lunes, 25 de octubre de 2010

Europa ezagutzen




SUITZA:

Non dago
Europa erdialdeko Alpeetako estatu itsasgabea da. Mugakideak dira Alemania iparraldean, Frantzia mendebaldean, Italia hegoaldean eta Austria eta Liechtenstein ekialdean.
Hiruburua eta bestelako hiriak
Bere hiriburua Berna da eta hiri garrantzitsuenak Zurich, Ginebra, Basilea eta lausana dira.
Biztanleria
7.336.000 biztanle dauzka eta dentsitatea 177,7 biztanlekoa da km.2 ko.
Hizkuntza
Suitzako hizkuntza ofizialak alemaniera, frantzesa, italiera eta erromantxera dira.
Geografia:
Dufour Gaina, Monte Rosako mendilerroan kokatua eta 4.634 metrokorekin Suitzako mendirik garaiena da. Lakuei dagokienez, Geneva lakua, Konstantza, Neuchatel eta Luzernakoak handienak dira. Azkenik ibaiei dagokionez, Rhin, Aar eta Rodano dira garrantzitsuenak.

ANDORRA:
Non
Ekialdeko pirineoetan kokatutako herrialdea da, Frantzia eta Espainia ditu mugakide.
Informazio orokorra
Ia 468 km² ditu, eta 81.000 biztanle. Hiriburua Andorra la Vella da, 20.000 biztanlerekin.
Erliebea
Herrialde oso menditsua da, 2.500 metro baino gehiago dituzten 65 tontor ditu eta. Comapedrosa da mendirik garaiena; 2.942 metro neurtzen ditu.
Lau ibai nagusi ditu: Iparraldeko Valira, Ekialdeko Valira, Valira Handia eta Madriu. Mendiko klima dauka: negu oso gogorrak, elurte askorekin, eta uda epelak baina laburrak. Prezipitazio kopurua altua eta erregularra da urte osoan zehar.

DANIMARKA:
Non
Ipar Europan dagoen Europar Batasuneko (EB) estatua da, Jutlandiako penintsulak eta zenbait uhartek osatua. Bere hiriburua Kopenhage da, eta uharte baten barruan dago.
Informazio orokorra
Danimarkak 43.069 km² ditu eta 5.167.000 biztanle.
Bere hizkuntza daniera da. Danimarka Europar Batasuneko parte da, baina ez da euroa erabiltzen, daniar Koroa baizik. han ez dago erliebe askorik, mendirik altuena 3.700 m. ditu.
X. mendean Harold erregeak lurraldea kristautu eta batu egin zuen.

HERBEHEREAK:
Non
Europa ipar-mendebaldean dagoen estatua da. Iparraldean eta mendebaldean Ipar Itsasoa du, hegoaldean Belgika eta ekialdean Alemania. 1839an sortu ziren gaur egungo mugak.
Informazio orokorra
Herbehereen banaketa administratiboa hamabi eskualdetan egiten da, probintzia izenarekin.
Biztanleria 16.360.000koa da, 41.000 km2 ditu eta dentsitatea, 416 biztanlekoa da km2 bakoitzeko.

ITALIA:
Non
Europa hegoaldeko estatua da, Mediterraneo itsasoarengatik inguratuta dago eta Sizilia eta Sardinia irlak ditu. Frantzia, Suitza, Austria eta Esloveniarekin ditu mugak iparraldean. Ekialdean itsaso Adriatikoa dago eta hego ekialdean Jonikoa.
Informazio orokorra
Bere hiriburua Erroma da eta bere hizkuntza italiera.
Bere eremua 301.230 km2koa da eta 59.762.887 biztanle ditu eta bere dentsitatea 191 biztanlekoa da km2 bakoitzeko.
Hiri garrantzitsuenak Florentzia, Milan, Napoli, Venezia, Turin eta Genova dira.
Italiar penintsula oso menditsua da eta bi mendikate nagusi ditu: Alpeak eta Apeninoak. Mendirik altuena Mont Blanc da. Ibairik garrantzitsuena Po da eta laku handiena Como. honez gain Etna deitzen den sumendi bat ere badauka.

IRLANDA:
Non
Irlandako Errepublika Europako ipar-mendebaldeko Irlandako uhartean dago eta Europar Batasuneko kide da.
Informazio orokorra
Hiriburu eta hiri handiena Dublin du, 1.661.185 biztanlerekin. Beste hiri nagusiak Cork (380.000), Limerik (93.321), Galway (71.983), Waterford (45.775), Ennis (24.253) eta Kilkenny (23.967) dira.
Uhartearen iparraldeko seienari Ulster deritzo; horren zati handiena (Ipar Irlanda) izenez ezagutzen da eta gaur egun Erresuma Batuaren menpe dago.

PORTUGAL:
Non?
Bere mendiek bi zatitan zatitzen dute, ipar eta hego Portugal.
Ipar Portugal: oso aldapatsua da eta Atlantiar klima du.
Hego Portugal: ez da aldapatsua eta Mediterraniar klima du.
Portugalen laku asko daude, Serra de Estrellan bi daude, Konprida eta Eskura lakuak, glaziarren ondorioz sortuak.
Portugaletik Guadiana, Guadalquivir eta Duero ibaiak pasatzen dira eta Espainian jaiotzen dira.
Bere muga Espainia da eta Espainiarekin batera iberiar penintsula osatzen du.

TXEKIAR ERREPUBLIKA:
Non
Txekia edo Txekiar Errepublika Europa erdialdeko estatu itsasgabea da. Bi eskualdetan banatuta egon da historikoki: Bohemia eta Moravia. Gainera Txekiar Silesia ere barnean hartzen du. Mugakide hauexek ditu: Ipar-mendebaldean Alemania, ipar-ekialdean Polonia, hego-ekialdean Eslovakia eta hego-mendebaldean Austria.
Geografia:
Txekiar Errepublikako geografia askotarikoa da. Bohemia, mendebaldean, Labe eta Vltava ibaien arroak osatzen du, mendi ez oso garaiek inguratua. Bertan kokatua dago herrialdeko tontor handiena, Sněžka mendia (1.602 m). Moravia, ekialdean, nahiko menditsua da. Morava ibaia da bertako garrantzitsuena, eskualdeari izena ematen diona, eta Odra ibaiaren sorlekua. Estatu itsasgabe honetako ibaiak hiru itsaso desberdinetan isurtzen dira: Ipar Itsasoa, Itsaso Baltikoa eta Itsaso Beltza.
Banaketa administratiboa:
2000tik, Txekia 13 eskualdetan eta hiriburuan banatua dago. Eskualde bakoitzak Eskualde Batzar bat du eta hejtman edo lehendakari bat. Pragan, botere hauek udalbatzak eta alkateak dituzte.
Lehenagoko banaketa administratiboa, 76 barrutikoa, 1999an aldatu zen.

ALEMANIA:
Non
Alemaniako Errepublika Federala Europar Batasuneko estatuetako bat da. Iparraldean Ipar Itsasoa, Danimarka eta Itsaso Baltikoa, ekialdean Polonia eta Txekia, hegoaldean Austria eta Suitza eta mendebaldean Frantzia, Luxenburgo, Belgika eta Herbehereekin egiten du muga.
Historia:
Bigarren mundu gerra eta gero bitan zatitu zuten: Alemaniako Errepublika Federala eta Alemaniako errepublika Demokratikoa.
Informazioa orokorra
357.027 km2 ditu, bere hiriburua Berlin da eta biztanleria 78.500.000 pertsonakoa da.

ZIPRE:
Non
Zipre: Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113km-ra kokatua hegoaldean. Bertan kokatzen da Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ezarriz. Azken lurralde hau Turkiagatik besterik ez da onartua.
Informazio orokorra
Uhartean, Akrotiri eta Dhekelia Erresuma Batuaren barrutiak ere aurki daitezke.
Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.
Populazioa 806.000 biztanlekoa da, azalera 9.251 km2 dauzka eta dentsitatea, 87,11 biztanlekoa da km2ko.

MONAKO:
Non
Europa mendebaldeko hiri-estatua da, Frantziak guztiz inguratua, Italiatik kilometro gutxira kokatua. Auzo pupulatuena Monte Carlo da.
Informazio orokorra
Bere hizkuntza ofiziala frantzesa da, baina monakeraz ere hitz egiten da. Monakok 1,95 km2 ditu eta 35.656 biztanle, beraz, km2 bakoitzeko 18.285 biztanle bizi dira.
Bere printzea Alberto II. da eta euroa erabiltzen dute.

ESTONIA:
Non
Estonia Europar Batasuneko herrialdea da. Ekialdeko Europan aurkitzen da. Hiriburua Tallinn du.
Informazio orokorra
Mugakideak hauexek dira: Itsaso Baltikoa iparraldean eta mendebalean. Letonia hegoaldean eta Errusia ekialdean. Finlandiatik itsasoak banatzen du iparraldean, Finlandiako golkoak hain zuzen ere.
Dirua: Estoniar Koroa da eta dentsitatea 29,8 biztanle/km2-ko da.

VATIKANO HIRIA:

Munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia. Erromako (Italia, Europa) hiriaren barnean dagoenez, herrialde itsasgabea da. Estatu-burua Aita Santua da. Mila biztanle izanik, munduan jende gutxien duen estatua da. Egoitza Santuaren menpekoa da (latinez, Sancta Sedes) eta bertan daude Jauregi Apostolikoa (Aita Santuaren egoitza) eta Erromatar Kuria.

GREZIA

Grezia Europa hegoaldeko estatua da, Europar Batasuneko kidea. 3.000 uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.
Antzinako Grezia Mendebaldeko Zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da. Greziar kulturak Erromatar Inperioan itzelezko eragina izan zuen, baita Pizkundean eta beste ondorengo aroetan ere. Eragin hau hizkuntzan, politikan, hezkuntzan, filosofian, zientzian eta arteetan izan zen. Antzinako Grezia Iberiar penintsulatik Itsaso Beltzeraino grezieraz berba egiten zuten lurraldeez osatua zen.
Otomandar Inperiotik Greziak independentzia gerraren bidez lortu zuen 1821 eta 1829 bitartean.

IRAKURRI INFORMAZIO GUZTI HAU DETAILEZ!
komentarioren bitartez hemen datorren informaziaorekin 15 esaldi osatu.
Arauak: ordenean jarri.
Esaldi bakoitzak koherentzia izan behar du.
Ezagutzen ez zenituen datuak erabil itzazu.
Adibidez: Andorra ekialde Piriniotan kokatuta dago, España eta frantziaren artean.
NOIZKO; Datorren astelehenerako, Azaroaren 8an.



7 comentarios:

Anónimo dijo...

SUITZA:
Suitzak Berna du hiriburu eta ere Zurich , Ginebra , etc. herrialde garraztzitsuak dira.
ANDORRA
Ekialdeko pirineotan kokatuta dago eta espainia eta frantzia ditu mugakide.
DANIMARKA
Kopenhage uharte baten barruan dago.
HERBEREAK
Europako ipar mendebaldean dagoen estatu bat da.
ITALIA
Italiako hiririk garrantzitsuenetariko batzu ahuek dira,Florentzia , Milan...
IRLANDA
Hiririk handienaDublin du.
PORTUGAL
Bere mendiek 2 zatitak banatzen dute.
TXEKIAR ERREPUBLIKA
Txekiak silesias ere barne hartzen du.
ALEMANIA
Bigarren mundu gerra eta gero 2 zatitan banatu zuten.
ZIPRE
Mediterraneoko irla bat da.
MONAKO
Auzo popularrena Monte Carlo da.
ESTONIA
Europar batasuneko herrialde bat da.
VATIKANO HIRIA
Munduko estaturik txikiena da.
GREZIA
Europar hegoaldeko estatu bat da.

GAROA IGINIZ ZUBIA

Anónimo dijo...

Suitza:
Suitzako hizkuntza ofizialak alemaniera, frantzesa, italiera eta erromantxera dira.

Danimarka:
10. mendean Harold lurraldea kristautu eta batu egin zuen.

Herbereak:
Biztanleria 16360000koa da, 41000 km2 ditu eta dentsitatea, 416 biztanlekoa da km2 bakoitzeko.

Italia:
Hiri garrantzitsuenak Florentzia, Milan, Napoli, Venezia, Turin eta Genova dira.

Irlanda:
Uhartearen iparraldeko seienari Ulster deritzo.

Portugal:
Ipar Portugal: oso aldapatsua da eta Atlantiar klima du.
Hego Portugal: ez da aldapatsua eta Mediterraniar klima du.

Txekiar errepublka:
Sněžka mendia 1602m neurtzen du eta hori garrantsitsuenetariko bat da.

Alemania:
Bigarren mundu guda eta gero bitan zatitu zuten: Alemaniako Errepublika Federala eta Alemaniako errepublika Demokratikoa.

Zipre:
Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Turkiar Errepublika ezarriz.

Monako:
Bere hizkuntza ofiziala frantzesa da, baina monakeraz ere hitz egiten da.

Estonia:
dentsitatea 29,8 biztanle/km2-ko da.

Vatikano hiria:
Munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia.

Grezia:
Europar Batasuneko kidea. 3.000 uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.


Asier.

Anónimo dijo...

ITALIA:
Non
Europa hegoaldeko estatua da, Mediterraneo itsasoarengatik inguratuta dago eta Sizilia eta Sardinia irlak ditu. Frantzia, Suitza, Austria eta Esloveniarekin ditu mugak iparraldean. Ekialdean itsaso Adriatikoa dago eta hego ekialdean Jonikoa.
Informazio orokorra
Bere hiriburua Erroma da eta bere hizkuntza italiera.
Bere eremua 301.230 km2koa da eta 59.762.887 biztanle ditu eta bere dentsitatea 191 biztanlekoa da km2 bakoitzeko.
Hiri garrantzitsuenak Florentzia, Milan, Napoli, Venezia, Turin eta Genova dira.
Italiar penintsula oso menditsua da eta bi mendikate nagusi ditu: Alpeak eta Apeninoak. Mendirik altuena Mont Blanc da. Ibairik garrantzitsuena Po da eta laku handiena Como. honez gain Etna deitzen den sumendi bat ere badauka. Eta asko gustatu zait.
Pizza oso ona dago, coliseoa oso polita delako eta pizako dorrea arraroa delako.
URKO

Anónimo dijo...

1.SUITZA:
Alpeetako kapital itsasgabe bat da,eta 4 hizkuntza hitzegiten dira:
Alemaniera,frantzesa,italiera eta erromantxera.
2.ANDORRA:
Neguak oso gogorrak dira eta udakoso epelak.
3.DANIMARKA:
Bere hizkuntza Daniera da eta ez da euroa erabiltzen,han daniar koroa erabiltzen da.
4.HERBEHEREAK:
Mugak 1839. urtean garri ziren.
5.ITALIA:
Etna deituriko sumendi bat dago.
6.IRLANDA:
Uhartearen iparraldeari Ulster deritzo,baina Erresuma Batuak menperatu zuen zati hori.
7.PORTUGAL:
Mendiak bi zatitan banatzen du Portugal:
Ipar Portugal:Atlantiarklima du
Hego Portugal:Mediterranioa.
8.TXEKIAR ERREPUBLIKA:
Europaren erdialdeko estatu itsasgabea da eta 13 eskualdetan edo hiriburutan banatuta dago.
9.ALEMANIA:
Bigarren mundu gerra pasa eta gero,bi zatitan banatuzen Alemania:
-Alemaniako Errepublika Federala
-Alemaniako Errepublika Demokratikoa.
10.ZIPRE:
Europar Batasuneko estatua da eta 1960.urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.
11.MONAKO:
Monakon erabiltzen da eta hiri estatu bat da.
12.ESTONIA:
Dirua Estoniar Koroa da eta Europa Batasuneko herrialde bat da.
13.VATIKANO HIRIA:
Munduko estaturik txikiena da.
14.GREZIA:
3000 uharte ditu eta erromatarrak gerra irabazi ziotenean hainbat gauza galdu zituzten:
Hizkuntza,artea,filosofia...

EDURNE GOMEZ

Anónimo dijo...

SUITZA:
Suitzako hizkuntz ofizialak, Alemaniera, italiera, frantzeza eta erromantxera dira.

ANDORRA:
Herrialde oso menditsua da, 2500m bainoo gehiago ditituzten 12 tontor ditu.

DANIMARKA:
Ez da euroa erabiltzen daniar koroa baizik.

HERBEREAK:
Herbereen banaketa administratiboa 12 lurraldeetan banatuta dago, probitzia izenarekin.

ITALIA:
Italiar penintsula oso menditsua da bi mendikate garrantsitsu ditu,alpeak eta alpeninoak.

IRLANDA:
Uhartearen iparraldeko seienari Uster deritzo.

PORTUGAL:
Bendiek bitan zatitzen dute ipar portugal eta hego portugal.

TXEKIAR ERREPUBLIKA:
Snezka mendia da altuena (1602m-rekin).

ALEMANIA:
Bigarren munduko gerraren ondoren bitan banatu zuten.

ZIPRE:
Mediterraneoko irla bat da eta Turkiaren azpian dago.

MONAKO:
Italiatik km gutxira dago kokatua eta auzo populatuena Monte Carlo da.

ESTONIA:
Dirua ,Estoniar koroa da eta dentsitatea 29,8 biztanle/km2koa da

VATICANO HIRIA:
Munduko estaturik txikiena da.

GREZIA:
3000 uharte ditu estatu honek eta kreta da handiena.

NEREA ALVITE BERGARA

Anónimo dijo...

SUITZA:
Bere hiriburua Berna da eta hiri garrantzitsuenak Zurich, Ginebra, Basilea eta lausana dira.
ANDORRA:
Ekialdeko pirineoetan kokatutako herrialdea da, Frantzia eta Espainia ditu mugakide.
DANIMARKA:
Danimarkak 43.069 km² ditu eta 5.167.000 biztanle.
Bere hizkuntza daniera da. Danimarka Europar Batasuneko parte da, baina ez da euroa erabiltzen, daniar Koroa baizik. han ez dago erliebe askorik, mendirik altuena 3.700 m. ditu.
HERBEHEREAK:
Herbehereen banaketa administratiboa hamabi eskualdetan egiten da, probintzia izenarekin.
Biztanleria 16.360.000koa da, 41.000 km2 ditu eta dentsitatea, 416 biztanlekoa da km2 bakoitzeko.
ITALIA:
Bere hiriburua Erroma da eta bere hizkuntza italiera.
IRLANDA:
Irlandako Errepublika Europako ipar-mendebaldeko Irlandako uhartean dago eta Europar Batasuneko kide da.
PORTUGAL:
Portugal bi zatitan banatuta dago:
alde pobrea eta alde aberatza.
TXEKIAR ERREPUBLIKA:
Txekia edo Txekiar Errepublika Europa erdialdeko estatu itsasgabea da.
ALEMANIA:
Bigarren mundu gerra eta gero bitan zatitu zuten: Alemaniako Errepublika Federala eta Alemaniako errepublika Demokratikoa.
ZIPRE:
Zipre: Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113km-ra kokatua hegoaldean.
MONAKO:
Europa mendebaldeko hiri-estatua da, Frantziak guztiz inguratua, Italiatik kilometro gutxira kokatua. Auzo pupulatuena Monte Carlo da.
ESTONIA:
Estonia Europar Batasuneko herrialdea da. Ekialdeko Europan aurkitzen da. Hiriburua Tallinn du.
VATIKANO HIRIA:
Munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia.
GREZIA:
Grezia Europa hegoaldeko estatua da, Europar Batasuneko kidea. 3.000 uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.
URKO

Anónimo dijo...

IRLANDA:
Hiriburu eta hiri handiena Dublin du,Beste hiri nagusiak Cork,Limerik,Galway,Waterford,Ennis
eta Kilkenny dira.
PORTUGAL:
Bere mendiek bi zatitan zatitzen dute, ipar eta hego Portugal.
Ipar Portugal: oso aldapatsua da eta Atlantiar klima du.
TXEKIA:
2000tik, Txekia 13 eskualdetan eta hiriburuan banatua dago. Eskualde bakoitzak Eskualde Batzar bat du eta hejtman edo lehendakari bat.
ALEMANIA:
Bigarren mundu gerra eta gero bitan zatitu zuten: Alemaniako Errepublika Federala eta Alemaniako errepublika Demokratikoa.
ZIPRE:
Zipre: Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113km-ra kokatua hegoaldean. Bertan kokatzen da Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da.
MONAKO:
Bere hizkuntza ofiziala frantzesa da, baina monakeraz ere hitz egiten da. Monakok 1,95 km2 ditu eta 35.656 biztanle, beraz, km2 bakoitzeko 18.285 biztanle bizi dira.
Bere printzea Alberto II. da eta euroa erabiltzen dute.
ESTONIA:
Estonia Europar Batasuneko herrialdea da. Ekialdeko Europan aurkitzen da. Hiriburua Tallinn du.
VATIKANO HIRIA:
Munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia. Erromako (Italia, Europa) hiriaren barnean dagoenez, herrialde itsasgabea da.
GREZIA:
Grezia Europa hegoaldeko estatua da, Europar Batasuneko kidea. 3.000 uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.