martes, 24 de marzo de 2009

5. gaia hasi berri dugu, ea galdera hauek erantzuteko gai garen

ARISTOTELESEN USTEAK, ERDIA USTEL?

Aristotelesek uste zuen Lurra biribila zela, eta hori frogatzeko hiru arrazoi eman zituen:

  1. Izarrak ez dira munduko leku guztietan altura berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.
    -
  2. Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.
    -
  3. Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenwngo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta azkenean ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurrak biribila izan behar du, zalantzarik gabe.

Arrazoi horietako bat zalantzan jartzeko modukoa dela iruditzen al zaizue? Zergatik?

Aristotelesekek eman zituen hiru arrazoietatik zein iruditzen zaizu erabakigarriena? Zergatik?

No hay comentarios: