“Gazteluko jaunaren aurrera eraman zuten eta honek aukera bat eman zion atxilotuari:
- Hiru egun emango dizkizut kontrazeinua zein den asmatzeko. Lortzen baduzu, aske utziko zaitut.
Atxilotua gazteluko sarreran adi-adi entzuten egon zen zentinela eta soldaduen arteko elkarrizketa.
Zentinelak: “Berrogei!”. Soldaduak: “Zortzi!”.
Zentinelak: “Hamabost!”. Soldaduak: “Zortzi!”.
Zentinelak: “Hamahiru!”. Soldaduak: “Zortzi!”.
Zentinelak: “Hogei!”. Soldaduak: “Bost!”.
Zentinelak: “Zortzi!”. Soldaduak: “Sei!”.
Eta asko pentsatu ondoren, azkenean lortu zuen kontrazeinuaren kodea.”
No hay comentarios:
Publicar un comentario