lunes, 17 de enero de 2011

Leonardo da >Vinci

- Zer adierazi nahi du “Eta honela bizitzen gara… izenburuak? Zer erlazio du aurretik landutako unitateekin? Ekar ezazue gogora “Izarren hautsa “ abestia.
- Bosgarren mailan ere izenburu berdinarekin egin zenuten topo. Zer ikasi edo landu zenuten izenburu horren pean?
- Irudia ezaguna al duzu? Zein artistarena da?
- Zein erlazio dago irudiaren eta izenburuaren artean?
- Zeri buruzkoa uste duzu izango dela unitate hau? Zer harreman eduki dezake irudiak zure ustez jorratuko dugun gaiarekin? Justifikatu zure erantzuna.

Oraingoan, oso ezaguna den Leonardo da Vinci-ren Vitruvioko gizona marrazkia erabili dugu azalean jartzeko. Leonardok, beste gauza askoren artean, giza anatomiaren behaketa eta ikerketa lan ikaragarriak egin zituen.

Leonardo di Ser Piero da Vinci (Anchiano, Italia, 1452ko apirilaren 15a – castillo de Clos-Lucé, Frantzia, 1519ko maiatzaren 2a). Errenazimenduko gizon handia, arkitekto, eskultore, margolari, asmatzaile eta ingeniaria izan zen. Garai guztietako margolaririk handientzat onartua eta baita ziurrenik historiako talentu aniztasun eta handienetakoa izan duen pertsona bezala.

Balia ezazue aukera hau, Leonardo da Vinci-ren bizitza eta lana arakatzeko, gelara liburuak eta ilustrazioak ekarriaz, behatuz, bere garairako zuen ikuspegia eta talentua baloratuz… Errenazimentua ere izan daiteke mintzagai. Gogorarazi ikasleei 2. mailako BOGA-BOGA unitatean Erdi Aroko garai ilunen ostean, Errenazimendu garaian nola hainbat eta hainbat deskubrimendu izan ziren, itsaso-bidaia handiak (Elkano…). Era horretan gure ikasleak historiaren pertsonaia handi honen izpiritua eta obra zertxobait ezagutuz, gizakion imaginario kolektiboaren altxorraren zati bat baloratuko dute.

No hay comentarios: