martes, 9 de noviembre de 2010

El Danubio azul. Danubio urdina.

Strauss, Johann II.a

Konpositore austriarra (Viena, 1825-99). Johann Strauss (1804-49) gorteko balszuzendariaren semea. Aitak sorturiko orkestra zuzendu zuen eta gorteko dantza-musika ere bai. Operetak (Saguzarra, 1874) eta 150 balsetik gora (Danubio urdina, 1867) konposatu zituen. Vienako musika arin eta dibertigarrian maisutzat jotzen da.

Bals-ari dagokionez, koreografia asmatzen hasi aurretik, ziurta ezazue ikasleek ondo barneratu dutela hirutar erritmoa, horretarako egin itzazue egoki ikusten dituzuen ariketak. Behin barneratuta eta erraz egiteko moduan daudenean, ekin iezaiozue koreografia asmatzeari.

baltsa

iz. Alemaniar jatorriko dantza, erritmo hirutarrekoa, lehen aldiak oso azentu gogorra izanik. Bikote-dantza da, pausatua eta etengabeko bira-higiduraz dantzatzen dena; dantza horren doinua. Vienako balsak.

Bestetik, gogoan izan, jarduera hau, euren proiekturako egin behar dutenaren eredu dela, beraz, bakoitzak bere lanerako behar duen informazioa bilatu eta egokitu beharko duela.
Egindako lan hauek guztiak konpositoreen txokoa hornitzeko erabil itzazue baita ere.



No hay comentarios: