Asier Otamendi Alkorta (BASURDEA)
1971. urtean Urretxun jaioa. Gasteizera Elikadura ikasketak egitera etorri zen. Bertan geratu da bizitzen. AEK-ko irakasle izan da urte askotan. Gaur egun Nekazaritza eskolan dihardu. Prudentzio Deuna Sariketako Txapela azken 5 urteetan berak eraman du, eta baita 2002, 2004 eta 2005ko Arabako Bertsolari Txapelketetakoak ereBertsolariak: Otamendi Asier / Sanchez Ruben Herria: Gasteiz Eguna: 2001-05-05 Gaia: Zuek bi anaia marokoar zarete. Asier Europara etorri zen orain dela bi hilabete. Ruben Marokon dago. Gaur lortu duzue telefonoz elkarrekin hitz egitea. Doinua: Ia jarri gaituzte Neurria: Hamarreko txikia El día internacional del Euskara trabajamos bertsos de Asier Otamendi, este es uno de los que más nos gustó TRANSKRIPZIOA |
As. Otamendi: Behinola utzi nuen Afrikako ertza, Europaraino egin bidaia traketsa. Hemen etorkizuna dugu oso beltza, paradisua denik ez zazula pentsa. Iruzur hutsa dugu Europako ametsa.
Sanchez: Egia, juan zinen Espainiako ertzera, nola ausartu zinen familia galtzera? Orain ez omen zabiltz hain pozik antzera, baina guretzat ere izan zen galera, aspaldi ez duzu igorri dirurik etxera.
As. Otamendi: Kostata lortu nuen lanaren papela, nire duintasuna galdu nuen bela. Oroitzen naiz Afrikan pertsona nintzela. Dirurikan ez daukat diotsut horrela, ni Europan bizi naiz pizti bat bezela.
Sanchez: Egia da hori bai, badago hainbat zorri, oso lodi dabiltza eta musu gorri. Eta zuk ezin duzu dirua igorri, ez zaite ba lotsatu, ez zaite jar gorri, horrela bazabiltza etxera etorri.
As. Otamendi: Ahalegin egingo dut ahalik ta azkarren, hemen bizimodua baidabilkit herren. Haraxe juango naiz lan egin ondoren. Diru pixka bat batu nahi nuke nik hemen, eta azalduko naiz zuk uste baino lehen.
Sanchez: Hantxe bizimodua zuk ezin lortua eta jadanik zaude nahiko aspertua, eta ni hemen berriz horren gogortua, Gure mundu petral hau ezin ulertua... hemen basamortua han jende mortua.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario