lunes, 17 de enero de 2011

espirometroa


Esperientzia: espirometroa


Materiala: Liburua,18 . or.

Talde handian egin badaiteke ere, hobe izango da talde txiki bakoitzak bere “espirometroa” eraikitzea. Kontuan izan botila handia beharko duzuela, 5 litrokoa izan daiteke neurri egokia.

Edukiera konparatzerakoan gogoan izan guztiek ez dutela berdina edukiko, beraz zaindu elkarrekiko errespetua. Bestalde, putz egiteko moduaren arabera edukiera datuak ere alda daitezkeela jakin dezatela eta tarte bat utziaz bitan edo hirutan errepika dezatela putz egitea.

Adierazi baita ere, arnasa egoki hartzen eta botatzen landuaz hobetu daitekeen praktika dela eta berehala izango dutela horretan saiatzeko aukera.

Experimentuak

No hay comentarios: