Ikasleek euren iritzia era errazagoan adieraz dezaten, hor behean dituzue elkarrizketetan erabiltzen diren ohiko esamoldeak. Landu itzazue hitz errota egin aurretik.
Adibideak jartzeko:
-Adibide bat jarriko dut...
-... hau litzateke adibidea
- adibidez, …
Zuzenketak egiteko:
... esan nahi dut...
...hobeto esanda...
...ez dakit oso argi/ondo azaldu dudan, zera esan nahi nuen...
... hau da...
...alegia...
Konparazioak egiteko:
-... edo antzekoa den hau...
-...esandakoa horri beste hau aldera dakioke...
-... beraz, honen modukoa litzateke...
Gauza bera beste era batera kontatzeko:
Hau da esan nahi dudana: ...
Beste era batera esanda:...
Hobeto esanda:...
Bukatzeko:
Laburtzeko, esango nuke...
Hitz batean esanda...
Bukatzeko...
Beraz, ondorioa hau da:...
No hay comentarios:
Publicar un comentario