Pinpilinpauxa, euskararen hitz politena
Erredakzioa - 2010/12/02 |
Iruzkina egin
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Eusko Ikaskuntzak antolatutako "Euskararen Hitz Politena" kanpainaren irabazlea 'pinpilinpauxa' izan da, 'bihotz' bigarren postuan geratuz
Euskararen Nazioarteko Egunaren bultzatzaile den Eusko Ikaskuntzak "Euskararen hitz politena" lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua euskararen erabilera bultzatzea izan da, parte-hartzea sustatu eta euskal komunitatea teknologia berrien bidez batzeaz gain.
Ekimenean gehien errepikatu den hitza 'Pinpilinpauxa' izan da eta bigarren tokian 'Bihotz' geratu da. Ondoren, hitz aipatuenak honako hauek izan dira: 'Goxoa', 'Maitasuna' eta 'Xuxurlatu'.
Eusko Ikaskuntza pozik dago kanpainak izan duen parte hartzearekin eta bere hitza proposatu duten bi mila internauten ekarpena eskertu nahi izan du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario