miércoles, 24 de febrero de 2010


12 gominola mota aztertu ditugu: Gominolak: ez daukate elikadura-baliorik

Azukre ugari dute eta sarri janez gero, txantxarra, gizentasuna eta elikadura-ohitura txarrak ekarri ohi dituzte. Noizean behin jatekoak dira, eta kopuru txikietan
Litxarrerien artean, segur aski, gominolak nabarmenduko dira beste guztian gainetik. Nagusiki azukrez egindako orea izaten dute dute, lurrindua eta gehigarri ugariz koloreztatua. Era askotako formak eta neurriak eduki ohi dituzte, eta merkaturatu ere, era askotako ontzietan egiten dituzte.
Gominolak ez dira maiz jateko, ez baitaukate ia elikadura-baliorik, eta horixe dute
ezaugarri nagusia, hain zuzen. Karbohidratoz eginak dira nagusiki (produktu osoaren % 82 karbohidratoak izan dira guk aztertu ditugunetan), eta horien barrenean, azukre sinpleak dira gehienak (sakarosa, fruktosa, glukosa, maltosa), elikadura-baliorik gutxien daukatenak, alegia; gainerako karbohidratoek gelifikatzaile funtzioa betetzen dute (pektinak, gelatinak, almidoiak eta goma arabigoa).
Gainerako elikagaiak (gantzak eta proteinak) oso-oso gutxi izaten dituzte, eta mikroelikagairik ere ez dute izaten ia (bitaminak eta mineralak).
Batez beste produktuaren % 54 izan da azukrea baina % 70etik gora eduki duenik ere bada
Gominolak egiteko prozesua oso sinplea izaten da, ez batere landua. Azukre kopuru handiak nahasten dituzte (azukrea bera, glukosa ziropa, glukosa, dextrosa, karamelu ziropa eta beste); gominolen pisuaren % 50 hartzen dute, hain justu, azukreek. Horiei gehigarriak erantsi (lurrinak, azidotzaileak, gelifikatzaileak eta koloratzaileak), eta kito. "Hodei" erako gominolek esne-proteinak ere izaten dituzte, eta horrexegatik izaten dira harroxeagoak. Batzuk azukrez estalita egoten dira, eta beste batzuek gainazal distiratsua izaten dute, erregalizek edo marrubiek, adibidez (olioak eta ezkoak erabiliz ematen diete distira hori). Ore hori guztia uretan disolbatzen da, eta horrek ematen dio behar duen dentsitatea. Lurrinek usaina eta zaporea ematen dute, azidotzaileek bizitu egiten dute zaporea eta kontserbagarri moduan jarduten dute, gelifikatzaileei esker askotariko formak ematen dizkiete gominolei, koloratzaileek kolorea ematen diete, eta gelatinek, olioek eta ezkoek, trinkotasuna emateaz gain, erakargarriago bihurtzen dituzte. Nahastura guztia moldeetan sartu, eta hantxe uzten dute gelatina hoztu eta nahi duten emaitza lortu arte: produktu gozoa, forma jakinekoa, goma testura duena eta likatsua.
Elikadura-baliorik ez dutela esan arren, ez du esanahi kaltegabeak direla. Gominolak maiz janda, txantxarra eta gizentasuna ager daitezke, eta elikadura-ohitura desegokiak sortu. Azukre asko izaten dituztelako, batetik (batez beste, produktuaren % 54 izan da azukrea guk aztertu ditugunetan, baina % 70etik gora eduki duenik ere bada), eta kaloria asko ematen dituztelako, bestetik: ehun gramo bakoitzeko, 335 eta 380 kaloria artean ibili dira. Gehigarriak ere ezin konta ahala eduki ohi dituzte (lurrinak, koloratzaileak, azidotzaileak, gelifikatzaileak, hezetzaileak, konserbagarriak...), gehienak artifizialak, eta koloratzaileak, gainera, azoikoak izaten dira maizenik, haurrentzat komeni ez diren horietakoak (haien jarduerari eta arretari eragin diezaiokete). Hori guztia ikusita, ondorioa garbi dago: gominolek ez dakarte ezer onik gure dietarentzat, eta ez dira maiz jan behar.
Berria ondo irakurri eta laburtu eskema bat eginez txanela koadernoan. Harbelean proposatuko dugu eskemaren gidoia.
Lee con detenimiento la noticia y resúmela en un esquema en tu cuaderno de Txanela.

No hay comentarios: