miércoles, 28 de octubre de 2009
Azterketak- Exámenes. Historiaurrea Euskal Herrian
El día 5 de noviembre tendremos el examen de la prehistoria relacionada con Euskal Herria. Por una parte el examen será escrito y por otra oral para que podáis interpretar los dibujos.
martes, 27 de octubre de 2009
Txirulari magikoa
Una obra ppara disfrutar y aprender. Gracias Teatro Paraiso.
ortografia - azterketa
El próximo día 30 de Octubre, haremos el examen de ortografía. Para estudiarlo repasar la palabras estudiadas porque habrá un dictado de 31 palabras y habrá que corregir otras tantas.
lunes, 26 de octubre de 2009
viernes, 16 de octubre de 2009
Ilargi eklipse
Wikipedia(e)tik
Ilargi eklipse bat Ilargia Lurraren itzaletik igarotzean gertatzen den astronomia gertakaria da.
Lurra Ilargia eta Eguzkiaren artean lerrokatzen denean, bere itzalak, Ilargia bera baino hiru aldiz handiagoa denak, partzialki (eklipse partzial) edo guztiz (eklipse oso) estaltzen du Ilargia. Eklipse osoak hiru bat ordu irauten du iluntzen hasten denetik berriz ere guztiz argitu arte. Tarte horretan Ilargia ez da guztiz iluntzen, Lurraren atmosferaren islak argitzen baitu tonu gorrizta ilun batez.
Ilargi eklipseak babesik gabe beha daitezke eta hemisferio oso batetik dira ikusgai.
Ilargi eklipseak ez dira gertatzen ilbete guztietan, izan ere, Ilargiaren orbitak %5eko inklinazioa du ekliptikarekiko, alegia Lurrak Eguzkiarekin duen orbitaren planoarekiko, eta horregatik gehienetan lurraren itzala Ilargiaren gainetik edo azpitik pasatzen da. Sei hilabetetan behin ematen da, ilbetea ekliptikaren planotik gertu izaten denean.
martes, 13 de octubre de 2009
viernes, 9 de octubre de 2009
Azterketak- Exámenes
El 14 de octubre tenemos examen de Euskara-Vocabularia. A ver si repasamos las nuevas palabras aprendidas.
Urriaren 21 Txanela Azterketa izango dugu, eskemak ondo ikastea komeni zaigu; Eguzki sistema, Lurra, Ilargia, Eklipseak...
El 21 de octubre tendremos el examen de los esquemas de Txanela. Por lo menos deberíamos estudiarlo todos los días para memorizarlo bien. Las preguntas del examen son abiertas y eso quiere decir que pondremos todos los datos estudiados de esa pregunta.
El día 23 nos toca examen de lengua Castellana. Las noticias, las agudas, llanas, esdrújulas, las tildes... venga, ánimo, que no es tan difícil.
Azkenik gaurkoz, 27an matematikako azterketa dago. Sorte on eta asko ikasi
Para finalizar por hoy el próximo 27, examen de matematikas. Suerte y estudiad mucho
jueves, 8 de octubre de 2009
miércoles, 7 de octubre de 2009
Valentina Vladimirovna Terxkova, errusieraz Валентина Владимировна Терешкова, (Maslennikovo, SESB, 1937ko martxoaren 6a - ) sobietar kosmonauta da, historian lehen aldiz espaziora irtendako emakumea Vostok 6 espaziontzian 1963ko ekainaren 16an. Lehen emakumezkoa izateaz gain lehen pertsona ez-militarra ere izan zen espaziora bidaiatzea lortzen zuena.
Bizitza
Maslennikovon jaioa, Errusiako gaur egungo Jaroslav Oblast herrialdean jaioa. Eskola ostean gurpil fabrika batean lan egin zuen ingeniaritza ikasten hasi aurretik. Aurrekoez gain jausgailuz saltoak egiten ere aritu zen. 1962. urtean emakume kosmonauta elkarterako aukeratu zuten. 400 aurkeztu ziren arren bostek bakarrik lortu zuten lekua (Tatiana Kuznetsova, Irina Soloviova, Zhanna Jerkina, Valentina Ponomariova eta Terexkova bera) eta beraz espaziora irteten zen lehen emakumea izateko.
26 urte zituela 1963. urteko ekainaren 16an Vostok 6 espaziontzian lehen emakumezkoa izan zen, baita lehen pertsona ez militarra, espazioratzen. Bere misio artarako ezizena Txaika (Чайка) izan zen, euskarazko kaio izeneko hegaztia. Bere portaerarekin ados ez zegoenez Sergei Koroliov misioko zuzendariak Vostok 6-aren eskuzko kontrolen erabilera debekatu zion, nahiz eta misioko betebeharretan azaldu. 19 urte pasa ziren beste emakume batek, Svetlana Savitskaiak (sobietarra berriz), lurreko orbitara iristeko. Valentinarekin aukeratuak izan ziren beste 4 emakumeek ez zuten Terexkovaren aukera izan.
1963. urteko azaroaren 3an Andrian Nikolaiev-ekin (1929-2004) ezkondu zen eta hurrengo urtean bere alaba Elena erditu zuen (1964). 1982. urtean dibortziatu zen bigarren aldiz 1999. urtean ezkonduz Shaposhnikov doktorearekin (1999 urtean hil zen azken hau)
Historian bere izena idatzi ostean Valentina Zhukovskiko Aire Srmadako Akademian ikasketetan aritu zen 1969. urtean ingeniaritza espazialean titulua lortu zuen artean. Emakume kosmonauten taldea desegin zen ostera. 1977. urtean ingeniaritzako doktoratua lortu zuen. Gainditu zituen erronkak zela eta zenbait kargu politiko burutu zituen: 1966-1974 boladan Sobiet Goreneko kide izan zen, 1974-1989 urte tartean Sobiet Goreneko Presidium-ean parte hartu zuen eta 1969tik 1991 arte Alderdi Komunistako Komite Nagusian iraun zuen. 1997an erretiratu zen azkenik Aire Armadatik eta baita Kosmonauta zerbitzutik.