jueves, 10 de febrero de 2011
Zotinka
Hip, hip hip zotina
2009/04/08 Ana Galarraga
Askotan izaten duzu zotina? Eta gustuko duzu, edo, alderantziz, nazkatu egiten zaitu? Baduzu trikimailuren bat zotina gelditzeko? Eta, azkenik, badakizu zergatik sortzen den zotina?gorputza barrutik
Nik ere ez nekien, baina aurrekoan azaldu zidan lagun batek, medikua bera. Esan zidanez, zotina urdaila lanean ari denean bakarrik sortzen da.
Urdaila eta diafragma oso gertu daude. Hain zuzen, urdaila diafragmaren azpian dago, eta diafragma birikak airez betetzeko eta husteko erabiltzen dugun muskulua da. Hala, birikak airez betetzean diafragma uzkurtu egiten da, eta birikak hustean, berriz, zabaldu.
Ezusteko handi bat hartzea ona omen da zotina kentzeko.Orduan, egoera normalean, arnas erritmoa erregularra da. Baina digestio-garaian urdaila gehiegi mugitzen bada, diafragmak kolpeak jasotzen ditu eta, kolpeen ondorioz, kontrolik gabe uzkurtu edo zabaltzen da, eta airea kolpeka ateratzen da biriketatik.
Horixe da zotina: biriketatik nahi gabe kanporatzen dugun airea. Zotinaren maiztasuna pertsona bakoitzaren eta urdailaren jardueraren araberakoa da, baina minutuko 2tik 60ra zotin egin ditzakegu, eta, normalean, ez du luze irauten. Hala ere, zenbait kasutan zotina kroniko bihur daiteke eta, orduan, lo egiteko arazo handiak sor daitezke. Hori bai marka!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario