sábado, 28 de febrero de 2009

Charlie Chaplin, “Garai modernoak” --> Irudiaren bilakaeraren haritik tiraka, zinea aitzakia gaiarekin lotura estua duen “Garai modernoak” maisulana ikustea proposatzen dizuegu. Filmoteketan eta baita interneten ere aurki dezakezue filma.

Komediaren tonuan egindako luzemetraia dugu “Garai Modernoak”, eta gizartearen mekanizazioa du gai. 1936an ikusi zuen argia. Zuzendaria eta pertsonaia nagusia Charlie Chaplin da eta Charlot-en papera egiten du bertan. Zorte txarra duen bihotz oneko langilea da Charlot oraingoan eta ezinezkoa zaio katean lan egitea. Ez da filma mutua baina ez du elkarrizketarik, abestien eta makinen soinuek osatzen dute entzunezkoaren zatirik handiena. Halako batean Charlot kartzelara eramango dute eta Paulette Goddard-ek antzezten duen etxerik gabeko neskatxa ezagutuko du bertan.

Hainbat gai dituzue luzemetraia honetan hizketagai:

- Katean lan egitea, mekanizazioa.
- Kapitalista eta langileak
- Kontsumoa
- Lan gatazkak
- Pobrezia
-
Maitasuna

Baina batez ere, gozatu filmaz.

Bestalde, Chaplinen adierazkortasuna aitzakia, proiektuaren 2. fasean murgilduko gara. Nahi baduzue, girotzeko, lehenik, jolastu Charloten ibilkera imitatzera, ahoa, sudurra eta begien mugimendua berak egiten moduan egitera…

Zarautzen “Photomuseum”-a, hau da, argazki eta zinema museoa dago. Baliabide eta erakusketa iraunkorrak eta aldizkako erakusketak biltzen ditu beste hainbat ekintzekin batera. Bisitarik antolatu nahi izanez gero, hona informazioa:

S. Inazio kalea 11
20800 Zarautz
telefonoa: (34) 943 130 906
helbide elektronikoa: photomuseum@photomuseum.name
Web orria:
www. photomuseum.name


1 comentario:

Anónimo dijo...

Ni Virginia naiz eta hauek dira nire erantzunak:

1)Abesti honen gai kutsadura da.

2)Abesti honek kontatzen diguna aurrerapen teknologikoen erruz lura, itsasoak eta airea konntaminatzen ari garela baina kontaminazio hori pertsonak zabaltzen dugu aurrerapen horiek erabiltzen eta gehiago produzitzen.

3)Ba erlazioa du Industria Iraultzarekin. Bertan sortu ziren eta aurrerapen teknologikoak.


*_ViRgInIa_*