sábado, 28 de febrero de 2009

Charlie Chaplin, “Garai modernoak” --> Irudiaren bilakaeraren haritik tiraka, zinea aitzakia gaiarekin lotura estua duen “Garai modernoak” maisulana ikustea proposatzen dizuegu. Filmoteketan eta baita interneten ere aurki dezakezue filma.

Komediaren tonuan egindako luzemetraia dugu “Garai Modernoak”, eta gizartearen mekanizazioa du gai. 1936an ikusi zuen argia. Zuzendaria eta pertsonaia nagusia Charlie Chaplin da eta Charlot-en papera egiten du bertan. Zorte txarra duen bihotz oneko langilea da Charlot oraingoan eta ezinezkoa zaio katean lan egitea. Ez da filma mutua baina ez du elkarrizketarik, abestien eta makinen soinuek osatzen dute entzunezkoaren zatirik handiena. Halako batean Charlot kartzelara eramango dute eta Paulette Goddard-ek antzezten duen etxerik gabeko neskatxa ezagutuko du bertan.

Hainbat gai dituzue luzemetraia honetan hizketagai:

- Katean lan egitea, mekanizazioa.
- Kapitalista eta langileak
- Kontsumoa
- Lan gatazkak
- Pobrezia
-
Maitasuna

Baina batez ere, gozatu filmaz.

Bestalde, Chaplinen adierazkortasuna aitzakia, proiektuaren 2. fasean murgilduko gara. Nahi baduzue, girotzeko, lehenik, jolastu Charloten ibilkera imitatzera, ahoa, sudurra eta begien mugimendua berak egiten moduan egitera…

Zarautzen “Photomuseum”-a, hau da, argazki eta zinema museoa dago. Baliabide eta erakusketa iraunkorrak eta aldizkako erakusketak biltzen ditu beste hainbat ekintzekin batera. Bisitarik antolatu nahi izanez gero, hona informazioa:

S. Inazio kalea 11
20800 Zarautz
telefonoa: (34) 943 130 906
helbide elektronikoa: photomuseum@photomuseum.name
Web orria:
www. photomuseum.name


4. Gaia . Abestia

- Zein da abestiaren gaia?
- Zer da kontatzen duena abesti honek?Adierazi zure hitzekin.
- Zer erlazio du lantzen ari garen gaiarekin?

joare: iz. Abereek lepoan daramaten kanpai modukoa.

KUTSADURA

Aurrerapen ugari
denbora gutxian
kutsadura hasi da
planeta guztian

Kutsadura hazi da
urtetik urtera
teknikaren iraultza
badoa aurrera
Aurrerapenak ere
badauka galera
guztiok bere morroi
bihurtzen bagara.

Aurrerapen ugari...

Egin beher omen da
asko produzitu
asko erosi eta
asko kontsumitu.
Etxeetan zaborra
zaigu ugaritu
kontsumismoak bere
mende hartu gaitu.

Aurrerapen ugari...

Kutsadura harturik
gaurkoan kantagai
ezin gara geratu
denok lasai-lasai
Lurra, itsasoa eta
airea ere bai
kutsatzen ari gara
nahiz eta guk ez nahi

kutsadura hasi da



Antzerkirako gidoiak

Antzerki gidoiak eskuratzeko internet bidezko bilaketari dagokionez, berriz, hitz hauek izan daitezke klabeak bilaketa lanetan: antzerkia- teatro- gidoi- testu… www.teatro-testuak.com, duzue adibidetzat.
Horrez gain, gaur egungo antzerkiari buruzko informazioa, helbide hauetan aurkituko duzue: www.artezblai.com eta www.teatroa.com.

Bestalde, Antzerti-ren 75. urteurrena ospatuz, Idoia Gereñuk, lehen aroko obrak bildu eta argitaratu berri ditu (2007 abendua) liburu mardul batean: Antzerti. Euskal antzertiaren ilerokoa 75 urte ondoren. Gipuzkoako Foru Aldundia-Tolosako Udala. 1932 eta 1936 urte bitartean kaleraturiko 54 aleko Antzerti aldizkariaren faksimil argitalpena da. hemen

miércoles, 18 de febrero de 2009

Gure lanak

Hauxek dira 6. mailan eginiko lanak. Txanela globalizatuan zein Txanela gaztelanian. Oso diseino bereziak ezta? Luburuxka hauetan buruko mina kentzeko erremediok aukitu ditzakegu baita txisteak, esperimentuak eta abar luze bat ere.
Estos son los libros de recetas y de experiencias que hemos escrito los alumnos de 6º de Primaria. Diseños increíbles ¿no os parece?

martes, 17 de febrero de 2009

4.gaia. Aurrerapenak.

Taldeko lana. Reflexiones en grupo sobre la tecnología y los adelantos.
Hurrengo 27rako blog honetan galdera hauen erantzuna espero dut.

Hiru gaien inguruko iritzia ematea eskatzen zaizue, talde bakoitzari:

1. Zer nolako garrantzia izan zuten, bere garaian eta gerora, hasierako asmakizun sinpleek?

2. Zeintzuk dira, zuen iritziz, hasierako asmakizun garrantzitsuenak eta zergatik?

3. Aurrerapena teknologikoak direla eta, arriskurik edo eragozpenik ikusten al duzue?

Egun hauetan, gaiari buruz irakurri, hitz egin eta lan-koadernoan egin ditugun jarduerak gogoratu eta kontuan izan.

Bukatzeko, gogoratu iruzkinaren amaieran taldea osatzen duzuen kide guztien izenak jarri behar dituzuela.

lunes, 9 de febrero de 2009

Europa proiektua. Lh.6.maila

Gure proiektua, azkenik bukatuta. Bai 5. bai 6.mailakoek asko disfrutatu dugu. Eguna zoragarria erakusketekin, pintxoekin, azalpenekin...Europa ezagutzen joan gara.Por fin hemos conseguido subir a youtube el vido de nuestro proyecto. La próxima vez técnicamente mejor.