean da.
Premiazko beharra

Iaz bakarrik, 271 pertsona hil ziren transplanterako behar zuten organoa ez zelako iritsi zain zeuden ospitalera, nahiz eta ebakuntzarako behar zen beste guztia prest zeukaten. Eta ikus ditzagun beste bi errealitate argigarri: gorpuen %1ek baino ez dute balio beren organoak beste pertsona bati transplantatu ahal izateko, eta balio duten bost gorputatik bat ezin da erabili Espainian, hildakoaren senideek, arrazoi desberdinak direla medio, ez dutelako erabilera solidario hori egiteko baimenik ematen. Espainiar Estatuan pertsona bakoitzak libreki erabakitzen du emaile izan nahi duen ala ez, eta horretarako ez da inolako txartel edo egiaztagiririk behar. Heriotza gertatu eta gero, arduradun medikoek gorpua emaitzarako egokia dela erabakitzen badute, automatikoki hartu beharreko erabakiak hartzen dituzte organo baliagarriak ateratzeko eta garraiatzeko protokoloa has dadin; jakina, hori tartean senideen berariazko ezezkoa gertatzen ez bada egin daiteke.
Ikasleek euren iritzia era errazagoan adieraz dezaten, hor behean dituzue elkarrizketetan erabiltzen diren ohiko esamoldeak. Landu itzazue hitz errota egin aurretik.

Adibideak jartzeko:
-Adibide bat jarriko dut...
-... hau litzateke adibidea
- adibidez, …

Zuzenketak egiteko:
... esan nahi dut...
...hobeto esanda...
...ez dakit oso argi/ondo azaldu dudan, zera esan nahi nuen...
... hau da...
...alegia...

Konparazioak egiteko:
-... edo antzekoa den hau...
-...esandakoa horri beste hau aldera dakioke...
-... beraz, honen modukoa litzateke...

Gauza bera beste era batera kontatzeko:
Hau da esan nahi dudana: ...
Beste era batera esanda:...
Hobeto esanda:...

Bukatzeko:
Laburtzeko, esango nuke...
Hitz batean esanda...
Bukatzeko...
Beraz, ondorioa hau da:...

Gai berria. Zentzumenak. Argia eta koloreak

Gai berria. Zentzumenak.Dastamena

Gai berria. Zentzumenak. Usaimena

Gai berria. Zentzumenak. Entzumena

Gai berria. Zentzumenak.Ikusmena

Elikadura. Egindako proiektua


Lh 5.mailako ikasleek egindako pintxoek arrakasta handia izan zuten.