lunes, 15 de noviembre de 2010

Egun hauetan lan egiteko



Ahozko erderakadak

Azalpena: Ahoz jardutean gure ikasleek egin ohi dituzten akats nagusien zerrenda dugu ondorengoa. Ongi azaldu eta adibide egokiz emanak daude aztergaiak. Morfosintaxia, fonetika, azentua... jorratzen ditu
Ahozko Erderakadak

Morfosintaxia

Lehenbizi agertzen dena, txarto dagoen forma da eta aldamenean zeuek zuzendu
Egunerokotasun faltsua

Hasten naiz irakurtzen?/

Azpimarratzen dut, andereño?

Hau non uzten dut?/

Zer ipintzen dut hemen?/

Sartzen naiz?/

Ekartzen dizut bihar/

Agur, joaten naiz etxera/Agur, banoa etxera

Zuk zer esaten duzu honetaz?/

Egunero noa eskolara/

Beti egin behar dut/

Galdegaia

Da nirea/

Nago egiten lanak/

Daukazu hemen/

Nahi duzu etorri nirekin?/

Nahi dut joan/

Ez dut nahi joan/

Da benetazkoa/

Ahal dut erabili boligrafoa?/

Esan du ze nahi ditu egin ariketak/

Irtetzen da hortik/Hortik irteten da

Sorginez mozorrotuta dago/

Egun batetan.../

Beste leku batetakoa/

Joan behar naiz etxera/

Jostailu bat erosiko naiz/

Kenduko naiz hau (jertsea)/Jertsea erantziko dut

Jendeari molestatzen ari da/Jendea molestatzen ari da

Ikusi dizut kalean/

Jo dit makil batekin/

Beitu zelan dago!/Be(g)itu zelan dagoen!

Zer egiten ari zara? Ezer/Zer egiten ari zara? Ezer(ere) ez

Ez dakit ezebez/Ez dakit ezer; ezer ez dakit

Etorriko direnean/Etortzen direnean

Etorriko badira/Etortzen badira

Kale berdinean bizi dira biak/Kale berean; berberean; kale bate(a)n

Beti esaten duzu berdina/Beti esaten duzu gauza bera

Utzi egin hau/Utzi (utz iezadazu) hau egiten

Berandu? Ba,esatea!/Berandu? Ba, esan dezala!; esan da(g)iala!

Ez da ez gurentzat ez zurentzat/Ez da ez guretzat ez zuretzat

Asteartea, 23 rako

Konpletiboak

Esan du ze da gezurra/

Uste dut ze nire ama ez da etorri/

Ba-Baina

Nik ez badakit ezer!/Nik ezer ez dakit baina!

Si ez zenuen ezer esan!/Ezer ez zenuen esan baina!

Erlatiboak

Autobus bat, eramaten zuela 50 pertsona jausi egin da/

Da mutil bat ze ditu betaurrekoak/

Daukat boligrafo bat ze bi kolore ditu/

Andereño bat daukagu Markinakoa dela/

(...) eta ezagutu dut maisu bat berria dela/

ostirala , 26rako

Esamoldeak

Nola deitzen da umea?/

Eman naiz kolpe bat/

Zelako morroa!/Hori larru gogorra!; Horrek dauka aurpegia!

Bero asko dago/

Ez dakizula hau egiten!/

Hau dela nirea?! A que hau da nirea?!/

Bi bider egin dut/

Beldur naiz

Futbolera jolasten ari gara/

Etorri da begiekin itxita/

Eskuekin poltsikoan agertu da/

Hiru-bi irabazi diegu/

Ikasleen erdia etorri da/

Kontuz! andereño datorrela/

Beste egunean joan ginen/

ERE partikula


Inoiz ere ez aurrean:

* Ere bai Mikel etorriko da
* Ona dela eta ere txintxo portatzen dela esan du
* Eta ere bai, gero joan zen eta...
* Josuk ekarri du. Ere bai Jonek
* Baita ere, mendira joan ginen eta...
* Ama joan da eta ere bai ni

Ezta aditzaren ostean ere: (Aitak erosi du ere bai)

Zuk egin baduzu, nik egingo dut ere bai/ ...

Lotsa askorik ez dute ere ez/

Esku artean hartu ez ezik, puskatu du ere!/puskatu ere puskatu (egin) du

Telefonoz deitu diot eta joango naiz ere/joan ere joango naiz; egingo naiz

Mikel hemen dago ere/

Badakit ere nor etorri den/(Badakit) nor etorri den ere (badakit)

Ikusi dugu ere nola jokatu duen/(Ikusi dugu) nola jokatu duen ere (...)

Bihar joango gara ere (bai)/

Pertsona izenordainak forma indartua hartu ohi du:

Nik ere esan diot/Neuk ere esan diot

Zuek ere bai!/Zeuek; Zeuok ere bai!

ERE-ren ostean adizki trinkoak BA- aurrizkia behar du:

Nik ere daukat erloju berria/Neuk ere badaukat

Josune etorriz gero, Andoni ere dator/Andoni ere badator

Aditz sintagman elipsia egiten denean:

Marta badoa eta ni ere/eta neu ere bai

Nik ere bai ikusi dut hori/Neuk ere ikusi dut hori

Hark egin du eta osabak baita/baita osabak ere; eta osabak ere bai

Baita ere Koldok. Eta Koldok baita ere/Baita Koldok ere
Fonetika

Zenbait fenomeno kontsonantiko:


* Euskalki guztietan ez partikula jartzean gertatzen diren elkarketak: ez dakit-eztakit; ez nabil-enabil; ez luke-eluke; ez gatoz-ezkatoz; ez badator-ezpadator, etab.

* -k + b- > p: (euskalki guztietan ezaguna bada ere, bizkaieraz maiztasun handiagoa du): inork (b)ere ez-iñopez; nik baino-nipaño; neupez; zeupakarrik

* Berdin gertatzen da beste kontsonante batzuetan ere: zeuk dakizu-zeu(k)takizu; ederrak daude-ederra(k)taude

* Hitz bukaerako kontsonanteak ez dira inoiz galtzen: bosturte; (h)amabost(h)ilabete; are gutxiago hurrengo hitza bokalez hasten bada. Beraz, ez esan inoiz bos urte,(h)amabos(h)ilabete, bos ikasle...

* Ziztukariak: z-ak eta ts-ak Bizkaian eta Gipuzkoako toki batzuetan ez dira ondo ahoskatzen, eta s/z eta ts/tz bikoteak berdindu egiten ditugu.

* Bustidurak: ll ahoskatu nahi eta ezin: Beti esan digute -i baten ondoren -n eta -l fonemak busti egiten direla eta, hortaz, -ñ eta -ll ahoskatu behar ditugula. Bustidura horiek automatikoak izaten dira Bizkaiko hizkera askotan (gipuzkeraz ere horrela gertatzen da), eta horrela, -i baten ondoren, n,l,t,z eta s kontsonanteak busti egin daitezke:

-i+n=iñ: min(a)>miñ(a), baino>baño, oñetakoak, hagiñak, sorgiña

-i+l=ill: mutil(a)>mutill(a), maila>malla, makilla, fralle, illun, katillu

-i+t=itt: aita>aitte, aittitte, e(g)itten, eba(g)itteko, itto, zaittu; (kostaldean itt>itx ere bihur daiteke: aitxitxe, eitxen, itxo)

-i+z=ix: goizean>goxean, axe(a), gixona, e(g)ixu, elexa, ixetu...






Euskaldun zahar gehienentzat euskaldun berri askoren hizkera garbia da, landua, baina bada belarrira txarto jotzen duen zerbait, artifiziala den zerbait. Zerbait hori, askotan, azentua izan daiteke. Baina, ba ote dago euskaraz azenturik? Euskaraz ez da azenturik idazten, baina! Horrela, bada, euskaldun berri askok, belarriz barik, irakurriz ikasi behar izan dutenez (meritu ikaragarria, horratio!), azentuaren kontu hori ezin izan dute inoiz ondo ikasi. Ez zaio garrantzirik eman: euskaraz ez dago azenturik esan eta kito!

Euskaraz badago azenturik! Batzuetan oso azentu markatua gainera. Arazoa zein da, beraz? Bada, toki guztietan azentua ez dela berdina eta, gainera, oraindik ondo ikertu gabeko zerbait dela. Egia da bizkaierazko azentua, adibidez, ahula dela, gipuzkerazkoa bezalaxe: zaila izaten da batzuetan azentua ala esaldiaren entonazioa ote den jakitea. Gai honetan ezin sakon daiteke, oraindik behintzat, besteak beste oraindik ere puntu ilun asko daudelako. Hala ere, zenbait datu ematea interesgarria izan daiteke:

* Oro har, esan daiteke, bigarren silaba izaten dela gehienetan azentua duena. Bigarren azentu bat ere (oihartzunezkoa) ager daiteke azken silaban, azentu-unitatea luzeagoa baldin bada.



* EZ eta BA adizkiari loturik agertzen dira, kontsonante elkarteetan ez ezik baita azentu aldetik ere: eztAkit, enOa, eztAkar, enAbil, ba(d)Akizu, badAtor, banOa... bAdator, bAdakizU eta horrelakoak, berriz, baldintzak lirateke.

Azentua aditzetan

Aditz nominalizazioak azentua mantentzen du, oina silaba bakarrekoa bada:


* sAl(du): sAltzea, sAltzen, sAltzera, sAltzeko, sAltzean. . .
* hAr(tu): hArtzea, hArtzen, hArtzera, hArtzeko, hArtzean. . .
* Aditz oina bi edo silaba gehiagokoa baldin bada, azentua bigarren silaban eta bigarren mailako beste azentu bat azkenean: ikUsteA, erAkusteA, erAkustekO...

Adizki trinkoetan azentua lehen silaban joaten da, BA aurrizkiarekin bat eginda dagoenean batik bat. Beraz: badAukat, badAukazu, badAuka, badAukagu, badAukazue, badAukate, badAkit, badAkizu, badAki, badAkigu, badAkizue, badAkite

No hay comentarios: