miércoles, 7 de octubre de 2009

Valentina Vladimirovna Terxkova, errusieraz Валентина Владимировна Терешкова, (Maslennikovo, SESB, 1937ko martxoaren 6a - ) sobietar kosmonauta da, historian lehen aldiz espaziora irtendako emakumea Vostok 6 espaziontzian 1963ko ekainaren 16an. Lehen emakumezkoa izateaz gain lehen pertsona ez-militarra ere izan zen espaziora bidaiatzea lortzen zuena.

Bizitza

Maslennikovon jaioa, Errusiako gaur egungo Jaroslav Oblast herrialdean jaioa. Eskola ostean gurpil fabrika batean lan egin zuen ingeniaritza ikasten hasi aurretik. Aurrekoez gain jausgailuz saltoak egiten ere aritu zen. 1962. urtean emakume kosmonauta elkarterako aukeratu zuten. 400 aurkeztu ziren arren bostek bakarrik lortu zuten lekua (Tatiana Kuznetsova, Irina Soloviova, Zhanna Jerkina, Valentina Ponomariova eta Terexkova bera) eta beraz espaziora irteten zen lehen emakumea izateko.

26 urte zituela 1963. urteko ekainaren 16an Vostok 6 espaziontzian lehen emakumezkoa izan zen, baita lehen pertsona ez militarra, espazioratzen. Bere misio artarako ezizena Txaika (Чайка) izan zen, euskarazko kaio izeneko hegaztia. Bere portaerarekin ados ez zegoenez Sergei Koroliov misioko zuzendariak Vostok 6-aren eskuzko kontrolen erabilera debekatu zion, nahiz eta misioko betebeharretan azaldu. 19 urte pasa ziren beste emakume batek, Svetlana Savitskaiak (sobietarra berriz), lurreko orbitara iristeko. Valentinarekin aukeratuak izan ziren beste 4 emakumeek ez zuten Terexkovaren aukera izan.

1963. urteko azaroaren 3an Andrian Nikolaiev-ekin (1929-2004) ezkondu zen eta hurrengo urtean bere alaba Elena erditu zuen (1964). 1982. urtean dibortziatu zen bigarren aldiz 1999. urtean ezkonduz Shaposhnikov doktorearekin (1999 urtean hil zen azken hau)

Valentina Terexkova 2002 urtean.

Historian bere izena idatzi ostean Valentina Zhukovskiko Aire Srmadako Akademian ikasketetan aritu zen 1969. urtean ingeniaritza espazialean titulua lortu zuen artean. Emakume kosmonauten taldea desegin zen ostera. 1977. urtean ingeniaritzako doktoratua lortu zuen. Gainditu zituen erronkak zela eta zenbait kargu politiko burutu zituen: 1966-1974 boladan Sobiet Goreneko kide izan zen, 1974-1989 urte tartean Sobiet Goreneko Presidium-ean parte hartu zuen eta 1969tik 1991 arte Alderdi Komunistako Komite Nagusian iraun zuen. 1997an erretiratu zen azkenik Aire Armadatik eta baita Kosmonauta zerbitzutik.

No hay comentarios: