domingo, 18 de octubre de 2015

Lana


SARRERA
Gaur zuei proposatzen dizuegun jarduerak, gure lurraldea
den Euskal Herria hobeto ezagutzeko aukera eskainiko dizuela uste dugu. 
Eta zuek zer dakizue gai honi  buruz?
1.      Euskal Herriko antolaketa administratibo eta edo politikoaz: probintziez, hiriburuez …
2.      Euskal Herriaren itxura fisikoaz: geografiaz, erliebeaz, mendi eta ibaiez, paisaiez
3.      Euskal Herriaren historiaz: inguru hauetan gizakia agertu zenetik gaur egun arte gertatutako gorabehera nagusiez, pertsonai historiko garrantzitsuez…
Zer dakigu gure kulturari buruz?
 Lan hau egin ondoren ziur gaude oso ondo  ezagutuko duzuela gure herria eta gainera gai izango zaretela  gelakideei  azaltzeko.

PROZESUA
Euskal Herriaren  inguruan honako informazioa lortu behar duzue:
    1. Euskal Herria Europan kokatu.
    2.  Euskal Herriko mugak aipatu.
3. Euskal Herriko herrialdeak eta bakoitzaren hiriburua aurkitu.
4. Euskal Herriaren azalera eta biztanleria taula baten bidez adierazi
5. Erliebearen ezaugarriak.
6. Euskal Herriko mendi kate eta gailurrak aztertu eta aurkeztu grafiko baten bidez zure probintziako 5 mendirik altuenak edo Euskal Herriko probintzi bakoitzeko mendirik altuenarena.
7. Ibaien isurialdeak, ezaugarriak eta ibai garrantzitsuenak.
8. Zer ibai igarotzen diren Euskal Herriko probintzia bakoitzeko hiriburuetatik.
9.  Hemendik aukeratu behar duzue gai bat eta garatu:
Zer ohitura eta festa ditugu?
      Zeintzuk dira gure musika tresnak?
      Nolako dantzak?
     Zertan jolasten gara? Nolakoak dira gure kirolak?
     Nor dira gure artistak?
     Zein den gure hizkuntza?
     Zein da gure mitologia?

No hay comentarios: