martes, 27 de octubre de 2015
viernes, 23 de octubre de 2015
domingo, 18 de octubre de 2015
DIPTONGOS, HIATOS Y TRIPTONGOS
Bideo hau arretaz ikusiz gero, hiatoak eta diptongoak hobeto bereiztuko dituzu.
Después de ver con atención este vídeo, diferenciarás mejor los hiatos y los diptongos.
Después de ver con atención este vídeo, diferenciarás mejor los hiatos y los diptongos.
Lana
SARRERA
Gaur zuei proposatzen dizuegun jarduerak, gure lurraldea
den Euskal Herria hobeto ezagutzeko aukera eskainiko dizuela uste dugu.
Eta zuek zer dakizue gai honi buruz?
1. Euskal Herriko antolaketa administratibo eta edo politikoaz: probintziez, hiriburuez …
2. Euskal Herriaren itxura fisikoaz: geografiaz, erliebeaz, mendi eta ibaiez, paisaiez
3. Euskal Herriaren historiaz: inguru hauetan gizakia agertu zenetik gaur egun arte gertatutako gorabehera nagusiez, pertsonai historiko garrantzitsuez…
Zer dakigu gure kulturari buruz?
Lan hau egin ondoren ziur gaude oso ondo ezagutuko duzuela gure herria eta gainera gai izango zaretela gelakideei azaltzeko.
PROZESUA
Euskal Herriaren inguruan honako informazioa lortu behar duzue:
1. Euskal Herria Europan kokatu.
2. Euskal Herriko mugak aipatu.
3. Euskal Herriko herrialdeak eta bakoitzaren hiriburua aurkitu.
4. Euskal Herriaren azalera eta biztanleria taula baten bidez adierazi
5. Erliebearen ezaugarriak.
6. Euskal Herriko mendi kate eta gailurrak aztertu eta aurkeztu grafiko baten bidez zure probintziako 5 mendirik altuenak edo Euskal Herriko probintzi bakoitzeko mendirik altuenarena.
7. Ibaien isurialdeak, ezaugarriak eta ibai garrantzitsuenak.
8. Zer ibai igarotzen diren Euskal Herriko probintzia bakoitzeko hiriburuetatik.
9. Hemendik aukeratu behar duzue gai bat eta garatu:
Zer ohitura eta festa ditugu?
Zeintzuk dira gure musika tresnak?
Nolako dantzak?
Zertan jolasten gara? Nolakoak dira gure kirolak?
Nor dira gure artistak?
Zein den gure hizkuntza?
Zein da gure mitologia?
RECURSOS
BALIABIDEAK
Txanela liburua
GOOGLE EARTH
Euskal Herriak munduko mapan duen kokalekua zehazteko ikuspegi aparta ez ezik, edozein elementu (herri, ibai, mendi...) bilatu eta kokatzeko aukera eskaintzen digu aplikazio honek.
Esaterako, honako elementuok bilatu beharko ditugu:
• Euskal Herriko hiriburuak
• Euskal Herriko lurraldeak
• Euskal Herriko ibairik garrantzitsuenak
• Euskal Herriko mendirik garrantzitsuenak
• Norberaren jaioterria
Hala ere, Google Earth oraindik ez badaukazu zure etxeko ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura, Internetetik jaitsi eta zure ordenagailuan instalatzeko. Noski gurasoen baimenarekin!!!
Gogoratu Internet konexioa beharrezkoa dela eta programa dohainik dela. Jaitsi, instalatu eta ... bidaiatzera!
EUSKAL HERRIA
EUSKAL HERRIA
Txanelako 2.gaiarekin hasi gara: Euskal Herria. Hasteko, goazen bertatik bidaiatzera eta paisaiarik politenak ikustera.
Hemos empezado ya con el segundo tema de Txanela: Euskal Herria. Para empezar, vamos a dar un pequeño paseo por sus paisajes más impresionantes.
Hemos empezado ya con el segundo tema de Txanela: Euskal Herria. Para empezar, vamos a dar un pequeño paseo por sus paisajes más impresionantes.
Gure sustraiak lurrari lotuz
AURKIBIDEA 2. GAIA
1. ZER GARA GU...? EUSKALDUNAK GARA GU?
1.1. EUSKARAREN JATORRIA
2. EUSKAL HERRIA: KOKAGUNEA
2.1. EUSKAL HERRI POLITIKOA
3. EUSKAL HERRI FISIKOA
3.1. MAPA FISIKO
3.2. ESKALA
3.3. ESKALA ADIERAZTEKO MODUAK
3.4 ERLIEBEA
4. EUSKAL HERRIKO IBAIAK
4.1. HARANAK
5. EUSKAL HERRIAREN HISTORIA
5.1. ARDATZ KRONOLOGIKOA
5.2. ZER MENDE?
5.3. GIZAKIAREN HISTORIA ETA AROAK
6. HISTORIAURREA
6.1. EBOLUZIOA
7. ERDI AROA
7.1. NAFARROAKO ERRESUMAREN SORRERA: 824. URTEA
8. ERDI AROTIK ARO MODERNORA
9. ARO GARAIKIDEA
10. XX. MENDEAREN BUKAERAKO ETA XX. MENDEKO GERTAERA BATZUK
Ortografía/ Ortografia
Gaztelaniako ariketa hauek egiteko irudian klikatu behar duzu. Animo eta lanera!
Haz clic en la imagen para empezar a hacer estos ejercicios de ortografía. ¡Ánimo y a trabajar!
Haz clic en la imagen para empezar a hacer estos ejercicios de ortografía. ¡Ánimo y a trabajar!
viernes, 2 de octubre de 2015
jueves, 1 de octubre de 2015
Herri Lasterketa Oionen
Euskaraz Bizi Nahi Dut herri-lasterketa Oionen
Euskaraz Bizi Nahi Dut (EBND) herri-lasterketa Oionen urriaren 25ean.Carrera popular en Oyón el 25 de octubre en favor del deseo de vivir en euskera.
(Tienes la opción de leer el texto en castellano al final)
Data: urriaren 25a
Ordutegiak: 12:45ean Zunba herriko plazan
13:15ean herri-lasterketaren hasiera
13:45ean sarien zozketa (lau lote Euskaraz Bizi Nahi Dut, EBND, eta hiru liburu EBND)
14:00etan trikiti pintxo-poteoa (EBND pintxo berezia tabernetan) (trikiti taldea Oiana)
Ibilbidea: kilometro batekoa gutxi gorabehera. Plazan hasi eta plazan amaitu.
Antolatzaileak: Kontseilua, baina Oionen San Bizente Ikastola, CEIP Ramiro de Maeztu eta IKA euskaltegia.
Zer da Kontseilua:
Euskararen
unibertsoa izena hartu zuten jardunaldi batzuen ondoren sortu zen
Kontseilua. Duela hamabost bat urte, ostiral batean 400 pertsona inguru
sartu ginen Donostiako hotel batera burua ideiaz eta zalantzaz beteta.
Igande eguerdian barrea aurpegietan atera ginen 400 lagunak; pozik
geunden egindakoarekin, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua sortu
genuen.
Hasierartik bertatik, euskarak garapen osoa izatea helburu duten
gizarte erakunde ugariren bilgunea izan da Kontseilua, eta eginkizuna
ere oso zehatza izan du: Euskararen normalizazio prozesua areagotzea.
Horretarako bi jardunbide nagusi lantzen ditu: euskalgintzako erakundeen
artean kohesioa bultzatzea eta indarrak artikulatzea, batetik; eta
gizarte eragileak, indar ekonomikoak eta alderdi politikoak hizkuntz
normalizazio proiektuetan inplikaraztea, bestetik.
Gaur egun, 46 erakundek osatzen dugu Kontseilua: Ikastolen Elkartea,
Ikastetxe Publikoak, AEK, IKA, EHE, Elkar, Elhuyar…horien guztien arteko
elkarlanak aurrerapen asko ekarri du: “Bai Euskarari Ziurtagiria”, 400
enpresa handi baino gehaigo sartuta daude bide horretan (Euskadiko
Kutxa, Fagor …); herri askotan “Bai Euskarari” dinamika sortu da, Araban
Agurain eta Amurrio ditugu horretan; hizkuntza Eskubideen Behatokia
ere antolatu da, bertan herritarrok hizkuntza eskubideak urratzen
direnean salatzeko aukera dugu; Kontseilua osatzen dugun erakundeok
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika aztertu ohi dugu; Nafarroako
Gobernuarena; Iparraldeko egoera, ideiak eman…Kontseiluaren bileretan
herrietako udalen hizkuntz politika ere aztertzen da, nola hobetu
euskararen egoera aholkatzen da… Eta hamaika kontu gehiago, dena
zehazteak luze joko liguke, baina horietako bat dugu herrietako
lasterketa.
Parte hartzaileak:
14 urte arte 2 € balioko du izen emateak, eta hortik aurrera 5 €. Parte
hartzaileek kamiseta bost euroren truke erosteko aukera izango dute,
eta amaieran zozketan parte hartuko dute.
Korrika egiten ez duenarentzat kamisetak 10€ balio du.
Lehenbiziko
urtean, 100 korrikalari inguru aritu ziren; duela bi urte, 120 petotik
gora banatu genituen; iaz, marka guztiak gainditu ziren, 150 lagun
inguru. Aurten auskalo!
Izen ematea: aipatutako
hiru zentroetan eta Adonix tabernan. Azken unera arte egongo da izena
emateko aukera eta lasterketan parte hartzekoa, baina kamisetak lortzeko
lehentasuna aldez aurretik izena emandakoek izango dute.
Goizean zehar musika plazan. Esatariak ere izango dira plazako kioskoan, ikastolako eta eskolako DBHko haurrak.
Leloak: iaz
erabilitakoak:“Da, da, da, euskara polita da”, “Gin, gin, gin, euskaraz
hitz egin”, “Ari, ari, ari, euskara lehendakari”, “Hemen gaude
euskararen alde”...Aurtengoak eskolako eta ikastolako haurrak ari dira
asmatzen.
-----------------------------------------------------------------------------------------
CARRERA EN FAVOR DEL DESEO DE VIVIR EN EUSKERA
Ya es la cuarta edición
de esta carrera impulsada por el Consejo de Entidades Sociales del
Euskera Kontseilua y organizada por San Bizente Ikastola, Ramiro de
Maeztu e IKA Errioxa euskaltegia. El objetivo principal será reivindicar
el deseo que cada vez mas y mas personas tienen de vivir en euskera.
Esta carrera reivindicativa tendrá una extensión de un kilómetro y
estará rodeada de actividades; una jornada festiva para disfrutar en
familia, con los amigos y con el euskera. Puedes inscribirte en esta
carrera en cualquiera de los centros indicados anteriormente y también
en el bar Adonix de Oyón. La inscripción costará 2€ para niños/as de
hasta 14 años y a partir de ahí la inscripción será de 5€. En la primera
edición de esta carrera popular participaron 100 korrikalaris y en la
del año pasado 150! Este año seguro que superamos ese número!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)