gomendioak
Gomendioak- Denetarik jan behar da, neurrian betiere.
- Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da; beraz, ondo gosaldu behar da.
- Bazkariak beroa eta orekatua izan behar du.
- Afariak ez du astuna izan behar eta, gutxienez, lotara sartu baino ordu bat lehenago afaldu behar da.
- Egunero bi edo hiru fruta razio jan behar da, horietako bat zitrikoak.
- Opil edota bollo industrial gehiegi ez jan, oso koipetsuak eta azukretsuak baitira. 7
- Bazkaritan edo afaritan, egunero jan behar dira barazkiak, gordinik edo egosita.
- Ahal dela, sasoiko elikagaiak jan behar dira.
- Egunero gutxienez 1,5 litro ur edan behar da. Ura, eta ez freskagarri azukrez beteak...
- Kirola egin aurretik kontuan izan:
- Goizez bada, 2 ordu lehenago gosaldu. Beti bezala, ondo gosaldu.
- Arratsaldez bada, ohiko orduan gosaldu eta kirola egin baino lehenago digestio erraza duen zerbait jan. Esate baterako, pasta.
- Oharra : Gomendio hauek Debagoiena eta Debabarreneko kirol eta euskara zerbitzuek argitaratu dituzten «Eskola Kirola» fitxa interesgarri eta erabilgarrietatik hartu ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario